«The Placencia de las Armas Company Limited (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
17. lerroa: | 17. lerroa: | ||
Hurrengo urteetan Soraluzeko lantegian ''The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company'' enpresaren produktuak ekoizten zituzten, batez ere ''The Placencia de las Armas Company Limited''-ek Espainiako Gobernuari, eta batez ere Itsas-armadari, saldutakoak. Batez ere ametrailadoreak eta Nordenfelt kañoi azkarrak egiten zituzten, beren munizioaz. | Hurrengo urteetan Soraluzeko lantegian ''The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company'' enpresaren produktuak ekoizten zituzten, batez ere ''The Placencia de las Armas Company Limited''-ek Espainiako Gobernuari, eta batez ere Itsas-armadari, saldutakoak. Batez ere ametrailadoreak eta Nordenfelt kañoi azkarrak egiten zituzten, beren munizioaz. | ||
::<small>''Sarrera nagusia:''</small> [[ | ::<small>''Sarrera nagusia:''</small> [[PACLren arma ekoizpena (eu)#Vickers aurreko garaiak (1886-1892) | Arma ekoizpena Vickers aurreko garaietan]] | ||
Hurrengo argazkietan bi adibide erakusten dira. Bata torpedero kontrako kañoia da, Cartagenako Artilleria Militarraren Museoan erakusten dena. Bigarrena, 1897 urtean egina, Kanarietako Eskualdeko Museo Militarrean. Biak ala biak 57 milimetrotako kañoiak dira. | Hurrengo argazkietan bi adibide erakusten dira. Bata torpedero kontrako kañoia da, Cartagenako Artilleria Militarraren Museoan erakusten dena. Bigarrena, 1897 urtean egina, Kanarietako Eskualdeko Museo Militarrean. Biak ala biak 57 milimetrotako kañoiak dira. | ||
41. lerroa: | 41. lerroa: | ||
Hasieran aurretik egindako kainoiak ekoizten jarraitu zuten, batez ere Nordenfelt kainoia azkarrak, Vickers-en diseinu berriak sartzen ari ziren bitartean. | Hasieran aurretik egindako kainoiak ekoizten jarraitu zuten, batez ere Nordenfelt kainoia azkarrak, Vickers-en diseinu berriak sartzen ari ziren bitartean. | ||
::<small>''Sarrera nagusia:''</small> [[ | ::<small>''Sarrera nagusia:''</small> [[PACLren arma ekoizpena (eu)#Vickers Limited (1897-1935) | Arma ekoizpena Vickers garaietan]] | ||
Hurrengo argazkietan 1.898 urtean egindako kañoia ikus daiteke, 57 milimetrotakoa, Kanarietako Eskualdeko Museo Militarrean dagoena. | Hurrengo argazkietan 1.898 urtean egindako kañoia ikus daiteke, 57 milimetrotakoa, Kanarietako Eskualdeko Museo Militarrean dagoena. |
00:03, 7 otsaila 2018(e)ko berrikuspena
Soraluzeko armagintzaren historiaren barruan, sarrera honetan atzerriko kapitalaren ekitaldiak jasotzen dira (1886-1935).
Bigarren karlistadaren ondoren, S.A. Euscalduna enpresari ezinezkoa izan zitzaion San Millángo markesaren familikoei urtekoak ordaintzea. Hauek epaitegitara jo zuten, eta 1886 urtean lantegia hipotekatua izan zen. Malagako Hijos de Manuel Agustín Heredia enpresak erosi zuen La Euscalduna lantegia.
The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company
Armagintza sektorea oso delikatua izan da beti: inolako Gobernuk ez du nahi izan atzerriko enpresa baten menpe egoterik. Horregatik beti lehenetsi dituzte bertako produktuak.
Munduan zehar saldu ahal izateko, multinazionalen joera bat izan da hirriz herri enpresak erosi, eta haien bidez produktuak saldu. Nahiz eta gehienetan produktuak herrian bertan ekoitzi, irabaziak multinazionalak hurrupatzen zituen.
Horregatik, S.A. Euscalduna kili-kolo zegoela zabaldu zenean, Nordenfelt Guns and Ammunition Company enpresa ingelesak The Placencia de las Armas Company Limited sortu zuen, Londresen bertan. Eta Hijos de Manuel Agustín Heredia erabili zuen bitartekari La Euscalduna lantegia erosteko. Izatez, ez ziren aste asko pasa azken honek The Placencia de las Armas Company Limitedri La Euscalduna lantegia saldu zion arte, 1886ean bertan.
Modu honetan Nordenfelt enpresak Espainiako bere filiala lortu zuen, Soraluzen. Jabe berriek beharrezko tresneria eta makinaria ekarri zuten eta, zuzendaritza teknikoaz aritzeko, artilleriako bi ofizial kontratatu zuten: Arístides Fernández Frecc (itsas armadakoa) eta Ignacio Gómez Cánovas (lurreko armadakoa).
Bi urte geroago, Hiram Maxim industri gizonak Nordenfelt erosi, eta The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company sortu zuen. Hurrengo urteetan Soraluzeko lantegian The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company enpresaren produktuak ekoizten zituzten, batez ere The Placencia de las Armas Company Limited-ek Espainiako Gobernuari, eta batez ere Itsas-armadari, saldutakoak. Batez ere ametrailadoreak eta Nordenfelt kañoi azkarrak egiten zituzten, beren munizioaz.
- Sarrera nagusia: Arma ekoizpena Vickers aurreko garaietan
Hurrengo argazkietan bi adibide erakusten dira. Bata torpedero kontrako kañoia da, Cartagenako Artilleria Militarraren Museoan erakusten dena. Bigarrena, 1897 urtean egina, Kanarietako Eskualdeko Museo Militarrean. Biak ala biak 57 milimetrotako kañoiak dira.
(handitzeko, sakatu gainean)
Vickers, Sons & Maxim
The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company enpresak ez zuen asko iraun, aurki Barrow Shipbuilding Company-k erosi zuen eta. Azken hau Vickers, Sons and Company-k erosi zuen 1897 urtean, Vickers, Sons & Maxim sortzeko.
Vickers-ek denetik ekoizten zuen: itsasontziak, kañoiak, munizioa, urpekoak (1901tik aurrera), ibilgailuak, torpedoak, hegazkinak (1911tik aurrera), indarra... 1911 urtean izena aldatu zuen: Vickers Ltd.
1.896 urtean Basil Zaharoff[1] izendatu zuten bertako zuzendari. Basil Zaharoff izan zen munduko arma saltzaile handiena. Nordenfelt-entzat hasi zen lanean, eta gero Maxim zein Vickers-entzat aritu zen. Politiko eta militarrak erosi, iritzi publikoa berotu, gerrak sortu... bide guztiak zilegi zituen negozioak egiteko.
The Placencia de las Armas Company Limited izen ofizialaz gain, enpresak askotan Compañia Anónima Placencia de las Armas izena erabili izan zuen, nolabait bezeroen aurrean (Espainiako itsas-armada, gehien bat) atzerri kutsua izkutatzeko.
Hasieran aurretik egindako kainoiak ekoizten jarraitu zuten, batez ere Nordenfelt kainoia azkarrak, Vickers-en diseinu berriak sartzen ari ziren bitartean.
- Sarrera nagusia: Arma ekoizpena Vickers garaietan
Hurrengo argazkietan 1.898 urtean egindako kañoia ikus daiteke, 57 milimetrotakoa, Kanarietako Eskualdeko Museo Militarrean dagoena.
(handitzeko, sakatu gainean)
Dena dela, aurreko urteetan The Placencia de Las Armas Co. Ltd. enpresaren jarduera oso irregularra izan zen, eta behin baino gehiagotan ixtekoan egon zen. Baina Basil Zaharoff zuzendariak oso lan ona egin zuen, eta Vickers ondo kokatu zuen Espainiako ministeriotan. 1909 urterako Vickers-ek Sociedad Española de Construcción Naval[2] eratu zuenean, eskaera oso garrantzitsuak lortzen hasi zen, ekoizpena Reinosa eta Soraluze artean banatzen zuela.
Fabrika zaharrean leku falta zela, eta irisgarritasun eskasa zuenez, The Placencia de las Armas Company Limited jabeak lantegi berri bat (Nueva Fábrica de Placencia de las Armas) eraikitzea erabaki zuten.
1926 urterako Fabrika berriaren funtsezko eraikinak bukatuta zeudenez, ekoizpen gehiena, bulegoak eta zerbitzu nagusiak fabrika berrira pasa zituzten. Fabrika zaharra berriaren menpekoa zen, bertan geratu zirela artilleria kainoien barrenagailuak, sutegia etab.
1935 urtean, berriz, egoera politikoa zela eta, Espainiako inbertsore batzuk The Placencia de las Armas Company Limited enpresaren akzio gehienak erosi zituzten, eta izena aldatu zioten: S.A. de Placencia de las Armas. Egoitza ere Soraluzera ekarri zuten.
Calonje familia
Bere produktuak Espainian saldu ahal izateko, Vickersek oso sare indartsua zeukan, behar den toki guztietan ondo kokatuta.
Urte askotan Eusebio de Calonje brigada jeneralak Vickers enpresa ordezkatu zuen Espainian, besteak beste The Placencia de las Armas Company Limited enpresan. Aitaren moduan, Eusebioren bi semeak, Eusebio eta Alejandro, Vickers-ekin harreman estuak izan zituzten urte luzeetan.
Seme zaharrena Eusebio de Calonje y Motta izan zen, militarra ere eta Soraluzeko fabrikaren zuzendaria izan zena (1913-1928). Alejandro de Calonje y Motta, berriz, karrera osoagoa egin zuen: militarra izatez, Vickers-en ordezkaria ibili zen urte luzeetan, enpresa berriak sortzen eta zuzentzen. Gerra ostean, britishzale izateagatik, nolabait baztertu zuen.
Bitxikeri moduan, 1904 urtean Soraluzeko lantegiak J.I. Thornycroft ibilgailu-ekoizlearekin ituna sinatu zuen, Thornycroft sistemako lurrin-gurdiak Espainian egin ahal izateko.
Erreferentziak
- Sociedad Anónima de Placencia de las Armas. SAPA. Trayectoria histórica de una empresa (1935-1985). Victor Placencia Mendia (Andoaingo Udala-Leiçaur 2012).
- ↑ Basil Zaharoff (1846-1936). Wikipedia (gaztelaniaz)
- ↑ Lantegiak Reinosan (Cantabria), Erandion (Bizkaia) eta Cádizen (La Carraca eta San Carlos) zituen.