«Santa Ana kalea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
10. lerroa: | 10. lerroa: | ||
{{#display_map: | {{#display_map: | ||
|centre = 43. | |centre = 43.173347,-2.412542 | ||
|lines = 43.174271,-2.413203: 43.173957,-2.413048: 43.173861,-2.412995~Santa Ana~(Kalegoen)~yellow~ ~10; | |||
|lines = 43.173861,-2.412995: 43.173423,-2.412636: 43.173347,-2.412542: 43.173010,-2.411801~Santa Ana~ ~orange~ ~10 | |||
|zoom = 18 | height = 600 | type = earth | |||
}} | |||
{{#display_map: | |||
|centre = 43.173347,-2.412542 | |||
|lines = 43.174271,-2.413203: 43.173957,-2.413048: 43.173861,-2.412995~Santa Ana~(Kalegoen)~yellow~ ~10 | |lines = 43.174271,-2.413203: 43.173957,-2.413048: 43.173861,-2.412995~Santa Ana~(Kalegoen)~yellow~ ~10 | ||
|lines = 43.173861,-2.412995: 43.173423,-2.412636: 43.173347,-2.412542: 43.173010,-2.411801~Santa Ana~ ~orange~ ~10 | |||
|zoom = 18 | height = 600 | type = earth | |zoom = 18 | height = 600 | type = earth | ||
}} | }} |
21:59, 15 azaroa 2017(e)ko berrikuspena
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Kokapena
Santa Ana kalea Labaderogainetik (Udaletxetik) Olea zubiraino doan kalea da. 403 metro luze ditu.
Gaur eguneko Santa Anak tarte askok osatu dute historian zehar:
- Kalegoen izandakoa. Labaderogainetik 13. zenbakirainokoa (Kontulan aholkularitza). 50 metro luze eta 4 metro zabalekoa.
- Santa Ana komentu inguruko auzoa. Kontulan aholkularitzatik Errekaldeko zubirainokoa. 136 metro luze eta 7-8 metro zabalekoa.
- Olearako bidea. Errekalde zubitik Oleako zubirainokoa. 228 metro luze eta 4-8 metro zabalekoa. Zati hau ez da laua, aldapatsua baizik: gora hasten da, tarte bat laua eta behera egiten du Olea zubiraino.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Kalebarren herriko kale zaharrenetakoa da, Placencia de Soraluce modu ofizialean sortu baino lehenagokoa. Izatez, 1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta herriari harresiak emateko. Kalebarren harresi barruan geratu zen.
Garai hartan Soraluzeko herri-kaskoa gaurkoa baino txikiagoa zen, eta Kalebarren laburragoa, Zabaleta[1] errekaraino heltzen zen. Gaur egun erreka hau estalita dago: Erregetxe aldetik dator, eta Kalebarren 7aren azpitik pasa da. Parean geratzen diren bi etxeak, Kalebarren 14 eta 16 zenbakidunak, estuagoak eta txikiagoak dira, kaleko azkenak zirelako.
Ostera, erreka estali zenean etxe berriak egin ziren, eta beste muturrean Plaza Zaharra sortu zuten, Irure jaunaren jauregiraino.
Zenbaki bakoitiak
Etxe gehienek ezaugarri berberak dituzte: zabalera berekoak, Kalebarrenetik Etxaburueta (edota Goikokaletara) heltzen dira. Gainera, lehengo solairua kalearen gainera dator, txapela moduan: alboko hormak aurera egiten dute, eta bere artean arku moduko batzuen bidez lehengo pisua eraikitzen da. Azken zenbakietan ez da halaxe pasatzen, baina alboko hormak aurreratuta daude: itxura denez, etxeak berregiterakoan ez ziren ausartu lehengo moduan egiten.
Jatorrizko etxe gehienek bi solairu zituzten, eta hormak harrizkoak. Hortik gorakoak geroago jaso ziren, egurrez eta adreiluz. Etxe batzuk harria bistan daukatenez, Kalebarrenen zein Goikokaletan, errez nabarmendu daiteke.
1. zenbakia
Udaletxea
3. zenbakia
Etxe hau ez da Etxaburuetaraino heltzen, erdibidean geratzen da.
Zenbaki bikoitiak
Lurraren egitura dela eta, etxe guzti hauek sotoa daukate, eta erreka aldera terrazak (garai bateko ortuak). Hasiera batean solairu batekoak edo bikoak ziren, baina gerora hazi ziren: gehienak hiru, lau edo bost solairukoak dira, 14. eta 16. zenbakiak ezik. Erreka aldetik gehienak galeria dute: hasieran egurrezko balkoia, komuna albo batean zutela, gero balkoia zabaldu eta itxi, eta azkenik etxe barrura ekarri.
Kalearen beste aldeko etxeekin alderatuz, zenbatik bikoitia dutenak askoz estuagoak dira. Eraikitzeko orduan ere osagai arruntak erabili zituzten: egurra eta adreiluak; harria, izatekotan, sotoetan eta behe solairuan bakarrik. Jauregi etxea kenduta (gaur eguneko Abadetxea), etxe eskasagoak dira.
2. zenbakia
Marimar harategia
4. zenbakia
Txutxufletas
Erreferentziak
- ↑ Halaxe esaten zaio izen bereko baserri ingurutik datorrelako, ez garai bateko Zabaleta botika azpitik pasatzen delako.