«Plaza Barriko iturria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
28. lerroa: | 28. lerroa: | ||
Eskuzko erlojua erabiliz iturburuaren emaria neurtu zuten, orduko 7.800 koartilokoa (3.900 litro orduko). Plaza Barrirainoko distantzia, berriz, 4.797 oin (1.458 metro, gutxi gora behera). | Eskuzko erlojua erabiliz iturburuaren emaria neurtu zuten, orduko 7.800 koartilokoa (3.900 litro orduko). Plaza Barrirainoko distantzia, berriz, 4.797 oin (1.458 metro, gutxi gora behera). | ||
Handik bi astetara, 1831 urtarrilak 9an, orduko jauntxoak<ref>Biztanle milaristak; hau da, zergak ordaintzen zituzten aberatsak eta, beraz, herri erabakietan parte hartzen zutenak.</ref> Udaletxean bildu ziren. Bilera Antonio Maria de Aldasoro alkateordeak zuzendu zuen. Herrikaskoan ur gutxi eta eskasak zirela eta, Ipiñarrietatik ekartzea erabaki zuten; gainera, lanak ordaintzeko zerga bereziak onartu zituzten: ardo azumbre<ref>Azumbre = bi litro. | Handik bi astetara, 1831 urtarrilak 9an, orduko jauntxoak<ref>Biztanle milaristak; hau da, zergak ordaintzen zituzten aberatsak eta, beraz, herri erabakietan parte hartzen zutenak.</ref> Udaletxean bildu ziren. Bilera Antonio Maria de Aldasoro alkateordeak zuzendu zuen. Herrikaskoan ur gutxi eta eskasak zirela eta, Ipiñarrietatik ekartzea erabaki zuten; gainera, lanak ordaintzeko zerga bereziak onartu zituzten: ardo azumbre<ref>Azumbre = bi litro.</ref> bakoitzeko bi marabedi, eta okela libra<ref>Libra = kilo erdi.</ref> bakoitzeko beste bi. Denok alde agertu ziren, Manuel de Arluciaga kenduta; azkenik, lanak lehenbailehen asteko erabaki zuten, hurrengo udaberrian. | ||
00:30, 24 azaroa 2018(e)ko berrikuspena
Kokapena
Iturri hau Soraluzeko kasko historikoan dago, Plaza Barrian hain zuzen.
Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Aurrekariak
Soraluzeri buruz idatzi dutenek behin baino gehiagotan esan dute baserrietako iturrien ura oso ona zela, baina kalekoena gutxi eta kalitate eskasekoa. 1826-1829 urteetan Madrilen argitaratutako Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal liburuak, Sebastian de Miñanok eginda, esaten du:
- Ur edangarri gozo oparoak ditu, ez herri kaskoan, baina bai baserrietan, bakoitzak bere iturria duela.
Plaza Barria 1831 urtean egin zuten, eta horretarako Kalebarreneko eskumako hiru etxeak bota zituzten. Oraindik ikus daiteke arkuen hasiera, Kalebarreneko 1. zenbakidun etxean, plaza ertzeko horman.bertako berri
Plaza Barriarekin batera, bertan iturria jartzea erabaki zuten. Horretarako Mariano Jose de Lascurain, San Fernandoren Erret Akademiakoa, izendatu zuten Ipiñarrietako iturburua aztertzeko. Eta 1830ko abenduak 23an bertara talde ederra inguratu zen: Mariano Jose de Lascurain bera, Pedro Joaquin de Ciaran (alkateordea), Ambrosio Maria de Aldasoro, Jose Manuel Lascurain, Manuel Eguren, Manuel Lizarriturri, Agustin Luzarriturri, Candido Laskurain eta Antonio Aldazabal. Baserriaren jabea, Santa Ana de Yzagirre kontea zen Fernando Joaquin de Ciaran, ez zen agertu kanpoan zegoelako, baina maizterra bai, bertako berriak zekizkielako.
Eskuzko erlojua erabiliz iturburuaren emaria neurtu zuten, orduko 7.800 koartilokoa (3.900 litro orduko). Plaza Barrirainoko distantzia, berriz, 4.797 oin (1.458 metro, gutxi gora behera).
Handik bi astetara, 1831 urtarrilak 9an, orduko jauntxoak[1] Udaletxean bildu ziren. Bilera Antonio Maria de Aldasoro alkateordeak zuzendu zuen. Herrikaskoan ur gutxi eta eskasak zirela eta, Ipiñarrietatik ekartzea erabaki zuten; gainera, lanak ordaintzeko zerga bereziak onartu zituzten: ardo azumbre[2] bakoitzeko bi marabedi, eta okela libra[3] bakoitzeko beste bi. Denok alde agertu ziren, Manuel de Arluciaga kenduta; azkenik, lanak lehenbailehen asteko erabaki zuten, hurrengo udaberrian.
Eraiketa
Diruaren zati handi bat Ambrosio María de Aldasoro indianoak jarri zuen. Baita garai hartan egin ziren udal frontoia eta labadero handiarentzat ere.
Azalpena
Baionako liburuxka
Udal artxibategietan ez da geratzen plaza, iturria eta ur ekarriaren proiektuaren aztarnik. Hala ere, Baionan argitaratutako txosten txukuna gordetzen da, artikuluan osorik kopiatzen dela.
Erreferentziak
- Una fuente, una plaza. Ramiro Larrañaga eta Javier Elorza (Soraluzeko jaiak 1981)
- La fuente Principal fue construida entre 1830 y 1831. José Berrueta (Soraluzeko jaiak 1984)