«Gizaburua trikuharria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
49. lerroa: | 49. lerroa: | ||
Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen. | Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen. | ||
2016 urteko otsailean Soraluzeko Udalak Gizaburua inguruko sailak erosi zituen, eta | 2016 urteko otsailean Soraluzeko Udalak Gizaburua inguruko sailak erosi zituen, eta hurrengo bi irailetan (2016 eta 2017) Aranzadikoek [[Gizaburua tumulua. Indusketak (eu)|indusketak]] egin zituzten, [[Arribiribilleta zutarria (eu)|Arribiribilleta]] ekintza jarraituz. | ||
==Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak== | ==Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak== |
19:11, 15 iraila 2018(e)ko berrikuspena
Gizaburua / Gizaburuaga | |
---|---|
Estiloa | Historiaurrekoa |
Mendea | Neolito-Brontzea |
Kokapena | Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa |
Mota | Tumulua |
Azalpena
Soraluzeko udalerrian dagoen trikuharria. Irukurutzetara igotzen den bideska eta Urteaga Zelaiarantz igotzen diren bidegurutzetatik gertu, itsas mailatik 764 metrotara. Iruiya trikuharria 450 metro hego-ekialderantz dago.
Nahiz eta jatorrizko izena Gizaburua izan, monumentu moduan erregistratzerakoan Gizaburuaga izena erabili zuten (agian Bizkaiako Gizaburuaga herriarekin nahastuta) eta azken urteetan bi formatan azaltzen ari da.
Tumuluak 10 metrotako diametroa eta 30 zentimetrotako altuera ditu, erabat nahastua eta zulo ugarirekin bere barnean. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.
2016 urteko indusketan zista baten harlosa aurkitu zuten, ekialde-mendebalde orientazioa duena.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Historia
Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.
Egoera tamalgarrian zegoenez, ikerlari hauek albo batera utzi zuten.
Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.
2016 urteko otsailean Soraluzeko Udalak Gizaburua inguruko sailak erosi zituen, eta hurrengo bi irailetan (2016 eta 2017) Aranzadikoek indusketak egin zituzten, Arribiribilleta ekintza jarraituz.
Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak
Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan jasotakoa:
- Iduiya trikuarriaren 200 metrotara ipar-mendebalderuntz. Neurriak eta kanpo itxura Sabua tumuluaren antzekoak dira, eta goian aipatu dira.
- Egoera tamalgarria zela eta, ez genuen uste induskatzeak merezi zuenik.