«Calonge auzunea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
42. lerroa: | 42. lerroa: | ||
Auzunea 5 etxek osatzen dute, elkarren ondoan eraikita eta 1-tik 5-ra izendatuta. | Auzunea 5 etxek osatzen dute, elkarren ondoan eraikita eta 1-tik 5-ra izendatuta. | ||
SAPAk sustatutako lehen hiru etxeak harrizkoak dira; hau da, kanpoko paretak karga-hormak dira, horregatik altuago eta meheago dira. | SAPAk sustatutako lehen hiru etxeak harrizkoak dira; hau da, kanpoko paretak karga-hormak dira, horregatik altuago eta meheago dira. Lehengo biek atariak Elizburutik datozen eskilaratan dauzkate. | ||
Beste bi etxeak, geroago egin zirenak, hormigoizkoak egin ziren. Atariak, berriz, Estaziotik datorren errepidean daude. Azken bi etxe hauek egiterakoan pasabidea utzi zuten aurreko etxeekin, 3 eta 4 zenbakien artean hain zuzen. | Beste bi etxeak, geroago egin zirenak, hormigoizkoak egin ziren. Atariak, berriz, Estaziotik datorren errepidean daude. Azken bi etxe hauek egiterakoan pasabidea utzi zuten aurreko etxeekin, 3 eta 4 zenbakien artean hain zuzen. |
19:26, 4 abendua 2017(e)ko berrikuspena
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Kokapena
Calonge auzunea herriaren goialdean dago, Elizburutik eta Estaziotik mendebaldera, garai bateko trenbidearen alboan.
Nahiz eta auzunea izan, etxeak lerro batean antolatuta daude, 90 metroko luzeerakin. Elizburutik datozen eskilarek 2 metroko zabalera dute, eta Estaziotik datorren errepidea 3 edo 4 metro.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Gerra ostean Soraluzek biztanle asko irabazi zuen, batez ere etorkinak. Hogei urtetan 3.000 bat biztanletik (1.940 urtea) 5.000 biztanle izatera (1.960 urtea) pasa zen.
Herria ez zegoen prestatuta honenbeste jende hartzeko, eta etxebizitza falta ikaragarria zegoen. Horregatik, 1940ko hamarkada hasieran SAPAk, orduko enpresa handiena, beren langileentzat etxeak eraikitzea erabaki zuen.
Aukeratutako tokia orduan herritik kanpo geratzen zen: San Andreserako gurdibidean, Maristen eskola pasa eta gero trenbide gaineko zubi parean.
Hiru etxe egin zituzten, hogetamar etxebizitza denetara, langileei errentan emateko. Etxeak egiteko Gipuzkoako Obra Sindical del Hogar y Arquitectura erakundearen laguntza izan zuten.
Auzuneari izena ematekotan, garai hartako SAPAko zuzendariarena eman zioten, Alejandro Calonge y Motta jaunarena[1].
Eraikitako etxebizitzak nahikoa ez eta handik urte batzuetara, 1948 urtean, SAPA herriko beste enpresekin elkartu zen Txurruken auzunea sortzeko.
1960-70 urteetan beste bi etxe egin ziren, aurreko hiruren errenkadan, baina sustapen pribatua izan zen, SAPAk ez zuen zerikusirik izan.
2.000 urtean SAPAk etxeak errenteroei saldu zizkien.
Bertako etxeak
Auzunea 5 etxek osatzen dute, elkarren ondoan eraikita eta 1-tik 5-ra izendatuta.
SAPAk sustatutako lehen hiru etxeak harrizkoak dira; hau da, kanpoko paretak karga-hormak dira, horregatik altuago eta meheago dira. Lehengo biek atariak Elizburutik datozen eskilaratan dauzkate.
Beste bi etxeak, geroago egin zirenak, hormigoizkoak egin ziren. Atariak, berriz, Estaziotik datorren errepidean daude. Azken bi etxe hauek egiterakoan pasabidea utzi zuten aurreko etxeekin, 3 eta 4 zenbakien artean hain zuzen.
Etxe guztiak bost solairukoak dira, eta bakoitzean ezker-eskuma bi etxebizitza.
Erreferentziak
- ↑ Urte batzuk geroago, SAPAk Andoainen beste auzunea eraiki zuenean bere langileentzat, izen bera eman zion: Alejandro Calonge.