«Gastadoreen lanabesak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
50. lerroa: | 50. lerroa: | ||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
[[Kategoria: | [[Kategoria: Armak]] |
22:16, 15 maiatza 2018(e)ko berrikuspena
Gastadoreak infanteriako soldaduak ziren, aukeratutakoak, erreximentuen buruan joaten zirenak eta behar zenean bide-injenieritza lanak egiten zituztela: bideak zabaldu, lubakiak hondeatu... Txispa-fusilak eta baionetak erabiltzeaz gain, bide-injenieritza lanetarako egokitutako lanabesak behar zituzten.
Armez gain, gastadoreen lanabesak ere Soraluzen eta inguruko herrietan egiten ziren, eta Errege-etxean entregatu bertan aztertzeko. Gero, behar zen tokietara eramaten zituzten.
Lanabes motak
Mapa Topographica de Plasencian agertzen denez: Erret Lantegian egiten diren gastadoreez. Gaur egin egiten diren gastadore lanabesak zazpi motakoak dira, hurrenez hurren: bi eskuko aizkora handia; aizkora txikia; marrazoa; aitzur-pikatxoia; arroka pikatxoia edo bi puntakoa; aitzur zabala; eta pala angeluzuzena, denak burdin onenaz egina, eta ondo altzairututa. Gainera, beste edozein tresna eta lanabesak egiten dira; eta itsasontzi zen beste eraikinak egiteko beharrezkoa dena, azterketa harri eta egurretan egiten dela; kalitate berezia dela eta, leku gustietatik datoz Kantabriako Erret Lantegi ospetsuetara.
Sasoi hartan Real Compañía Guipuzcoana de Caracas izenekoak ustiatzen zituen Erret Lantegiak. Lau urte geroago, 1.760 urtean hain zuzen, honako preziotan saltzen (Gobernuari) eta erosten (gremioei) zituzten:
Lanabesa | Salneurria | Ordainduta | Etekina |
---|---|---|---|
Bi eskuko aizkora handia | 12,00 | 9,00 | 3,00 |
Aizkora txikia | 11,00 | 7,00 | 4,00 |
Marrazoa | 10,00 | 5,50 | 4,50 |
Aitzur-pikatxoia | 12,00 | 8,00 | 4,00 |
Bi puntako pikatxoia | 9,00 | 7,50 | 1,50 |
Aitzur zabala | 15,00 | 9,50 | 5,50 |
Pala angeluzuzena | 13,00 | 7,00 | 6,00 |
Irudiak
Simancaseko Artxibategi Orokorrean lau marrazki gordetzen dira, bata 1724 urtekoa (Kantabriako Guarnizon egiten ari ziren itsasontziak armatzeko) eta beste hiruak 1738 urtekoak:
- Deseño que debe serbir para fabricar las ciento y cuarenta achuelas que han de servir para el armamento de los dos navíos que se azen en Guarnizo...
- Diseño de cuatro instrumentos: pico a roza, hacha de cortar árboles, hacha de dos manos, marrazo.
- Diseño de tres instrumentos, azada de ingeniero de fortificación, azadón simple, picos de dos puntas.
- Diseños de siete instrumentos de gastadores, hacha de dos manos, hacha de cortar árboles, espiocha, marrazo, pico de roca, azada y pala.
(handitzeko, sakatu gainean)