«Irukurutzeta trikuharria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
| estiloa = Historiaurrekoa | | estiloa = Historiaurrekoa | ||
| mendea = | | mendea = | ||
| kokapena = [[Elosua-Plazentzia | | kokapena = [[Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa (eu)|Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa]] | ||
| mota = Trikuharria | | mota = Trikuharria | ||
}} | }} |
23:16, 17 azaroa 2016(e)ko berrikuspena
Irukurutzeta | |
---|---|
Estiloa | Historiaurrekoa |
Mendea | |
Kokapena | Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa |
Mota | Trikuharria |
Azalpena
Bergarako udalerrian dagoen trikuharria. Tumuluak 19 metrotako diametroa eta 180 zentimetrotako altuera ditu.
Luzeran 7 metro eta zabaleran 2 metro dituen lubaki bat dauka iparraldeko arkuaren erditik hegoaldeko muturreraino. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.
Erdialdean 5 eta 4 metro arteko diametroa eta 65 zentimetro arteko sakonera duen krater bat dauka, eta bertan 1,5 x 1,1 x 0,3 metrotako harlauza. Monumentuaren eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.
Indusketan ondorengo materialak berreskuratu ziren:
- trapezio bat (harrizko industria).
- printza bat (harrizko industria), galdua.
Gainera, hainbat objektu moderno agertu ziren: txanpona, fusil harri bat eta berunezko balak.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.
Ikerlarien arabera, trikuharriaren izena Irûkutzeta da.
Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.
Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak
Uztailak 2an Irukûtzeta trikuharrira igo ginen; nahiz eta Elosutik gertuena ez izan, lehenbailehen arakatzea merezi zuen, mendian ageri ageriko tokian kokaturik eta baserritarrek ezagutuena izanik oso litekeena zen altxor bilatzaileren batek aurrea hartu eta monumentua lehen baino nahasiagoa lagatzea.
Kokapena
Trikuharriak estazio dolmenikoaren tontor altuenena dago. Urrats batzutara eta pixkat altuago burnizko gurutze hirukoitza dago, mendiari izena eman diona, eta Bergara, Azkoitia eta Elgoibarren mugarria dena. Tontor honetatik Elgoibat, Azpeitia, Loiola eta Azkoitia dauden bailarak ikusten dira eta, Elgea mendilerroa eta Urko tontorrak baino harutzago, Durangoko bailara agertzen da.
Trikuharriaren ondoan lautada dago, eta bertan sakonune txiki bat; bertan ur-putzua egiten da, eta urak urte ia urte osoan irauten du.
(hemen Irukurutzetako erromeriaren historia tartekatzen dute)
Tamaina eta egitura
Kanpotik monumentua ofita harri-koxkorrez egindako harri-piloa da (1. argazkia), 20 metrotako diametroa duena, eta altuera bi metro pasatzokoa. Tumulu honen erdian zuloa dago, aurreko miaketen lekuko, eta bertatik erdi apurtutako harlosa agertzen da, ofitazkoa hau ere (2. argazkia), 25 zentimetroko lodiera du, eta gainontzeko neurriak lehen irudian agertzen dira. Itxura denez harlosa hau trikuharriaren aldameneko bat izan da. Barnealdean pintura beltzez egindako idazkun baten hondakinak daude; Orueta doktoreak jakin ahal zuenez, Sepultura hallada en 1878 jartzen omen zuen (1878 urtean topatutako hilobia), eta gordetzen diren letrekin bat dator.
Indusketa
Hego-hegomendebaldetik argazkia hartu eta gero, indusketari ekin genion ekialdetik hasita, bi metrotako zabaleran lubakia zabalduz. Lurra eta gainazaleko harriekin batera berunezko bost bala borobil eta brontzezko txanpon frantsesa agertu ziren. Gainera, suharria, suharrizko aizto pusketa, beste suharri zati bat eta hezur pusketa txikia.
1878 urtean trikuharria arakatu zutenek gu baino suerte hobea izan zuten, idazkunean hilobia jartzeko zer edo zer topatuko zuten izen hori justifikatzeko; segururena ez ziren konturatu trikuharria zela, Gipuzkoan ez zaigu geratu monumentu mota honetako garai hartako berririk.
Indusketa eta lur galbahetzea bukatuta, tumuluaren erdian gordetzen den harlosa bakarrari argazkia egin genion (2. argazkia) eta joan ginen.