«Colón vizcaino (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
46. lerroa: | 46. lerroa: | ||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
[[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze. Monografía histórica]] | * [[Cristobal Colón era de Placencia (eu) | Cristobal Colón era de Placencia]]. Ramiro Larrañaga (1990). | ||
* [[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze. Monografía histórica]] ''(262-267 orrialdeak)''. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993) | |||
Liburua ekartzeko [[Liburutegi digitala|Liburutegi digitalera]] joan. | Liburua ekartzeko [[Liburutegi digitala|Liburutegi digitalera]] joan. | ||
[[Kategoria:Liburuak]] | [[Kategoria:Liburuak]] |
19:05, 23 otsaila 2018(e)ko berrikuspena
Colón vizcaino | |
---|---|
Egilea | Paco Vargas |
Hizkuntza | Gazteleraz |
Urtea | 1936 |
Argitaletxea | Imprenta Comercial Salmantina |
Hiria | Salamanca |
Izenburu osoa
Colón vizcaino.
Colon bizkaitarra
Irudiak
Handitzeko sakatu
Liburua zertan den
Egilea, Francisco Meléndez y Polo, (gaitzizenez Paco Vargas edo El Hidalgo de Soraluze, berak zioenez) Soraluzeko Fabrika zuzendariaren semea izan zen.
Liburu honen bidez Cristobal Colón euskalduna zela frogatzen saiatu zen. Eta euskaldunaz gain, Soraluzekoa Salonazpi baserrikoa hain zuzen!
Cristobal Colón Soraluzen jaio omen zen, 1441ean, Irure auzoko Salonazpi baserrian. Soraluzeko Andre Mariaren elizan egon omen zitzaion bataioa eta, ohitura zen moduan, egun horretan euskal santutegiaren izendegiak agintzen zuen izena jarri zioten, Cristobal. Izatez, Cristobal Maistegui Larriategui Salogoen Lascurain zen, baina Maiztegi abizena Colón itzuli zuen: maizter = colono + tegi = paraje.
Colón Gipuzkoako Placenciakoa omen zen, eta ez Pedro Martin de Anghierak zioen Lombardiako Placenciakoa. Bere tesia eraikitzeko, Cristobal Colón-i buruz ezagutzen ziren aipamen guztiak jaso eta bere ikuspuntutik azaldu zituen: bere lau bidaiak, eskutitzak, berari buruz idatzitakoak, itsasontzi taldearen buru jarri zuen itsasontziaren izen euskalduna (Mari-Galante = Mari-Galanta).
Eta, noski, euskeraren erabilera: lekuen eta irlen izena (Jamaica = hamaika, La Habana = labana...), eta Amerikako lurrak ikusi zituenekoa:
Santa María itsasontzian gertatzen denari adi, LURRA! oihu egin zuen. Konturatu zenean oihuak bere jatorria salatzen zuela, ¡TIERRA! zuzendu zuen. Horra hor Mundu berrian euskaraz esan ziren aurreneko berbak. (beste batzuk esaten dutenez, lurra! oihukatu zuen eta ez hurra!).
José de Ariztimuño Olaso Aitzol apaiz ezagunak ere izan zuen liburu honen berri, eta 1936eko uztailaren 9an El Día egunkarian idatzi zuen artikuluan, tesi honek, zenbait argudio eztabaidagarri jasotzen baditu ere, beste edozein aukera moduan kontuan hartzeko beste datu biltzen dituela adierazi zuen.
Liburuaren tonua oso nazionalista da, gerra aurreko urteetakoa, baina Espainiazale aldi berean. Zoritxarrez, gerra zela eta, liburu honek ez zuen merezi bezalako zabalpenik izan, eta liburu jabe batek azaldu zuenez, gerra ostean ale asko eta asko erre ziren, bada ezpada ere...
Soraluzeri buruzkoak
Soraluzeri buruzko aipamen gutxi daude liburuan, eta daudenak nahikoa bitxiak. Esateko, Larreategi baserrikoek, betidanik, oso abegikorrak izan direla.
Erreferentziak
- Cristobal Colón era de Placencia. Ramiro Larrañaga (1990).
- Soraluze. Monografía histórica (262-267 orrialdeak). Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993)
Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.