«Aizkoin tumulua (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
t (Jcao wikilariak «Aizkoin trikuharria (eu)» orria «Aizkoin tumulua (eu)» izenera aldatu du) |
No edit summary |
||
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
| estiloa = Historiaurrekoa | | estiloa = Historiaurrekoa | ||
| mendea = | | mendea = | ||
| kokapena = [[Elosua-Plazentzia | | kokapena = [[Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa (eu)|Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa]] | ||
| mota = Trikuharria | | mota = Trikuharria | ||
}} | }} |
23:14, 17 azaroa 2016(e)ko berrikuspena
Aizkoin | |
---|---|
Estiloa | Historiaurrekoa |
Mendea | |
Kokapena | Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa |
Mota | Trikuharria |
Azalpena
Soraluzeko udalerrian dagoen trikuharria, Elgoibarreko mugan. Tumulua oso nahasia du, 16 metrotako diametroa eta 120 - 75 zentimetrotako altuera dituena.
Erdian 3,25 metrotako diametroa eta 75 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.
Indusketan suharrizko printza bat aurkitu zuten (harrizko industria), guar egun galdua.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.
Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.
Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak
Kokapena
Trikuharri hau ez dago aurrekoaren urruti, Soraluzetik Azkoitiarako bide ezkerrera, eta Atxolinen oinetan, ekialde hegoekialdean.
Inguruko baso nahaspilatua dela eta, erabiltzen duen tokia añube da. Tumulu bera dozena bat pagok estaltzen dute, baina eguerdiko eguzki galgatik guztiz babesten ez dutela, indusketa hasieran egiaztatu ahal izan genuenez.
Tamaina eta indusketa
Tumulua harri okerren piloa da, pagoek eta garo trinkoak estalia. 13 metrotako diametroa du, eta 1,70 metroko altuera erdialdean. Hemen ere trikuharriaren harlosak falta dira, bertan enbutu formako zulo handia dagoela; honek erakusten du aintzinean hobi esparrua industu eta bortxatu zutela.
Ohi moduan lubakia zabaldu eta gero ez genuen ezer aipatzekorik topatu, erdi-erdian harrian egindako zuloa agertu arte. Oboide formakoa, ekialde-mendebalde orientatuta dago; ardatz nagusiak 2 metro ditu, txikiak 1,30 metro eta sakonera 50 zentimetrotakoa da (4.a irudia). Ohitura bitxia da, beraz, aurretik Kûtzebakarren eta, agian, Urrezuloko armurean-
Mendebaldetik tumuluaren argazkia atera genuen (9. argazkia), ateratako lurra aztertu gero eta, emaitza gabeziaz konbentzituta (suharri ilunezko printzak ez du ezer esan nahi) Atxolin txikira igo ginen. Arratsaldea aurreratuta zenez ezin izan genuen ezer egin.