«Maltzaga (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    74. lerroa: 74. lerroa:


    [[Fitxategi: Malzaga_lokomotora._PV_183_Krauss_041T_(John_Carter).jpg | thumb | 600px | center | ''Malzaga'' lokomotora (John Carter)]]
    [[Fitxategi: Malzaga_lokomotora._PV_183_Krauss_041T_(John_Carter).jpg | thumb | 600px | center | ''Malzaga'' lokomotora (John Carter)]]
    [[Kategoria: Geografia eta Ingurumena]]

    02:03, 25 iraila 2016(e)ko berrikuspena

    Ikuspegi orokorra (1970)
    Ikuspegi orokorra (1975)

    Geografia

    Modu orokorrean Soraluzek Eibarrekin egiten badu muga iparraldetik, benetako muga Maltzagan dago.

    Eibarko auzo hau lotune geografiko batean dago, bertan Ego ibarrak Deba ibarrarekin bat egiten du eta. Uren ikuspuntutik erreka garrantzitsuena Deba bada, Soraluzetik Elgoibarrera doana, errepide nagusia Elgoibarretik Eibarrakoa da (N-634), eta Soraluzetik datorrena (GI-627) Maltzagan elkartzen da aurrekoarekin.

    Aspaldiko agirietan Madalçaga moduan agertzen da. Soraluze aldetik, Irure Iparraldetik muga egiten du Deba eta Ego. Bideak elkartzen dira,

    Deba errekaren ezkerreko ertzean, Irure auzoak Maltzagako bidegurutzea zelatatzen du gainetik. Erreka ondoan, berriz, Maltzaga taberna dago. Eskumako ertzean, berriz, Vicente Gabilondo enpresa dago (gaur eguneko Gerdau) eta, gorago, Agiña baserria, Agiña Maltza izenez ere ezagutua.


    Geltokia

    Durangotik Zumarragarako trenbidea eraiki zenean, Malzagan bertan geralekua jarri zuten. Bertatik abiatu zuten Debarako trenbidea, gero Donostiaraino helduko zena.

    Geltokia 1885. urtean hasi zuten eta bi urte geroago zabaldu zuten. Lau trenbide eta bi nasa zituen. 1914 urtean trenen mantentze lanak egiteko tailerra jaso zuten. 1921 urtean, berriz, merkantzia geltokia eraiki zuten, Deba errekaren beste aldean, Soraluzeko lurretan (Vicente Gabilondo, aka Gerdau, enpresaren ostean gutxi gora behera). Merkantzia geltoki honek beste lau trenbide eta bide moztua zuen, eta 120 bagoi har zezakeen.

    Errekaren bestekaldean langileentzako etxeak eraiki zituzten 1925. urtean, eta 1942.an gehiago egin behar izan zuten.

    Donostiarako trenbidea zabaldu zutenean, Bilbao, Donostia eta Zumarraga lotzen zituzten trenak Maltzagan gurutzatzen ziren; eta Gasteizeko trenbidea zabaldu eta gero, denak Maltzagan elkartzen ziren.

    Maltzagara heltzen aurreko trena Zumarraga eta Gasteizkoa zen: aurretik bi tren hauek Mekolalden elkartzen ziren, eta Maltzagarako bidea lotuta egiten zuten. Maltzagara heldu eta erdiko trenbidean geratzen zen. Handik gutxira Donostiako eta Bilboko trenak heltzen ziren, eta alboetan geratzen ziren. Halaxe markatzen zuten iragarkiak: Tren a Durango y Bilbao (Durango eta Bilborako trena), Tren a Deva y a San Sebastián (Deba eta Donostiarako trena) eta Tren a Zumárraga y Vitoria (Zumarraga eta Gasteizerako trena).

    Behin bidaiariak trenez aldatu eta gero, Donostirakoa eta Bilborakoa abiatzen ziren, eta ostean Zumarraga eta Gasteizerakoak, azken biak Mekolalderaino elkartuta.

    Gasteizko trena 1967. urtean itxi zuten, eta Zumarragakoa 1973 urtean. Urte batzutan trena oraindik geratzen zen Maltzagan, baina 1990. urtean azpiestazio elektrikoa egin zuten Bergarakoa ordezteko, eta ordutik geltokia itxita dago eta trenak ez dira geratzen.

    Gaur egun sasoi bateko eraikin gehienak desagertu dira: geltokiko eraikin nagusia, kantina, markesinak, langileen etxeak, merkantzia geltokia... Y formadun zubia ere kendu zuten, eta zubi arrunta jarri zuten Donostiarako trenbidean.


    Geltokiko irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Zubia

    Maltzagako tren zubia oso berezia zen. Leku faltagatik, Zumarragarako eta Donostiarako trenbideak zubian bertan banatzen ziren; horregatik zubiak Y forma zuen.

    Langileen etxeen atzekaldean bazegoen beste trenbidea Soraluzetik Elgoibarrera zuzenean zihoana, Maltzagako geltokitik pasatu gabe.

    Zubia 1936eko gerran bota zuten, frontea bertan egon zelako. 1937. urtean, berriz, 61 Dibisioko Injeniariek zubia berraiki zuten, behin behineko aurretik eta behin betiko gero.


    Zubiko irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    San Rafael ermita

    Ermita

    Maltzaga auzoak bere ermita izan zuen, San Rafael izenekoa. Bideguritzetik oso gertu zegoen, bide ertzean, eta geltokirako aldapa ondoan.

    Ermita hau Ferrocarriles Vascongados enpresak 1927 urtean egin zuen. Gerra sasoian nahiko hondatuta geratu zenez, berreraiki zuten eta 1994ko urriak 24an berrinauguratu zuten. 1974 urteko abuztuan erre zen, nahita, garaiko egunkarien esanetan.

    Ermitan parean erromeriak egiten ziren, inguruko jendetsuenak; Soraluze, Eibar eta Elgoibarretik etortzen zen jendea, kaletik zein baserrietatik.


    Malzaga lokomotora

    Malzagak baporezko lokomotora bati eman zion izena, Krauss etxekoa eta 041T motakoa.

    Ferrocarriles Vascongados enpresak trenbideak elektrifikatu zituenean, lokomotora hau eta beste batzuk Ponferrada-Villablino trenbideari saldu zizkion. Maltzaga lokomotora bertan egin zituen azken kilometroak.

    Malzaga lokomotora (John Carter)