«Urakapinak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t (1 berrikuspen) |
16:00, 17 azaroa 2015(e)ko berrikuspena
Urakapinak | |
---|---|
[[Fitxategi: | 300px | frameless | center]] | |
Egilea | Kontrargi Argazki-Kolektiboa |
Hizkuntza | Euskaraz eta gazteleraz |
Urtea | 2013 |
Argitaletxea | Soraluzeko Udala |
Hiria | Soraluze |
Izenburu osoa
Urakapinak. Angel Bolumburu Furundarena
Liburua zertan den
Liburuak Angel Bolumburu Furundarena (Biribiltxo. 1896-1974) argazkilariaren ondarearen erakusgarria da.
Angel Bolumburu Furundarenak afizioz ekin zion bere inguruko errealitatea argazkitan jasotzeari. Argazkilari autodidakta, hogei urte ingururekin S.A.P.A. kanoi fabrikan ari zela hasi zen lana eta argazkilaritzarako zaletasuna uztartzen, Rekalde kaleko bere etxean jarri zuen argazki-laborategiari esker.
Bere afizioari jarraituz, apaltasunetik beti ere, Angelek artxibo baliotsu bezain ederra osatzea lortu zuen. Pasa den mendeko bizimoduak, ohiturak, galdutako lanbideak eta paisaiak jaso zituen. Baina irudi hauetan herritarrak dira protagonista nagusiak: enkarguko erretratuak, karnet argazkiak, despedidak, ekitaldi politikoak, famili argazkiak… beraien aurpegiak, bizipenak, sentipenak, grinak, jarrerak eta emozioak antzeman ditzakegu.
Anjel Bolumbururen ondarea familiak gorde izan du (kristalak, negatiboak, positiboak...). Honi esker, eta familiarekin bat eginda, Kontrargi Argazki-Kolektiboak ondare hau jasotzeari ekin zion: azken urteetan, plakak eta negatiboak jaso, garbitu, eskaneatu, txukundu… milaka eta milaka argazki zaharberritu ditu. Argazki hauekin, liburuaz gain, Kontrargik erakustaldiak ere antolatu ditu.
Liburu honek ehun bat argazki jasotzen ditu, ondoko ataletan banatuta:
- Herriko paisaia
- Gertakizun zibilak
- Baserrikoak
- Enkarguak
- Jaiak
- Eskola
- Umeak
- Despedidak
- Industria
- Antzerkia
- Dantzariak
- Musikariak
- Kirolak
- Herritik kanpo
Irudiak
Handitzeko sakatu