«Placencia 60/45 kañoia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
46. lerroa: | 46. lerroa: | ||
Kañoi hau oinarri hartuta, SAPAkoek 60 mmtako karro-kontrako kañoia asmatu zuten 1945n, ''CCC Placencia 60/45'' izenekoa. Aurreneko aleak 1948 urtean ekoiztu zituzten: Infanteria Errejimientuei eman aurretik, eta urte batzuk geroago mendi-unitateetara pasa zituzten. | Kañoi hau oinarri hartuta, SAPAkoek 60 mmtako karro-kontrako kañoia asmatu zuten 1945n, ''CCC Placencia 60/45'' izenekoa. Aurreneko aleak 1948 urtean ekoiztu zituzten: Infanteria Errejimientuei eman aurretik, eta urte batzuk geroago mendi-unitateetara pasa zituzten. | ||
SAPAkoek bigarren bertsioa egin zuten, [[Placencia 60/50 kañoia (eu)|''CCC Placencia 60/50'']] izenekoa, aurrekoa baino pixka bat luzeagoa. | Urte batzuk geroago SAPAkoek bigarren bertsioa egin zuten, [[Placencia 60/50 kañoia (eu)|''CCC Placencia 60/50'']] izenekoa, aurrekoa baino pixka bat luzeagoa. | ||
19:45, 29 iraila 2018(e)ko berrikuspena
Placencia 60/45 kañoia | |
---|---|
Mota | Arma (produktua) |
Kokapena | Bartzelona, Cartagena, El Goloso... |
Kañoi honen izen ofiziala CCC (cañón contra carro) Placencia 60/45 izan zen.
Ezaugarriak
Pisua baterian | 925 kg. |
Kañoia (kalibrea) | 60 mm. |
Tutu luzeera | 45 kalibre |
Sektore horizontala | 50º |
Sektore bertikala | -5º-tatik 30º-tara |
Jaurtigai zulatzailea | 790 m/s |
Zulatze sakonera | 90 mm-tatik 100 mm-tara |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Espainiako gerra (1936-1939) bukatu eta gero, Espainiako gudarosteak karro-kontrako kañoi modeloak aukeratu zituen. Kañoi astuna Alemaniako PaK-40 modeloa hautatu zuten, 75/46 kalibrekoa, eta hainbat ale erosi zituzten. Kañoi arina egiteko, aldiz, Errepublikak Soviet Batasunetik ekarritako M32 45/46 mmtakoa aukeratu zuten, eta Soraluzen hasi ziren ekoizten, bertako SAPAn. Gogoratu behar da errusiarrak Alemaniako Pack 35/36 eta Pack 37/45 kañoiak kopiatu zituztela.
Kañoi hau oinarri hartuta, SAPAkoek 60 mmtako karro-kontrako kañoia asmatu zuten 1945n, CCC Placencia 60/45 izenekoa. Aurreneko aleak 1948 urtean ekoiztu zituzten: Infanteria Errejimientuei eman aurretik, eta urte batzuk geroago mendi-unitateetara pasa zituzten.
Urte batzuk geroago SAPAkoek bigarren bertsioa egin zuten, CCC Placencia 60/50 izenekoa, aurrekoa baino pixka bat luzeagoa.
Ramiro Larrañaga Arma Museoan
Egindako kainoi gehienak suntsitu dira, baina oraindik bakar batzuk gordetzen dira, Burgos eta Jacan hain zuzen.
Gaur eguneko teknologia digitalei esker, Ramiro Larrañaga Arma Museoak kainoiak ikusteko aukera ematen digu.
Erreferentziak
- Museo de medios acorazados. Espainiako Defentsa Ministerioa