«Teknologia: pistoi giltza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    2. lerroa: 2. lerroa:

    [[Fitxategi: Eskopeta_01_(Astiazarán_1852).jpg | thumb | center | 400px | Soraluzen egindako pistoidun eskopeta <br> (Astiazarán 1852)]]
    [[Fitxategi: Eskopeta_01_(Astiazarán_1852).jpg | thumb | center | 400px | Soraluzen egindako pistoidun eskopeta (Astiazarán 1852)]]
    ==Teknologiaren beharra==
    ==Teknologiaren beharra==
    Aurreko sistema guztiak (argi-mukizko giltzak, errobera giltzak, suharri giltzak) sua behar zuten polbora lehertzeko eta jaurtigaia botatzeko.
    Aurreko sistema guztiak (argi-mukizko giltzak, errobera giltzak, suharri giltzak) sua behar zuten polbora lehertzeko eta jaurtigaia botatzeko.
    9. lerroa: 9. lerroa:

    [[Fitxategi: Pistoi_fusilak._Pistoiak._Eibarko_Museoa_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | thumb | center | 400px | Pistoiak. Eibarko Arma Museoa (J.C. Astiazarán 2019)]]
    ==Pistoi-mosketeak==
    ==Pistoi-mosketeak==
    1.799 urtean Edward C. Howard jaunak polbora leherkariak aurkitu zituen; hau da, sua erabili beharrean nahikoa zela jotzea pizteko edota lehertzeko. Eta 1.807 urtean Alexander Forsyth abade eskoziarrak perkusio-giltza asmatu zuen. Azkenean, Egess armagile ingelesak pistoi-sistema garatu zuen.

    23:58, 7 martxoa 2019(e)ko berrikuspena

    Pistoi giltzak suaren beharra desagertarazi zuen, polbora leherkaria erabiliz.

    Soraluzen egindako pistoidun eskopeta (Astiazarán 1852)

    Teknologiaren beharra

    Aurreko sistema guztiak (argi-mukizko giltzak, errobera giltzak, suharri giltzak) sua behar zuten polbora lehertzeko eta jaurtigaia botatzeko.

    Honek bi traba zituen. Alde batetik lehertzeko arriskua, suak behar ez zen polbora karga erre eta gero. Eta bestetik tiroen arteko denbora, prozesua luzatzen zelako.

    Pistoiak. Eibarko Arma Museoa (J.C. Astiazarán 2019)

    Pistoi-mosketeak

    1.799 urtean Edward C. Howard jaunak polbora leherkariak aurkitu zituen; hau da, sua erabili beharrean nahikoa zela jotzea pizteko edota lehertzeko. Eta 1.807 urtean Alexander Forsyth abade eskoziarrak perkusio-giltza asmatu zuen. Azkenean, Egess armagile ingelesak pistoi-sistema garatu zuen.

    Pistoi sistema suharri sistema baino soilagoa da. Almetxan polbora jarri beharrean, gero suharriz pizteko, kapsula leherkaria jartzen da, merkurio fulminatoz[1] beteta. Katuak mailua askatzerakoan honek kapsula jotzen du, merkurio fulminatoa lehertuz. Sugarrak tximinietatik kainoira pasatzen dira, eta bertan polbora pizten dute.

    Erabilera

    Pistoi giltzak fusil, karabina eta pistolaten erabili ziren.

    Atzekargako armek ere antzeko sistema erabiltzen dute (nahiz eta pistoia kartutxoan jarri, eta hau atzetik kargatu).

    Eragina

    Suharri txisparekin alderatuta, pistoi giltza oso sinplea zen, bere ekoizpena ez zuen eskatzen inolako trebetasun berezirik. Ondorioz, edozein langile koalifikatuen eskura zegoen, eta ez bakarrik giltzagileen gremioaren menpe.

    Ordurarte, Soraluzeko armagile gehienak gremio "zailenetan" (hots, kainoigile eta giltzagileak) lan egiten zuten, hobeto ordainduta zeuden eta. Baina pistoi giltza sortu zenean inguruko herrietan zabaldu zen giltzen ekoizpena, eta Soraluzeko lantegien gainbehera hasi zen.

    Erreferentziak

    1. Hg (ONC)2. Merkurio, azido nitrikoa eta alkohola.