«Normandiako Placencia erregina (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
61. lerroa: | 61. lerroa: | ||
[[Kategoria: | [[Kategoria: Pertsonaiak]] | ||
[[Kategoria: Soraluze-Placencia izenekoak]] | [[Kategoria: Soraluze-Placencia izenekoak]] |
18:14, 2 abendua 2015(e)ko berrikuspena
Normandiako Placencia | |
---|---|
[[Fitxategi: | 300px | frameless]] | |
Jaio | ¿? |
Hil | 1088ko apirilaren 14aren ondoren |
Profila | Erregina |
Jatorria
Plazentzia Normandiakoa edo Plazentzia Nafarroakoa (?- 1088ko apirilaren 14aren ondoren) Iruñeko erregina ezkontidea (1068-1076) zen. Fray Gregorio de Argaiz egileak 1668 urtean idatzi zuenez, Corona real de España por España (Españako erret koroa Españarengandik), Normandiako duke baten alaba izan zen (Richard I edo bere semea Richard II, baina ezkerreko eskutik https://fr.wikipedia.org/wiki/Liste_des_ducs_de_Normandie), Blanca izenekoa:
Ezkontza
1054 urtean On Garcia Sanchez erregeari seme nagusia jarraitu zitzaion, On Sancho Garces edo Garcia, izen bereko seigarrena. Noblea esan zioten izaera halakoa zuelako, Monastegiei egindako dohaintza askok erakusten dutenez. Doña Blancarekin ezkondu zen, Normandiako Rikardo Dukearen alaba. Beste izenez Placencia ere esan zioten, bere edertasuna eta atseginez, edota bere izaeraren xalotasunaz. Grezian Leocadia esango zioten, gaztelaniaren Blanca parekoa. Izen honekin izendatzen du On Sancho erregea bere gizonak…
Seme-alabak
Gutxienez, seme bi eta alaba izan zituzten:
- Gartzia Antso Nafarroakoa, umea zela hila.
- Gartzia Nafarroakoa, Toledon 1091ren ondoren hila. 1076 urtean aita erail zutenean, errege de iure bazen ere, Antso V.a errege de facto bihurtu zen, erreinuko handikien laguntzaz.
- Estefania Nafarrokoa.
Arrrasto historikoak
Nafarroako erregistroetan 1068 urtean agertzen da lehendabizikoz: Plazentia izeneko erregina Iratxeko monasterioari Legarda hiribildua dohaintza egin zion. Beraz, urte horretan baino lehen Antso IV.a Nafarroakoa ezkondu zuen. Garai hartan erregearen izenburua “Naiarensis Rex” zen, eta Iruña, Araba eta Naxerako erregea zen.
Lau urte geroago, 1072. urtean errege-erregina San Millan monastegian zeudela, bertako San Blas abateari Iurretako monastegia eman zioten, Bizkaiko jaunak-andereak ziren On Iñigo eta Doña Toda konde-kondesen oniritziarekin. Halaxe jaso zuen Pascual Madozek bere hiztegi ospetsuan.
Bion azken aipamena 1076 urtekoa zen. Cardenaseko (Errioxa) monastegia bisitatu zuten eta Errioxako Donemiliaga monastegiari eman zieten Cardinas Mayores y Menores-eko herriak.
Alargundu
Placencia erreginaren gizona, Antso IV.a, urte hartan bertan Nafarroako Funes hegoaldean ehizan ari zela, Peñalen erreka zuloan Ramon koinatuak erail zuen (Arga eta Aragon ibaiak biltzen diren inguruan), Ermensinda koinata, nafar handikiak eta Gaztelako Alfontso VI.arekin bat eginda.
Nahiz eta erregea Gartzia bere semeak izan behar zuen, erregearen lehengusua errege bihurtu zen, Antso Va izango dena, Gaztelako Alfontso VI.agatik babesteko.
Dena dela, azken honek Bizkaia, Araba, Errioxa (Naxera barne, garai hartan Iruñarekin batera erresumako hiriburua zena), Pankorbo, Ebroko Miranda eta Gipuzkoako sartaldeko erdia hartu zituen.
Hau da, Placencia erreginaren gizona hil eta gero, Soraluze zena Nafarroatik Gaztelara pasa zen.
Azken urteak
Arestian esan dugunez, Placencia erreginaren azken aipamena 1088ko apirilaren 14ekoa da.
Ez dakigu noiz hil zen, baina bai Naxerako Erret Panteoian hilobiratu zutela. Gaurko bere hilobia, gainontzekoekin batera, mende batzuk geroago egin zuten.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
- ...