«Gastadoreen lanabesak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: Gastadoreak soldaduak ziren, bide-injenieritza lanak egiten zituztela: bideak zabaldu, lubakiak hondeatu... Eta horretarako egokitutako lanabesak behar zituzten. Armez ga...)
     
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    Gastadoreak soldaduak ziren, bide-injenieritza lanak egiten zituztela: bideak zabaldu, lubakiak hondeatu... Eta horretarako egokitutako lanabesak behar zituzten.
    [[Fitxategi: Gastadoreen_lanabesak_(José_Miguel_Jiménez).png | thumb | right | 400px | Gastadoreen lanabesak (José Miguel Jiménez)]]
    Gastadoreak infanteriako soldaduak ziren, aukeratutakoak, erreximentuen buruan joaten zirenak eta behar zenean bide-injenieritza lanak egiten zituztela: bideak zabaldu, lubakiak hondeatu... [[Txispa-fusilak (eu)|Txispa-fusilak]] eta baionetak erabiltzeaz gain, bide-injenieritza lanetarako egokitutako lanabesak behar zituzten.


    Armez gain, gastadoreen lanabesak ere Soraluzen eta inguruko herrietan egiten ziren, eta Errege-etxean entregatu bertan aztertzeko. Gero, behar zen tokietara eramaten zituzten.
    Armez gain, gastadoreen lanabesak ere Soraluzen eta inguruko herrietan egiten ziren, eta Errege-etxean entregatu bertan aztertzeko. Gero, behar zen tokietara eramaten zituzten.

    18:28, 21 urtarrila 2018(e)ko berrikuspena

    Gastadoreen lanabesak (José Miguel Jiménez)

    Gastadoreak infanteriako soldaduak ziren, aukeratutakoak, erreximentuen buruan joaten zirenak eta behar zenean bide-injenieritza lanak egiten zituztela: bideak zabaldu, lubakiak hondeatu... Txispa-fusilak eta baionetak erabiltzeaz gain, bide-injenieritza lanetarako egokitutako lanabesak behar zituzten.

    Armez gain, gastadoreen lanabesak ere Soraluzen eta inguruko herrietan egiten ziren, eta Errege-etxean entregatu bertan aztertzeko. Gero, behar zen tokietara eramaten zituzten.


    Lanabes motak

    Mapa Topographica de Plasencian agertzen denez: Erret Lantegian egiten diren gastadoreez. Gaur egin egiten diren gastadore lanabesak zazpi motakoak dira, hurrenez hurren: bi eskuko aizkora handia; aizkora txikia; marrazoa; aitzur-pikatxoia; arroka pikatxoia edo bi puntakoa; aitzur zabala; eta pala angeluzuzena, denak burdin onenaz egina, eta ondo altzairututa. Gainera, beste edozein tresna eta lanabesak egiten dira; eta itsasontzi zen beste eraikinak egiteko beharrezkoa dena, azterketa harri eta egurretan egiten dela; kalitate berezia dela eta, leku gustietatik datoz Kantabriako Erret Lantegi ospetsuetara.

    Sasoi hartan Real Compañía Guipuzcoana de Caracas izenekoak ustiatzen zituen Erret Lantegiak. Lau urte geroago, 1.760 urtean hain zuzen, honako preziotan saltzen (Gobernuari) eta erosten (gremioei) zituzten:

    Lanabesa Salneurria Ordainduta Etekina
    Bi eskuko aizkora handia 12,00 9,00 3,00
    Aizkora txikia 11,00 7,00 4,00
    Marrazoa 10,00 5,50 4,50
    Aitzur-pikatxoia 12,00 8,00 4,00
    Bi puntako pikatxoia 9,00 7,50 1,50
    Aitzur zabala 15,00 9,50 5,50
    Pala angeluzuzena 13,00 7,00 6,00


    Irudiak

    Simancaseko Artxibategi Orokorrean lau marrazki gordetzen dira, bata 1724 urtekoa (Kantabriako Guarnizon egiten ari ziren itsasontziak armatzeko) eta beste hiruak 1738 urtekoak:

    • Deseño que debe serbir para fabricar las ciento y cuarenta achuelas que han de servir para el armamento de los dos navíos que se azen en Guarnizo...
    • Diseño de cuatro instrumentos: pico a roza, hacha de cortar árboles, hacha de dos manos, marrazo.
    • Diseño de tres instrumentos, azada de ingeniero de fortificación, azadón simple, picos de dos puntas.
    • Diseños de siete instrumentos de gastadores, hacha de dos manos, hacha de cortar árboles, espiocha, marrazo, pico de roca, azada y pala.

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak