«The Placencia de las Armas Company Limited (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    11. lerroa: 11. lerroa:
    Munduan zehar saldu ahal izateko, multinazionalen joera bat izan da hirriz herri enpresak erosi, eta haien bidez produktuak saldu. Nahiz eta gehienetan produktuak herrian bertan ekoitzi, irabaziak multinazionalak hurrupatzen zituen.
    Munduan zehar saldu ahal izateko, multinazionalen joera bat izan da hirriz herri enpresak erosi, eta haien bidez produktuak saldu. Nahiz eta gehienetan produktuak herrian bertan ekoitzi, irabaziak multinazionalak hurrupatzen zituen.


    Horregatik, ''S.A. Euscalduna'' kili-kolo zegoela zabaldu zenean, ''Nordenfelt Guns and Ammunition Company'' enpresa ingelesak ''The Placencia de las Armas Company Limited'' sortu zuen, Londresen bertan. Eta ''Hijos de Manuel Agustín Heredia'' erabili zuen bitartekari ''La Euscalduna'' lantegia erosteko. Izatez, ez ziren aste asko pasa azken honek ''The Placencia de las Armas Company Limited''ri La Euscalduna lantegia saldu zion arte, 1886ean bertan.
    Horregatik, ''S.A. Euscalduna'' kili-kolo zegoela zabaldu zenean, ''Nordenfelt Guns and Ammunition Company'' enpresa ingelesak ''The Placencia de las Armas Company Limited'' sortu zuen, Londresen bertan. Eta Málagako ''Hijos de Manuel Agustín Heredia'' erabili zuen bitartekari ''La Euscalduna'' lantegia erosteko. Izatez, ez ziren aste asko pasa azken honek ''The Placencia de las Armas Company Limited''ri La Euscalduna lantegia saldu zion arte, 1886ean bertan.
     
    Salerosketa guzti hauek antolatzeko
     
    ''Hijos de Manuel Agustín Heredia'' enpresa Heredia Livermore familiakoa zen, eta sasoi hartako puntako politikoekin zegoen lotuta: Cánovas del Castillo, Romero Robledo, Francisco Silvela... denak Espainiako Ministro Kontseiluaren lehendakari izandakoak. Beraz, ulertzekoa da inork trabarik ez jartzea salerosketa honi, nahiz eta Nordenfeld-en akziodun nagusi bat, Maxim jauna, amerikarra izan; Kubako gerra aurretik informazio zehatza pasa omen zion Estatu Batuetako armadari.


    Modu honetan Nordenfelt enpresak Espainiako bere filiala lortu zuen, Soraluzen. Jabe berriek beharrezko tresneria eta makinaria ekarri zuten eta, zuzendaritza teknikoaz aritzeko, artilleriako bi ofizial kontratatu zuten: Arístides Fernández Frecc (itsas armadakoa) eta Ignacio Gómez Cánovas (lurreko armadakoa).
    Modu honetan Nordenfelt enpresak Espainiako bere filiala lortu zuen, Soraluzen. Jabe berriek beharrezko tresneria eta makinaria ekarri zuten eta, zuzendaritza teknikoaz aritzeko, artilleriako bi ofizial kontratatu zuten: Arístides Fernández Frecc (itsas armadakoa) eta Ignacio Gómez Cánovas (lurreko armadakoa).

    22:22, 8 maiatza 2018(e)ko berrikuspena

    Barreno handia martxan (Nuevo Mundo 1912)

    Soraluzeko armagintzaren historiaren barruan, sarrera honetan atzerriko kapitalaren ekitaldiak jasotzen dira (1886-1935).

    Bigarren karlistadaren ondoren, S.A. Euscalduna enpresari ezinezkoa izan zitzaion San Millángo markesaren familikoei urtekoak ordaintzea. Hauek epaitegitara jo zuten, eta 1886 urtean lantegia hipotekatua izan zen. Malagako Hijos de Manuel Agustín Heredia enpresak erosi zuen La Euscalduna lantegia.


    Vickers aurreko garaiak

    The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company

    Armagintza sektorea oso delikatua izan da beti: inolako Gobernuk ez du nahi izan atzerriko enpresa baten menpe egoterik. Horregatik beti lehenetsi dituzte bertako produktuak.

    Munduan zehar saldu ahal izateko, multinazionalen joera bat izan da hirriz herri enpresak erosi, eta haien bidez produktuak saldu. Nahiz eta gehienetan produktuak herrian bertan ekoitzi, irabaziak multinazionalak hurrupatzen zituen.

    Horregatik, S.A. Euscalduna kili-kolo zegoela zabaldu zenean, Nordenfelt Guns and Ammunition Company enpresa ingelesak The Placencia de las Armas Company Limited sortu zuen, Londresen bertan. Eta Málagako Hijos de Manuel Agustín Heredia erabili zuen bitartekari La Euscalduna lantegia erosteko. Izatez, ez ziren aste asko pasa azken honek The Placencia de las Armas Company Limitedri La Euscalduna lantegia saldu zion arte, 1886ean bertan.

    Salerosketa guzti hauek antolatzeko

    Hijos de Manuel Agustín Heredia enpresa Heredia Livermore familiakoa zen, eta sasoi hartako puntako politikoekin zegoen lotuta: Cánovas del Castillo, Romero Robledo, Francisco Silvela... denak Espainiako Ministro Kontseiluaren lehendakari izandakoak. Beraz, ulertzekoa da inork trabarik ez jartzea salerosketa honi, nahiz eta Nordenfeld-en akziodun nagusi bat, Maxim jauna, amerikarra izan; Kubako gerra aurretik informazio zehatza pasa omen zion Estatu Batuetako armadari.

    Modu honetan Nordenfelt enpresak Espainiako bere filiala lortu zuen, Soraluzen. Jabe berriek beharrezko tresneria eta makinaria ekarri zuten eta, zuzendaritza teknikoaz aritzeko, artilleriako bi ofizial kontratatu zuten: Arístides Fernández Frecc (itsas armadakoa) eta Ignacio Gómez Cánovas (lurreko armadakoa).

    Jabe aldaketak

    Hurrengo urteetan The Placencia de las Armas Company Limited jabeaz aldatu zuen behin eta berriz. Ez enpresa bera saldu edota erosi zutelako, baizik eta Ingalaterran izan ziren absorzioengatik.

    Hala, The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company-k The Placencia de las Armas Company Limited erosi eta bi urteetara (1.888 urtean) Hiram Maxim industri gizonak Nordenfelt erosi, The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company sortuz.

    Eta beste bi urte geroago urte geroago Barrow Shipbuilding Company-k The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company enpresa erosi zuen, The Placencia de las Armas Company Limited-en jabe berria bihurtuz.

    Ekoizpena

    Sarrera nagusia: Arma ekoizpena Vickers aurreko garaietan

    Urte guzti hauetan Soraluzeko lantegian The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company enpresaren produktuak ekoizten zituzten, batez ere ametrailadoreak eta Nordenfelt kañoi azkarrak egiten zituzten, beren munizioaz.

    Bezero ia bakarra Espainiako Gobernua, eta batez ere itsas-armada. The Placencia de las Armas Company Limited-ek saldutakoak bertan egitekoak izaten ziren, edo inportatutakoak.

    Hurrengo argazkietan bi adibide erakusten dira. Bata torpedero kontrako kañoia da, Cartagenako Artilleria Militarraren Museoan erakusten dena. Bigarrena, 1897 urtean egina, Kanarietako Eskualdeko Museo Militarrean. Biak ala biak 57 milimetrotako kañoiak dira.

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Vickers talde barruan

    Vickers taldea

    Vickers, Sons and Company (1867-1896) enpresa ingelesak Barrow Shipbuilding Company erosi zuen 1897 urtean. Orduan, bi enpresak elkartu eta Vickers, Sons & Maxim (1897-1910) sortu zuten.

    1911 urtean taldeari izena aldatu zuen: Vickers Limited (1911-1927). Eta 1927 bertan, armagintzan zuen konpetidore handienarekin (Amstrongs taldea) bildu eta gero Vickers-Armstrongs bilakatu zen.

    Berez, Vickers altzairugile moduan hasi zen; baina aurki bihurtu zen munduko arma ekoizle garrantzitsuenetakoa, denetik ekoizten zuela: itsasontziak, kañoiak, munizioa, urpekoak (1901tik aurrera), ibilgailuak, torpedoak, hegazkinak (1911tik aurrera), argindarra...

    Ekoizpena

    Sarrera nagusia: Arma ekoizpena Vickers garaietan

    1.896 urtean Basil Zaharoff[1] izendatu zuten bertako zuzendari, 1890tik Espainian saltzaile ari zelako eta ingurua ondo menperatzen zuelako.

    Basil Zaharoff hau munduko arma saltzaile handiena izan zen. Nordenfelt-entzat hasi zen lanean, eta gero Maxim zein Vickers-entzat aritu zen. Politiko eta militarrak erosi, iritzi publikoa berotu, gerrak sortu... bide guztiak zilegi zituen negozioak egiteko.

    The Placencia de las Armas Company Limited izen ofizialaz gain, enpresak askotan Compañia Anónima Placencia de las Armas izena erabili izan zuen, nolabait bezeroen aurrean (Espainiako itsas-armada, gehien bat) atzerri kutsu nabarmena ez erakusteko.

    Hasieran aurretik egindako kainoiak ekoizten jarraitu zuten, batez ere Nordenfelt kainoia azkarrak, Vickers-en diseinu berriak sartzen ari ziren bitartean.

    Dena dela, aurreko urteetan The Placencia de Las Armas Co. Ltd. enpresaren jarduera oso irregularra izan zen, eta behin baino gehiagotan ixtekoan egon zen. Baina Basil Zaharoff zuzendariak oso lan ona egin zuen, eta Vickers ondo kokatu zuen Espainiako ministeriotan. 1909 urterako Vickers-ek Sociedad Española de Construcción Naval[2] eratu zuenean, eskaera oso garrantzitsuak lortzen hasi zen, ekoizpena Reinosa eta Soraluze artean banatzen zuela.

    Hurrengo argazkietan 1.898 urtean egindako kañoia ikus daiteke, 57 milimetrotakoa, Kanarietako Eskualdeko Museo Militarrean dagoena.

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Thornycroft lurrin-kamioia Bergarako Olaso dorrearen aurrean

    Bitxikeri moduan, 1904 urtean Soraluzeko lantegiak J.I. Thornycroft ibilgailu-ekoizlearekin ituna sinatu zuen, Thornycroft sistemako lurrin-gurdiak Espainian egin ahal izateko.


    Azken urteak

    Fabrika zaharrean leku falta zela, eta irisgarritasun eskasa zuenez, The Placencia de las Armas Company Limited jabeak lantegi berri bat (Nueva Fábrica de Placencia de las Armas) eraikitzea erabaki zuten.

    1.916-1.918 urteetan bi nabe luzeak eraiki zituzten. 1.926 urterako Fabrika berriaren funtsezko eraikinak bukatuta zeudenez, ekoizpen gehiena, bulegoak eta zerbitzu nagusiak fabrika berrira pasa zituzten. Fabrika zaharra berriaren menpekoa zen, bertan geratu zirela artilleria kainoien barrenagailuak, sutegia etab.

    Naval-SOMUA kamioia
    (Blanco y Negro 1935)

    20. hamarkadaren bukaeran lan karga jaisten ari zenez, SECN enpresak 1929ko martxoaren 17an kontratu bat sinatu zuen Frantziako SOMUA[3] enpresarekin, beraien kamioiak Espainiako lantegietan ekoizteko, Naval-SOMUA izenarekin. 1.932 urtean The Placencia de las Armas Company Limited-eri lana eskeini zioten Naval-SOMUA kamioien motorrak, diferentzialak eta abiadura-kajak egiteko.

    1.930 urtetik aurrera munduan zabaldu zen nazionalismo ekonomikoarengatik, Vickers lantegiei gero eta zailago zitzaien armak saltzea eta Vickers hasi zen atzerriko inbertsiotan interesa galtzen.

    Horregatik, 1.935 urtean Vickers-ek The Placencia de las Armas Company Limited enpresaren akzio gehienak Espainiako inbertsore batzuei saldu zizkien. Jabe berriek izena aldatu zioten: S.A. de Placencia de las Armas eta egoitza Soraluzera ekarri zuten. Dena dela Vickers-ek SAPAren akzioduna izaten jarraitu zen.

    Calonje familia

    Aurretik aipatu badugu Basil Zaharoff, The Placencia de las Armas Company Limited-en zuzendariaren lan komentziala. Baina honetaz gain Vickersek oso sare indartsua zeukan, behar den toki guztietan ondo kokatuta.

    Urte askotan Eusebio de Calonje brigada jeneralak Vickers enpresa ordezkatu zuen Espainian, besteak beste The Placencia de las Armas Company Limited enpresan. Aitaren moduan, Eusebioren bi semeak, Eusebio eta Alejandro, Vickers-ekin harreman estuak izan zituzten urte luzeetan.

    Seme zaharrena Eusebio de Calonje y Motta izan zen, militarra ere eta Soraluzeko fabrikaren zuzendaria izan zena (1913-1928). Alejandro de Calonje y Motta, berriz, karrera osoagoa egin zuen: militarra izatez, Vickers-en ordezkaria ibili zen urte luzeetan, enpresa berriak sortzen eta zuzentzen. Gerra ostean, britishzale izateagatik, nolabait baztertu zuen.


    Erreferentziak

    1. Basil Zaharoff (1846-1936). Wikipedia (gaztelaniaz)
    2. Lantegiak Reinosan (Cantabria), Erandion (Bizkaia) eta Cádizen (La Carraca eta San Carlos) zituen.
    3. SOMUA. Société d'Outillage Mécanique et d'Usinage d'Artillerie.