«Arma zuriak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
2. lerroa: | 2. lerroa: | ||
XII-XIII mendetik Euskal Herrian burnia lantzen hasi zen, gero eta modu industrialagoan. | XII-XIII mendetik Euskal Herrian burnia lantzen hasi zen, gero eta modu industrialagoan. | ||
Lortutako burnia oso kalitate onekoa omen zen. Esateko, XVI mende hasieran inportatutakoa baino prezio bikoitza zuen. | Lortutako burnia oso kalitate onekoa omen zen. Esateko, XVI mende hasieran bertako burniak kanpotik inportatutakoa baino prezio bikoitza zuen. | ||
Burdin moduan esportatzen bazen ere, aurki bertan landu eta balio erantsi handiagoko produktuak ekoizten hasi ziren, batez ere iltzeak, lanabesak eta armak. | Burdin moduan esportatzen bazen ere, aurki bertan landu eta balio erantsi handiagoko produktuak ekoizten hasi ziren, batez ere iltzeak, lanabesak eta armak. | ||
1.614 urtean Pedro Pachecok<ref>Orduko Espainiako Artilleriaren Kapitain Jenerala.</ref> agindutako azterketan Gipuzkoako hainbat herritako olak edo ferreriak agertzen dira: Alzola, Andoain, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Berastegi, Deba, Eibar, Elgoibar, Lasarte, Legazpia, Oñati, Oria, Segura, Villabona, Zegama eta Zestoa. | |||
XV mende erdialdera arte arma guztiak arma zuriak izaten ziren. Batzuk erasokoak (luzeak zein motzak) eta babesekoak besteak. | XV mende erdialdera arte arma guztiak arma zuriak izaten ziren. Batzuk erasokoak (luzeak zein motzak) eta babesekoak besteak. | ||
10. lerroa: | 12. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Pika._Pikariak_borrokan_(Hans_Holbein_gaztea).jpg | thumb | 350px | left | Pikariak borrokan (Hans Holbein gaztea)]] | [[Fitxategi: Pika._Pikariak_borrokan_(Hans_Holbein_gaztea).jpg | thumb | 350px | left | Pikariak borrokan (Hans Holbein gaztea)]] | ||
==Erasoko arma zuriak: luzeak== | ==Erasoko arma zuriak: luzeak== | ||
Bi motako arma luzeak egin ziren: lantzak eta, batez ere, astamakilak (edo pikak). | Bi motako arma luzeak egin ziren: lantzak eta, batez ere, astamakilak (edo pikak). |
18:19, 11 ekaina 2018(e)ko berrikuspena
Burdin produktuen ekoizpena
XII-XIII mendetik Euskal Herrian burnia lantzen hasi zen, gero eta modu industrialagoan.
Lortutako burnia oso kalitate onekoa omen zen. Esateko, XVI mende hasieran bertako burniak kanpotik inportatutakoa baino prezio bikoitza zuen.
Burdin moduan esportatzen bazen ere, aurki bertan landu eta balio erantsi handiagoko produktuak ekoizten hasi ziren, batez ere iltzeak, lanabesak eta armak.
1.614 urtean Pedro Pachecok[1] agindutako azterketan Gipuzkoako hainbat herritako olak edo ferreriak agertzen dira: Alzola, Andoain, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Berastegi, Deba, Eibar, Elgoibar, Lasarte, Legazpia, Oñati, Oria, Segura, Villabona, Zegama eta Zestoa.
XV mende erdialdera arte arma guztiak arma zuriak izaten ziren. Batzuk erasokoak (luzeak zein motzak) eta babesekoak besteak.
Erasoko arma zuriak: luzeak
Bi motako arma luzeak egin ziren: lantzak eta, batez ere, astamakilak (edo pikak).
Lantza[2], makila batetaz eta, puntan, orri zorrotz batetaz osatuta dagoen arma zuri bat da. Lantzen erabilera, oso antzinakoa da, eta mota askotakoak daude.
XV-XVII mendeetan Espainiako armadak gehien erabilitako lantza mota pika izan zen. Pikak[3] lantzaren oso antzekoak dira, baina luzeagoak, ohi, hiru eta lau metro artean neurtzen dutenak eta inoiz sei metrotik gorako luzera izan zezaketen. Tamaina honetako pikak egiteko, ezinbestean, zur mota indartsu bat behar zen, lizarra adibidez, batzuetan, altzairuzko bi zerrendekin indartzen zena, bana armaren albo banatan.
Erasoko arma zuriak: motzak
Talde honetako arma esanguratsuena ezpata da, duda barik. Ezpata ahoko arma zuri bat da, helduleku bat eta xafla ebakitzaile luze bat duena (normalean metro erditik gora). Garaiaren eta tokiaren arabera aldatzen dira ezpataren ezaugarriak.
Ezpata onak egiteko altzairu ona behar da, hau da, konposizio homogeneoa duena. Honek ahalbidetzen du oso malgua izatea, baina apurtzeke.
Ezpataz gain sastakaiak eta aiztoak ere arma zuriak dira, beren mota guztiekin.
Babeseko arma zuriak: koselete eta kaskoak
Babeseko arma zuriei armadurak esaten zaie. Zaldun noble aberatsek, armadura osoa eramateaz gain, beren zaldiari ere armadura janzten zioten.
Baina, arrazoi ekonomikoengatik, soldadu gehienek ez zuten armadura osoa erabiltzen, koselete izeneko armadura murritzak baizik. Euskal Herriko ekoizpen industriala koselete eta kaskoetan zentratu zen, bolumenagatik.
XVI mendeko pikariek erabilitako koseleteak 100 bat errialeko kostua zuen, soldadu baten bizpahiru hilabeteko ordainketa, gutxi gorabehera. Koseleteak honako osagai hauek zituen: bular-babesa edo petoa, bizkar-babesa, katanarruak[4], besaburu-babesa, beso-babesa, eskuzorroak eta, burua babesteko, kaskoa.
Gerora (ikus irudia), koseleteak arintzeko besoetako osagaiak kendu zizkien: besaburu-babesa, beso-babesa eta eskuzorroak. Eta geroago hanketakoak ere desagertu ziren, katanarruak alegia.
XVII mende hasieran pikariek erabilitako koseleteek hiru osagai besterik ez zituen gordetzen: bular-babesa edo petoa, bizkar-babesa eta kaskoa.
XVII mendeak aurrera egin ahala, pikariak desagertzen hasi ziren eta haiekin koseleteak ere.
Ekoizpenaren kokapena
Hasieran Euskal Herriko edozein olak denetik egiten bazuen ere, aurki ekoizpena toki batzuetan biltzen hasi zen.
Soraluze XV mendearen bigarren erdirako suzko armak ekoizteari buru belarri ekin bazion, eta arma zuriak egiteko ahalmena utzi egin zuen. Hala, 1513 urtean Ameriketako arma zurien eskaera handi bat heldu zen Euskal Herrira, eta soraluzetarrek %3 baino ez zuten lortu.
Elorrion zeuden lantza zein piken ekoizle nagusiak, baina Elgetan eta Oinatin ere egiten ziren. Arrasateko altzairua erabiltzen zuten, oso ona zelako. Beste osagai batzuk (lizar-makilak, esateko) bertan hazten bazuten, inoiz urrutitik ekarri behar zuten, Ataunetik eta.
Ezpata, sastakai eta aiztoak Durango, Bilbao, Arrasate eta Tolosa inguruan egiten ziren. Bilboko ezpatak oso famatuak ziren, Shakespeare berak bere lanetan aipatzen zituen eta.
Eta Durangon eta Gerrikaitzen koseleteak zein kaskoak egiten zituzten.
Ekoizpenaren bilakaera
XVI mendean konpainia batean herena arkabuzariak zirela, beste herena pikari soilak eta azkenak pikari ezpatadunak. Eta armatzeko arkabuzak, pikak, ezpatak eta koseleteak behar zirela.
XVII mende hasieran mosketeak erabiltzen hasi ziren, eta handik urte batzuetara pikariak (pikak eta koseleteak erabiltzen zituztenak)desagertzen joan ziren.
XVIII mendean, berriz, ezpatak erabiltzeari utzi zioten. Baina ordurako baioneta asmatuta zegoen, eta moskete bakoitzeko bere baioneta egin behar zen.
Orokorrean, XVI mendetik aurrera Bizkaian gero eta arma zuri gutxiago ekoizten zuten, eta 1616 urtetik aurrera ekoizpena Tolosa ingurura mugitu zen, bertan Arma Zurien Erret Lantegia[5] ezarri zuten eta.