«Iraola baserria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
29. lerroa: | 29. lerroa: | ||
Esan nahi garbirik ez du: ''ihi edo garo tokia'' batzuentzat, eta ''garo tokiaren ola'' besteentzat. | Esan nahi garbirik ez du: ''ihi edo garo tokia'' batzuentzat, eta ''garo tokiaren ola'' besteentzat. | ||
1766 urtean [[Udala. Foru garaia (1766-1845) (eu)|Udalen osaketa legez aldatu zenez]], 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Domingo de Iraolagoitia zen, Iraolagoitia baserria aurkeztu zuela. | |||
Agustin de Iraola e Iparraguirre, bertan jaioa, ''Mariscal de Campo'' izan zen, eta 1874. urtean Tarragonako gobernadorea ere. | Agustin de Iraola e Iparraguirre, bertan jaioa, ''Mariscal de Campo'' izan zen, eta 1874. urtean Tarragonako gobernadorea ere. |
22:54, 18 apirila 2021(e)ko berrikuspena
Iraola | |
---|---|
Izen formala | Iraolagoitia |
Bailara | Irure |
Altuera | 145 m |
Hedadura | 17 Ha |
Kaletik | 1,65 km |
Bertako familia
Ez da inor bizi.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]
Iraola edo Yraola, bi modutan agertu izan da, eta inoiz Yraola-goitia ere, Iraolabeitia azpiko baserriarekin bereizteko. Iraola Plazentziako abizena da, eta XVI. mendekoa da lehen aipamena. 1740. urtean Domingo de Yraola-goitia agertzen da Iraola zein Casilla de Yraola-goitiaren jabea.
Esan nahi garbirik ez du: ihi edo garo tokia batzuentzat, eta garo tokiaren ola besteentzat.
1766 urtean Udalen osaketa legez aldatu zenez, 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Domingo de Iraolagoitia zen, Iraolagoitia baserria aurkeztu zuela.
Agustin de Iraola e Iparraguirre, bertan jaioa, Mariscal de Campo izan zen, eta 1874. urtean Tarragonako gobernadorea ere.
Hau da abizen honen armarria: urrean, bi lehoi gorri (gules), gainetik hiru lili urdin (azur) dituztela. Bada beste armarri bat, Soraluzeko abizenari ere dagokiona: zatitua, ezkerrean bi eskopeta, bata bestearen gainean banda moduan jarrita, eta gainean izar bat; eskuman berriz zuhaitza, enbor aurrean basurdea duela, azpikaldean.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (119. orrialdea)
- ↑ Caseríos de Guipuzcoa. (301. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (250 orrialdea)