«Alejandro de Calonje (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    22. lerroa: 22. lerroa:
    XIX mende bukaeran eta XX mende hasieran Vickers-Armstrong talde britaniarrak inbertsio asko egin zituen Espainiako armagintzan, hainbat enpresa sortuz: The Placencia de las Armas Company Limited (gaur eguneko SAPA), Sociedad Española de Construcción Naval (''La Naval''), Experiencias Industriales S.A. (EISA)...
    XIX mende bukaeran eta XX mende hasieran Vickers-Armstrong talde britaniarrak inbertsio asko egin zituen Espainiako armagintzan, hainbat enpresa sortuz: The Placencia de las Armas Company Limited (gaur eguneko SAPA), Sociedad Española de Construcción Naval (''La Naval''), Experiencias Industriales S.A. (EISA)...


    Urte askotan Alejandro Calonge aitak, Eusebio de Calonge jeneralak, Vickers enpresa ordezkatu zuen Espainian, besteak beste ''The Placencia de las Armas Company Limited'' enpresan. Aitaren moduan, Eusebioren bi semeak, Eusebio eta Alejandro, Vickers-ekin harreman estuak izan zituzten urte luzeetan.
    Urte askotan Alejandro Calonjeren aitak, Eusebio de Calonje jeneralak, Vickers enpresa ordezkatu zuen Espainian, besteak beste ''The Placencia de las Armas Company Limited'' enpresan. Aitaren moduan, Eusebioren bi semeak, Eusebio eta Alejandro, Vickers-ekin harreman estuak izan zituzten urte luzeetan.


    Vickers-Armstrong eta John Brown & Company enpresek ''La Naval''<ref>SECN. Sociedad Española de Construcción Naval</ref> sortu zuen 1909 urtean. Armagintzan eta ontzigintzan aritzekoa zenez, kutsu espainiarra emateko bilbotar bat jarri zuten lehendakaritzan: Tomás de Zubiría e Ybarra (Zubiria kontea).  
    Vickers-Armstrong eta John Brown & Company enpresek ''La Naval''<ref>SECN. Sociedad Española de Construcción Naval</ref> sortu zuen 1909 urtean. Armagintzan eta ontzigintzan aritzekoa zenez, kutsu espainiarra emateko bilbotar bat jarri zuten lehendakaritzan: Tomás de Zubiría e Ybarra (Zubiria kontea).  


    Aurki, Alejandro de Calonge armada utzi eta ''La Naval''entzat hasi zen lanean. 1915 urtean Miranda legea onartu zuten, itsasontzi militarrak egiteko helburuarekin. Legeak planta siderurgiko berri baten eraikuntza aurreikusten zuen, eta kokapena proposatzeko batzordean Alejandro de Calongek parte hartu zuen.
    Aurki, Alejandro de Calonje armada utzi eta ''La Naval''entzat hasi zen lanean. 1915 urtean Miranda legea onartu zuten, itsasontzi militarrak egiteko helburuarekin. Legeak planta siderurgiko berri baten eraikuntza aurreikusten zuen, eta kokapena proposatzeko batzordean Alejandro de Calonjek parte hartu zuen.


    Kantabriako Campoo eskualdea proposatu zuten, Reinosa herria hain zuzen. 1916 urtean proposamena onartu eta lanak hasi zituzten, ekoizpena 1920 urtean hasi zela. Ordurako Alejandro de Calonge bertako zuzendaria zen. Lantegi hau ''Forjas y Aceros de Reinosa S.A.'' izan zen gero, eta gaur egun Sidenorren barruan dago.
    Kantabriako Campoo eskualdea proposatu zuten, Reinosa herria hain zuzen. 1916 urtean proposamena onartu eta lanak hasi zituzten, ekoizpena 1920 urtean hasi zela. Ordurako Alejandro de Calonje bertako zuzendaria zen. Lantegi hau ''Forjas y Aceros de Reinosa S.A.'' izan zen gero, eta gaur egun Sidenorren barruan dago.


    1921 urtean, beti ''La Naval''entzako lanean, ''Experiencias Industriales S.A.'' (EISA) sortu zuen, Madrilgo Aranjuez herrian. Enpresa hau gerora Indra bilakatu zen, Espainiako talde industrial garrantzitsuenetako bat.
    1921 urtean, beti ''La Naval''entzako lanean, ''Experiencias Industriales S.A.'' (EISA) sortu zuen, Madrilgo Aranjuez herrian. Enpresa hau gerora Indra bilakatu zen, Espainiako talde industrial garrantzitsuenetako bat.
    34. lerroa: 34. lerroa:


    ==Laneko tirabirak==
    ==Laneko tirabirak==
    Vickers ''La Naval'' enpresaren jabea izanda, komeni zitzaion moduan erabiltzen zuen. Hala ere, Espainian oso talde espainiarra zela nahi zuten sinistu, enpresaren burua Urkixoko markesa izanda. Hala ere, egunerokoak bi lagunen esku zeuden: Alejandro de Calonge eta José María Cervera, biak oso ''british'' zaleak.
    Vickers ''La Naval'' enpresaren jabea izanda, komeni zitzaion moduan erabiltzen zuen. Hala ere, Espainian oso talde espainiarra zela nahi zuten sinistu, enpresaren burua Urkixoko markesa izanda. Hala ere, egunerokoak bi lagunen esku zeuden: Alejandro de Calonje eta José María Cervera, biak oso ''british'' zaleak.


    Alejandro de Calongeren eskua oso luzea zen, leku askotara heltzen zela: ''La Naval''en aholkularia izateaz gain, ''The Placencia de las Armas Company Limited'' enpresaren jerentea zen (gerora SAPA) eta EISArena ere. Izatez, Alejandro de Calonge Britaniak Espainian garatutako arma-ekoizpenaren gainbegiralea zen<ref>Secret Wars and Secret Policies in the Americas, 1842-1929. Dr. Friedrich E. Schuler (Albuquerque, University of New Mexico Press, 2010)</ref>.
    Alejandro de Calonjeren eskua oso luzea zen, leku askotara heltzen zela: ''La Naval''en aholkularia izateaz gain, ''The Placencia de las Armas Company Limited'' enpresaren jerentea zen (gerora SAPA) eta EISArena ere. Izatez, Alejandro de Calonje Britaniak Espainian garatutako arma-ekoizpenaren gainbegiralea zen<ref>Secret Wars and Secret Policies in the Americas, 1842-1929. Dr. Friedrich E. Schuler (Albuquerque, University of New Mexico Press, 2010)</ref>.


    Dena dela, ''La Naval'' barruan bazegoen menpeko egoera hau begi onez ikusten ez zuena, Juan Antonio Suanzes esateko (almirante izandakoa, orduan eszedentzian). Alejandro de Calongeren moduan, Juan Antonio Suanzes ere ''Gentilhombre de cámara con ejercicio'' zen, 1927 urtean izendatua.  
    Dena dela, ''La Naval'' barruan bazegoen menpeko egoera hau begi onez ikusten ez zuena, Juan Antonio Suanzes esateko (almirante izandakoa, orduan eszedentzian). Alejandro de Calonjeren moduan, Juan Antonio Suanzes ere ''Gentilhombre de cámara con ejercicio'' zen, 1927 urtean izendatua.  


    Errepublika garaian egoera ekonomikoak okerrera jo zuen, nahiz eta operazio batzuk oso ondo atera (Mexiko, esateko). Ordurako, %5a besterik ez zen kanpotik etortzen, eta ''La Naval'' hasi zen Vickers berari konkurrentzia egiten. Dena dela, konkurrentzia hau zela eta, Vickers-ek lortu zuen Juan Antonio Suanzes enpresatik ateratzea.
    Errepublika garaian egoera ekonomikoak okerrera jo zuen, nahiz eta operazio batzuk oso ondo atera (Mexiko, esateko). Ordurako, %5a besterik ez zen kanpotik etortzen, eta ''La Naval'' hasi zen Vickers berari konkurrentzia egiten. Dena dela, konkurrentzia hau zela eta, Vickers-ek lortu zuen Juan Antonio Suanzes enpresatik ateratzea.
    44. lerroa: 44. lerroa:


    ==Gerra eta gerraostea==
    ==Gerra eta gerraostea==
    Egoera ekonomikoa ona ez zenez, 1935 urtean Vickers-ek ''The Placencia de las Armas Company Limited'' utzi zuen, eta ''Sociedad Anónima Placencia de las Armas'' (SAPA) sortu zen. Konpania berriaren buruan Alejandro de Calonge jarri zen, aholkulari-ordezkaria eta zuzendaria aldi berean. Bitartean, ''La Naval''en eta EISAn zeuzkan postuak mantendu zituen.
    Egoera ekonomikoa ona ez zenez, 1935 urtean Vickers-ek ''The Placencia de las Armas Company Limited'' utzi zuen, eta ''Sociedad Anónima Placencia de las Armas'' (SAPA) sortu zen. Konpania berriaren buruan Alejandro de Calonje jarri zen, aholkulari-ordezkaria eta zuzendaria aldi berean. Bitartean, ''La Naval''en eta EISAn zeuzkan postuak mantendu zituen.


    1936ean Espainiako gerra sortu zen. 1937ko ekainak 25ean frankistek ''Comisión Militar de Incorporación y Movilización Industrial'' delakoaren lehendakaria izendatu zuten Alejandro de Calonge.
    1936ean Espainiako gerra sortu zen. 1937ko ekainak 25ean frankistek ''Comisión Militar de Incorporación y Movilización Industrial'' delakoaren lehendakaria izendatu zuten Alejandro de Calonje.


    Baina, aldi berean, José Antonio Suanzes Industria eta Komertzio ministroa izendatu zuten, eta 1941tik aurrera INIren (Industria Istitutu Nazionala) lehendakaria ere.
    Baina, aldi berean, José Antonio Suanzes Industria eta Komertzio ministroa izendatu zuten, eta 1941tik aurrera INIren (Industria Istitutu Nazionala) lehendakaria ere.


    Haizea kontra zuela, Alejandro de Calongek ''La Naval''en zituen karguak utzi zituen, baina SAPAren zuzendaritza mantendu zuen hil arte.
    Haizea kontra zuela, Alejandro de Calonjek ''La Naval''en zituen karguak utzi zituen, baina SAPAren zuzendaritza mantendu zuen hil arte.


    1941.ko irailak 15ean Francisco Franco jeneralak SAPAren Soraluzeko lantegia bisitatu zuen, hainbat militarrekin. SAPAren izenean Alejandro de Calongek hartu zuen, lantegia eta enpresaren nondik norakoak azalduz.
    1941.ko irailak 15ean Francisco Franco jeneralak SAPAren Soraluzeko lantegia bisitatu zuen, hainbat militarrekin. SAPAren izenean Alejandro de Calonjek hartu zuen, lantegia eta enpresaren nondik norakoak azalduz.


    [[Fitxategi:Francoren_bisita_SAPAn_12_(Vicente_Martín_1941).jpg | thumb | 800px | center | [[Francoren bisita SAPAn (eu)|Francoren bisita SAPAn]]: Erdiko hiru lagunak Rafael Hernández Francés (lantegiko zuzendaria), Francisco Franco Bahamonde jenerala eta Alejandro de Calonge y Motta (SAPAren zuzendaria)]]
    [[Fitxategi:Francoren_bisita_SAPAn_12_(Vicente_Martín_1941).jpg | thumb | 800px | center | [[Francoren bisita SAPAn (eu)|Francoren bisita SAPAn]]: Erdiko hiru lagunak Rafael Hernández Francés (lantegiko zuzendaria), Francisco Franco Bahamonde jenerala eta Alejandro de Calonje y Motta (SAPAren zuzendaria)]]





    19:06, 30 abendua 2017(e)ko berrikuspena

    Alejandro de Calonje y Motta
    Alejandro Calonge y Motta.jpg
    Jaio 1881
    Hil 1955
    Profila Enpresagizona
    Militarra


    Bizitza militarra

    Abizena bi modutan agertzen da: Calonje eta Calonge.

    Aita militarra zuen, Eusebio de Calonje y García Vicuña, Brigada Jenerala. Anaia zaharragoa izan zuen, Eusebio de Calonje y Motta, militarra ere eta Soraluzeko fabrikaren zuzendaria izan zena.

    Aita eta anaiaren ildoari jarraituz, hogei urtekin tenientea zen (primer teniente), Artilleriako 6. Zaldizko Erregimentuan. Zazpi urte geroago, 1908.ko urrian, kapitaina egin zuten.

    Bitartean, Alfonso XIII erregeak 1907 urtean Gentilhombre de Cámara con ejercicio izendatu zuen. Berez, titulua ohorezkoa zen eta ez zekarren inolako lanik, erregearen estimukoei ematen zitzaien bakarrik.

    Aurki Espainiako armadatik irten zen, Vickers enpresarekin lan egiteko, eta hogeitamar urte geroago (1937) oraindik kapitaina zen.


    Vickers taldearentzat lanean

    XIX mende bukaeran eta XX mende hasieran Vickers-Armstrong talde britaniarrak inbertsio asko egin zituen Espainiako armagintzan, hainbat enpresa sortuz: The Placencia de las Armas Company Limited (gaur eguneko SAPA), Sociedad Española de Construcción Naval (La Naval), Experiencias Industriales S.A. (EISA)...

    Urte askotan Alejandro Calonjeren aitak, Eusebio de Calonje jeneralak, Vickers enpresa ordezkatu zuen Espainian, besteak beste The Placencia de las Armas Company Limited enpresan. Aitaren moduan, Eusebioren bi semeak, Eusebio eta Alejandro, Vickers-ekin harreman estuak izan zituzten urte luzeetan.

    Vickers-Armstrong eta John Brown & Company enpresek La Naval[1] sortu zuen 1909 urtean. Armagintzan eta ontzigintzan aritzekoa zenez, kutsu espainiarra emateko bilbotar bat jarri zuten lehendakaritzan: Tomás de Zubiría e Ybarra (Zubiria kontea).

    Aurki, Alejandro de Calonje armada utzi eta La Navalentzat hasi zen lanean. 1915 urtean Miranda legea onartu zuten, itsasontzi militarrak egiteko helburuarekin. Legeak planta siderurgiko berri baten eraikuntza aurreikusten zuen, eta kokapena proposatzeko batzordean Alejandro de Calonjek parte hartu zuen.

    Kantabriako Campoo eskualdea proposatu zuten, Reinosa herria hain zuzen. 1916 urtean proposamena onartu eta lanak hasi zituzten, ekoizpena 1920 urtean hasi zela. Ordurako Alejandro de Calonje bertako zuzendaria zen. Lantegi hau Forjas y Aceros de Reinosa S.A. izan zen gero, eta gaur egun Sidenorren barruan dago.

    1921 urtean, beti La Navalentzako lanean, Experiencias Industriales S.A. (EISA) sortu zuen, Madrilgo Aranjuez herrian. Enpresa hau gerora Indra bilakatu zen, Espainiako talde industrial garrantzitsuenetako bat.


    Laneko tirabirak

    Vickers La Naval enpresaren jabea izanda, komeni zitzaion moduan erabiltzen zuen. Hala ere, Espainian oso talde espainiarra zela nahi zuten sinistu, enpresaren burua Urkixoko markesa izanda. Hala ere, egunerokoak bi lagunen esku zeuden: Alejandro de Calonje eta José María Cervera, biak oso british zaleak.

    Alejandro de Calonjeren eskua oso luzea zen, leku askotara heltzen zela: La Navalen aholkularia izateaz gain, The Placencia de las Armas Company Limited enpresaren jerentea zen (gerora SAPA) eta EISArena ere. Izatez, Alejandro de Calonje Britaniak Espainian garatutako arma-ekoizpenaren gainbegiralea zen[2].

    Dena dela, La Naval barruan bazegoen menpeko egoera hau begi onez ikusten ez zuena, Juan Antonio Suanzes esateko (almirante izandakoa, orduan eszedentzian). Alejandro de Calonjeren moduan, Juan Antonio Suanzes ere Gentilhombre de cámara con ejercicio zen, 1927 urtean izendatua.

    Errepublika garaian egoera ekonomikoak okerrera jo zuen, nahiz eta operazio batzuk oso ondo atera (Mexiko, esateko). Ordurako, %5a besterik ez zen kanpotik etortzen, eta La Naval hasi zen Vickers berari konkurrentzia egiten. Dena dela, konkurrentzia hau zela eta, Vickers-ek lortu zuen Juan Antonio Suanzes enpresatik ateratzea.


    Gerra eta gerraostea

    Egoera ekonomikoa ona ez zenez, 1935 urtean Vickers-ek The Placencia de las Armas Company Limited utzi zuen, eta Sociedad Anónima Placencia de las Armas (SAPA) sortu zen. Konpania berriaren buruan Alejandro de Calonje jarri zen, aholkulari-ordezkaria eta zuzendaria aldi berean. Bitartean, La Navalen eta EISAn zeuzkan postuak mantendu zituen.

    1936ean Espainiako gerra sortu zen. 1937ko ekainak 25ean frankistek Comisión Militar de Incorporación y Movilización Industrial delakoaren lehendakaria izendatu zuten Alejandro de Calonje.

    Baina, aldi berean, José Antonio Suanzes Industria eta Komertzio ministroa izendatu zuten, eta 1941tik aurrera INIren (Industria Istitutu Nazionala) lehendakaria ere.

    Haizea kontra zuela, Alejandro de Calonjek La Navalen zituen karguak utzi zituen, baina SAPAren zuzendaritza mantendu zuen hil arte.

    1941.ko irailak 15ean Francisco Franco jeneralak SAPAren Soraluzeko lantegia bisitatu zuen, hainbat militarrekin. SAPAren izenean Alejandro de Calonjek hartu zuen, lantegia eta enpresaren nondik norakoak azalduz.

    Francoren bisita SAPAn: Erdiko hiru lagunak Rafael Hernández Francés (lantegiko zuzendaria), Francisco Franco Bahamonde jenerala eta Alejandro de Calonje y Motta (SAPAren zuzendaria)


    Kale izendegian

    Hiru herrik sartu zuten Alejandro de Calonjeren izena beraien kale izendegian:

    • Alejandro Calonge auzunea (Andoain, Alejandro de Calonje agertzen da).
    • Alejandro Calonge auzunea (Soraluze, Alejandro de Calonje agertzen da).
    • Alejandro Calonje hiribidea (Reinosa).


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    1. SECN. Sociedad Española de Construcción Naval
    2. Secret Wars and Secret Policies in the Americas, 1842-1929. Dr. Friedrich E. Schuler (Albuquerque, University of New Mexico Press, 2010)