«Juan Ignacio Obiaga Fundazioa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: ==Fundazioaren sorrera== Juan Ignacio de Obiaga Soraluzen jaio zen, eta Peruko inkisizioan karrera luzea egin zuen (1759-1784): Peruko erre...)
     
    No edit summary
    28. lerroa: 28. lerroa:
    | Helburua eta jarduera || Irakaskuntza eta ikerketa
    | Helburua eta jarduera || Irakaskuntza eta ikerketa
    |}
    |}
    [[Kategoria: Elkarteak]]

    01:24, 15 urria 2016(e)ko berrikuspena

    Fundazioaren sorrera

    Juan Ignacio de Obiaga Soraluzen jaio zen, eta Peruko inkisizioan karrera luzea egin zuen (1759-1784): Peruko erresumen inkisidore apostolikoa izatera heldu zen.

    1780ko maiatzak 3an Liman emandako eskritura baten arabera Juan Ignacio Obiaga doktoreak 16.000 peso bidali zituen Soraluzera, 8.000 mila Hil-hurrenen kapelautza sortzeko (Capellanía de Agonizantes) eta beste beste horrenbeste herrian gari, arto eta beste hazi batzuen biltegia sortzeko.

    Gari-biltegi hau sortzea ezinezkoa balitz, beste obra errukitsua sortzeko agindu zuen, Ikasketa nagusien kapelautza. Honen helburua herriko bi mutil behartsuei teologia, lege edo kanonen ikasketa nagusiak egiteko aukera ematea zen.

    Zortzi mila pesoen errentak bi mutil saridunen artean erdibitu behar ziren, eta proportzio honetan ordaindu behar zitzaien lana topatu arte edo hogeita hamar urte bete arte. Patroiak abade parrokoa eta bi onuradun zaharrenak ziren.

    1784ko martxoak 18an Juan Ignacio de Obiagak eskutitza bidali zion patronatoari, fundazio-errenten onuradunen artean itsas armadako ikasleak ere sartzeko, fragata-tenientea maila lortu arte.


    Gaur eguneko egoera

    Fundazioa bizirik dago oraindik.

    Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailaren arabera, hauek dira datu eskuragarriak:

    Errolda zenbakia GIP-13 1. sekzioa
    Agiri fundazionala 1784
    Legeztadura 1926/07/29
    Helbidea Soraluzeko parrokia
    Helburua eta jarduera Irakaskuntza eta ikerketa