«Santa Ana arkua (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
33. lerroa: | 33. lerroa: | ||
Urte askotan arkuak bere hartan iraun zuen, puntu erdikoa (hau da, borobila). | Urte askotan arkuak bere hartan iraun zuen, puntu erdikoa (hau da, borobila). | ||
Baina gerra ostean Oleako bidea lantegiz bete zen: Barrenechea, Lete, Amezua... eta materiala garraiatzeko kamioiak gero | Baina gerra ostean Oleako bidea lantegiz bete zen: Barrenechea, Lete, Amezua... eta materiala garraiatzeko kamioiak gero eta handiagoak ziren. | ||
Arkua ostopoa zenez, eraldatu zuten forma laukia emanez | Arkua ostopoa zenez, 1.955an eraldatu zuten forma laukia emanez, modu honetan kamioiak erosoago pasatzen ziren eta. | ||
14:31, 18 urria 2018(e)ko berrikuspena
Sorrera
Santa Ana komentua 1.531 urtean Errabalen sortu bazuten ere, 1.584 urtean Ormaetxea jauregira ekarri zuten, Kalegoenera.
Ehun urte geroago, 1.692 urtean, komentu berria eraiki zuten Irusagarreta etxearen lurretan, Olearako bidean. Eraikinaz gain esparruaz ornitu zuten komentua, bertan baratza eta fruta zuhaitzak ustiatzeko.
Eraikina Deba ibaia eta Oleako bidearen artean jaso zuten. Baina ortuak bidearen bestekaldean zeudenez, mojek bidea zeharkatu behar izaten zuten beren joan-etorrietan. Klausurako mojak izanik, ez zirudien oso aproposa.
Horregarik, 1.738 urtean Catalina de Santa Rita y Orbe-k, orduko Komunitatearen Priorak, ortuak ixteko eta zubia eraikitzeko agindu zuen, komentutik ortuetara zuzenean pasatzeko, inoren bistatik kanpo. Lanek 4 urte iraun zuten (1.738-1.742) eta kostua 36.930 errealekoa izan zen.
Mojek gainetik erabiltzen zuten zubia, eta Oleako bidea azpitik pasatzen zen, arkupetik. Izena hortik etorri zitzaion: Santa Ana arkua.
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Zezena dator arkupetik
Santa Ana arkua herri-gogoan ondo sartuta egon da. Adibide gisa, Zezena dator arkupetik izeneko kantua.
Garai batean zezenak Santa Ana arkupetik askatzen ziren, gero Santa Ana kalea, Kalegoen, Plaza Barria, Kalebarren korritzeko Plaza Zaharrera heldu bano lehen.
Letrak ederki asko adierazten du: Zezena dator arkupetik... Santa Ana kaletik!
Arkua birmoldatzen
Urte askotan arkuak bere hartan iraun zuen, puntu erdikoa (hau da, borobila).
Baina gerra ostean Oleako bidea lantegiz bete zen: Barrenechea, Lete, Amezua... eta materiala garraiatzeko kamioiak gero eta handiagoak ziren.
Arkua ostopoa zenez, 1.955an eraldatu zuten forma laukia emanez, modu honetan kamioiak erosoago pasatzen ziren eta.
1.977 urtea: azkena
Mojek komentua saldu zutenean, aurki ekin zioten etxe berriak eraikitzari. Ortuen aldetik hasi ziren, gaur eguneko 21, 23 eta 25 zenbakiak.
Eta horrerarako, lehengo gauza arkua botatzea izan zen. Komentuak beste bizpairu urte gehiago iraun zuen zutik.