«Juan Ignacio de Obiaga (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
20. lerroa: | 20. lerroa: | ||
1780ko maiatzak 3an Liman emandako eskritura baten arabera Juan Ignacio Obiaga doktoreak 8.000 peso bidali zituen Soraluzera, bertan ''Hil-hurrenen kapelautza'' sortzeko (Capellanía de Agonizantes), bere animaren alde mezak bermatzeko asmoarekin. | 1780ko maiatzak 3an Liman emandako eskritura baten arabera Juan Ignacio Obiaga doktoreak 8.000 peso bidali zituen Soraluzera, bertan ''Hil-hurrenen kapelautza'' sortzeko (Capellanía de Agonizantes), bere animaren alde mezak bermatzeko asmoarekin. | ||
Diru horrekin batera beste horrenbeste bidali zituen, herrian gari, arto eta beste hazi batzuen biltegia sortzeko. Erakunde hauei | Diru horrekin batera beste horrenbeste bidali zituen, herrian gari, arto eta beste hazi batzuen biltegia sortzeko. Erakunde hauei ''Erruki-kutxa'' (Arca de Misericordia) ere esaten zitzaien, eta labore-bankuak izaten ziren: laborea (garia, artoa...) a baserritar behartsuei ematen zieten errentan, hauek erein ahal izateko, eta etekinak kobratzen zituzten, laboretan ere, uzta jaso eta gero. | ||
Gari-biltegi hau sortzea ezinezkoa balitz, beste obra errukitsua sortzeko agindu zuen, ''Ikasketa Nagusien kapelautza'' (Capellanía de Estudios Mayores). Honen helburua herriko bi mutil behartsuei teologia, lege edo kanonen ikasketa nagusiak egiteko aukera ematea zen. Fundazio hau oraindik bizirik dago, [[J. Ignacio Obiaga Fundazioa (eu)|J. Ignacio Obiaga Fundazioa]] izenarekin. | Gari-biltegi hau sortzea ezinezkoa balitz, beste obra errukitsua sortzeko agindu zuen, ''Ikasketa Nagusien kapelautza'' (Capellanía de Estudios Mayores). Honen helburua herriko bi mutil behartsuei teologia, lege edo kanonen ikasketa nagusiak egiteko aukera ematea zen. Fundazio hau oraindik bizirik dago, [[J. Ignacio Obiaga Fundazioa (eu)|J. Ignacio Obiaga Fundazioa]] izenarekin. |
17:30, 23 urria 2016(e)ko berrikuspena
Juan Ignacio de Obiaga | |
---|---|
Jaio | Soraluze |
Hil | Lima, 1584 |
Profila | Abadea eta inkisidorea |
Bizitza
Soraluzen jaio zen. Bera edota bere familia Obe baserrikoak ziren, baserriaren izen zaharra Obeaga da eta.
1741 urterako Perun zegoen. Bederatzi urtetan Aranzazuko Anaidiaren maiordomoa izan zen.
Limako San Marcos Unibertsitatean Cánones arloko doktorautza jaso ostean, bertako Erret Entzutegian hasi zen abokatu. Liman bertan bi epaitegien aholkulari izan zen: alkate arruntena eta Kontsulatuarena.
Inkisizioan karrera luzea egin zuen (1759-1784). Presoen abokatu moduan hasi zen; gero, Epaitegiaren fiskala zein erruki-lanen arduraduna izan zen; eta azkenik, Peruko erresumen inkisidore apostolikoa.
1780 urteko erabakiak
1780ko maiatzak 3an Liman emandako eskritura baten arabera Juan Ignacio Obiaga doktoreak 8.000 peso bidali zituen Soraluzera, bertan Hil-hurrenen kapelautza sortzeko (Capellanía de Agonizantes), bere animaren alde mezak bermatzeko asmoarekin.
Diru horrekin batera beste horrenbeste bidali zituen, herrian gari, arto eta beste hazi batzuen biltegia sortzeko. Erakunde hauei Erruki-kutxa (Arca de Misericordia) ere esaten zitzaien, eta labore-bankuak izaten ziren: laborea (garia, artoa...) a baserritar behartsuei ematen zieten errentan, hauek erein ahal izateko, eta etekinak kobratzen zituzten, laboretan ere, uzta jaso eta gero.
Gari-biltegi hau sortzea ezinezkoa balitz, beste obra errukitsua sortzeko agindu zuen, Ikasketa Nagusien kapelautza (Capellanía de Estudios Mayores). Honen helburua herriko bi mutil behartsuei teologia, lege edo kanonen ikasketa nagusiak egiteko aukera ematea zen. Fundazio hau oraindik bizirik dago, J. Ignacio Obiaga Fundazioa izenarekin.
Zortzi mila pesoen errentak bi mutil saridunen artean erdibitu behar ziren, eta proportzio honetan ordaindu behar zitzaien lana topatu arte edo hogeita hamar urte bete arte. Patroiak abade parrokoa eta bi onuradun zaharrenak ziren.
Azkenik, urrezko kaliza eta patena utzi zizkion Santa Maria elizari, eta zilarrezko frontal itzela ere, 69 bat kiloko pisuarekin.
1784 urteko aldaketak
1784ko martxoak 18an Juan Ignacio de Obiagak eskutitza bidali zion patronatoari, fundazio-errenten onuradunen artean itsas armadako ikasleak ere sartzeko, fragata-tenientea maila lortu arte.
Herotza eta ondasunak
Juan Ignacio de Obiaga 1784ko ekainak 19an hil zen, Liman.
Berria 1785.eko urtarrilak 17an heldu zen herrira. Eta berarekin, hildakoaren azken aginduak: El peruano eta San Pedro de Alcántara itsasontzietan bere diru guztia bere jaioterrira bidaltzeko, eta bitxi hauek ere: urrezko kaliza eta patena, urre eta zilarrezko hiru kaliz eta patenak, zilarrezko ur-ardo ontzi pare bi, zilarrezko bi atril handi, sei zutargi edo kaldelabro handi eta sei txiki.
Dirua eta gauza gehienak San Pedro de Alcántara-n zekartzatela, ontzia Portugal itsas-ertzetik gertu hondoratu zen. Dena dela, gauza batzuk berreskuratu zituzten, eta zilarrekin sei kandelabro handi eta beste sei ertain egin zituzten. Kandelabro hauek egiteko Zaragozako apezpikuak Berrikano (Araba) bere jaioterriari oparitutakoak kopiatu zituzten.
Erreferentziak
- Soraluze Placencia de las Armas. Monografía histórica. Ramiro Larrañaga (1993)
- Los comerciantes vascos en el virreinato peruano
- Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa. Pablo Gorosabel (1868)
- Inquisidores del Tribunal de Lima. Inquisición sin prejuicios. Cesareo Jarabo Jordán