«Ana del Bosque (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
2. lerroa: | 2. lerroa: | ||
| izena = Ana del Bosque Arin | | izena = Ana del Bosque Arin | ||
| irudia = Ana_del_Bosque._Erretratua.jpg | | irudia = Ana_del_Bosque._Erretratua.jpg | ||
| jaio = Ampudia del Campo | | jaio = Ampudia del Campo (1924/07/05) | ||
| hil = Salamanca | | hil = Salamanca (2024/10/01) | ||
| profila = Gerra umea, agronomia-injeniaria, itzultzailea | | profila = Gerra umea, agronomia-injeniaria, itzultzailea | ||
}} | }} |
21:45, 2 urria 2024(e)ko berrikuspena
Ana del Bosque Arin | |
---|---|
Jaio | Ampudia del Campo (1924/07/05) |
Hil | Salamanca (2024/10/01) |
Profila | Gerra umea, agronomia-injeniaria, itzultzailea |
Ezagutu zutenek diote "zinemara eroateko moduko bizitza" izan zuela.
Gerrako umea, Sobiet Batasunera bidali zuten eta bertan agronomia-injeniaria ikasi zuen. 1956ean Espainiara bueltatu zenean, gutxira atxilotu eta bota zuten, ekintzaile sobietarra zela egotzita.
La Habanako Unibertsitatean hainbat urte itzultzaile lanetan aritu eta gero, Franco hil ostean Espainiara bueltatu zen. Azken urteak Salamancan eman zituen.
Haurtzaroa
Ana del Bosque Arin Ampudia de Campos (Palentzia) herrian jaio zen, 1924ko uztailaren 5ean. Urtebete zuela, Domingo eta Crescencia gurasoek herria atzean laga eta Soraluzera etorri ziren, anaia zaharrena eta Ana beraiekin hartuta.
Nahiz eta osasun makala izan, neskato indartsua eta zoriontsua izan zen. 1934. urte bukaeran hanka ebakuntza egin behar zioten, baina orduan Urriko Iraultzak eztanda egin zuen. Asturiasen indar handiz lehertu bazen ere, Euskal Herriko langileak ere asko nabarmendu ziren, batez ere Debarrokoak. Soraluzen nabarmendutako bat Domingo del Bosque izan zen. Porrotaren ostean Domingo del Bosque lanetik bota zuten eta, diru faltaz, Anak beste urte pare batez itxaron behar izan zuen hankaren ebakuntza egiteko.
Urte haietan "apal bizi ginen" gogoratzen zuen Anak. Aurrera egin ahal izateko Del Bosque Arin familiak ortu txikia, oiloak, txerritxoa... zuten, eta gozokiak saltzeko postu txikia jarri zuten. Bederatzi urteko Anak kalez kale kakahueteak saltzen laguntzen zuen.
Ana irakurzalea zen, gazte-gaztetatik, baina ez edozein liburu mota; 9 urterekin, esate baterako, Laneko seme-alabak[1] irakurri zuen. Zaletasuna etxetik zetorkion; izan ere, Del Bosquetarrak irakurle porrokatuak ziren.
Agian horregatik, "Eskolan maisu-maistrek arreta handia jartzen zidaten" gogoratzen zuen Anak.
Gerra denbora
1936ko otsailean, Fronte Popularraren garaipenarekin, Urriko Iraultzagatik lana galdu zuten langileei zazpi hilabeteko ordainsaria eman zieten lanik gabe egondako hamalau hilabeteengatik. Orduan jakin zuen Anak azkenean ebakuntza egingo ziotela: "Aitak zerua zabalik ikusi zuen", gogoratzen zuen. Baina oskarbi hark hilabete gutxi iraun zuen...
Bilbon egin zioten ebakuntza, uztailak 18an hain zuzen, gerra hasi zen egunean bertan. Ebakuntza ostean izeba baten etxean aste batzuk eman ondoren, irailak 20an Ana Soraluzera itzuli zen. Baina ordurako erreketeek Bergara hartua zuten, eta biharamunean alde egin behar izan zuen, familiarekin eta ehundaka herrikidekin batera.
Del Bosque Arin familia Bilbora joan zen, eta senide guztiak Gizarte Ekimenak emandako apartamento batzuetan bizi izan ziren. Aurreko egunak txalet batean eman zituzten, beste familiekin batera, gero Doña Casildaren parkearen ondoko beste etxe batetara pasa zituzten...
Bilboko egoera lazgarri hartan Del Bosque anai-arrebek prestakuntza jasotzen jarraitu zuten. Gizarte-laguntzako apartamentuetan, best ehaur batek, haiek baino pixkat zaharragoa, ematen zizkien eskolak.
Hainbat etxebizitzetatik pasa ondoren, San Franzisko kalera eraman zituzten. Aire bonbardaketa baten aurrean aitak familia osoa kanpora aterarazi zuen. Bonbek etxea goitik bera suntsitu zuten. Harrezkero, Ana del Bosquek ezin izan du sirena bat entzun.
Beste familia askoren moduan, Del Boisque Arin familiak aukera mingarria zuen aurrean: familia elkarrekin mantentzea, bonben azpian, ala umeak erbestera bidaltzea:
- Mis padres me preguntan si yo quiero evacuar a la isla de Oleron a Francia. “No serán más de tres meses. Si tú quieres ir ahí, iréis los cuatro hermanos. El mayor no.” Yo empecé a llorar. ¿Cómo nos íbamos a separar de nuestros padres? “Ni pensar, no voy, pase lo que pase, que no y que no” y se tranquilizaron, pero no había quién aguantara esos bombardeos.
Erbestera
Hasiera batean familia osoa bertan mantentzea pentsatu bazuten ere, egoera gero eta okerragoa zen. Sobiet Batasunak Espainiako haurrak hartzeko zuen borondatea ezagutu ondoren, Del Bosque Arin bikoteak bizitzako erabakirik zailena hartu zuen. "Bost seme-alaba izan zituzten bost eduki nahi zituztelako — gogoratzen zuen Anak tristuraz —, eta bakar batekin geratu ziren".
Azkenean gurasoek Ana Sobiet Batasunera bidaltzea erabaki zuten. Ez zen bakarrik joango, anai-arreba eta lehengusu-lehengusinekin baizik. 12 urte besterik ez zuen baina, zaharrena izanik, familiako beste umeen kargu hartu behar izan zuen, bigarren ama bihurtuz. Ordurako familia Bilboko Marques del Puerto kalean bizi zen, garaiko agirietan agertzen den moduan.
Ihesa amak bidaiarako prestatu zizkien galleta haiek bezain grabatuta dago Anaren oroimenean. Ezer okerragorik ez zegoela zirudienean, irteerako egunean beste bonbardaketa izan zuten. Arratsaldeko lauretan oraindik bukatu ez zena, bat-bateko babeslekua uztea eragotziz. Familiak ontzia galduko zutela pentsatu zuen.
Azkenean itsasontziratu ziren, eta lehen etapa batean Bordeleraino joan ziren. Hemen itsasontzi txinatar batean sartu zituzten eta hala iritsi ziren Errusiara.
Errusiako urteak
Gerratik zetozenenak oso giro desberdina topa zuten Errusian. Anaren esanetan, "poquito a poco nos dimos cuenta de que en aquel país no había guerra, la vida era un placer".
Umeak Espainiako Haurren Etxeetan egotzi zituzten, eta han Jostailuz beteta topatu zuten eskola eta haiekin aritzen ziren jolasean. Lorategia inguratzen zuten burdin hesiak beti egon ziren jendez beteta, jolasean entretenituta zeuden umeei begira. Barreak entzuten ziren, bai, baina negarrak ere bai. Ana del Bosquek erbesteko lehen urte haietako egun guzti-guztiak idazten zien gurasoei, anai-arreben berri emanez
Horrela igaro zuen nerabezaroa, eta heldu zitzaion gaztaroa. Espainiako Haurren Etxean zazpigarren gradua gaindituta, Moskuko Gazteen Etxera pasa zuten. 1940. urtea zen, Anita 16 urteko emakume gaztea zen. Urtebete geroago, bonbardaketen burrunbek gerrako umeak izutu zituzten berriro.
Moskuko zein Leningradoko gazte espainiarrek Sobi | et Batasunaren alde altxatu ziren. Anak zioenez, Moskuko 200 gazte espainiarrei Dolores Ibarrurik (La Pasionaria) eragotzi egin zien frontera joatea. Leningradekoek, ordea, borroka egin zuten eta horietako asko frontean hil ziren, Ignacio Agirregoikoa Benito soraluzetarra kasu.
Gerra osteko urteak oso latzak izan ziren Sobiet Batasunean. Bitartean, Anak aurrera egin zuen ikasketetan, eta agronomia-injeniaria ikasi zuen. Ostean bi urtez aritu zen Errusiako lurretan lanean, oso baldintza gogorretan: asko argaldu zen, 48 kilotan geratu arte.
Espainiara bueltan... eta erbestera atzera
Bigarren Mundu Gerra bukatu eta hamar urteetara Espainiak eta Sobiet Batasunak hitzarmena egin zuten gerra umeak bueltatu ahal izateko. Ana del Bosque, orduan 32 urte zituela eta familiarekin elkartzeko irrikaz, ez zuen zalantzarik izan bigarren espediziorako izena emateko.
1956ko urriaren 13an abiatu ziren Errusiatik, itsasontziz:
- El barco se paró justo en el puerto y había muchos padres, y yo reconocí a mis padres en aquel tumulto. Porque yo me pasaba la vida fotografiando a mis hermanos y a mí para que ellos vieran cómo crecíamos y ellos también nos mandaban muchas fotos. Y di un grito “¡Maaaaaadreeee!” pero como una loca. Bajé como si los hubiera visto ayer. Eché todo lo que tenía dentro.
Ikasketei esker, Madrilgo Instituto Nacional del Trigo enpresan hasi zen lanean.
1960ko martxoaren 29an, haurdun zela, atxilotu egin zuten Errusiatik etorritako hainbat lagunekin batera, eta Puerta del Sol komisaldegiko ziegetara eraman zituzten. Sobietar agenteak izatea egotzi zieten. Salaketa berak sinatutako gutun batean oinarritzen zen, erregimen frankistari eta nazioarteari beraien egoera normalizatzea eskatzeko idatzi zuten gutun batean hain zuzen. Espetxeratzeko arrazoirik ez zegoenez, 72 orduro kalean jartzen zituzten eta berriro atxilotu.
Azkenean, lanetik bota eta hurrengo urtean (1961) Errusiara erbesteratu zuten. Anak bere seme jaioberria berarekin eraman zuen, eta Errusian egindoko harrera egin zieten.
Kuba eta, azkenean, Espainia
1963ko maiatzean, Anak Habanako Unibertsitatearen (Kuba) baimena jaso zuen itzultzaile gisa jarduteko. Semea berarekin hartuta Kubara joan zen.
Eta Kuban bizi eta lan egin zuen 1978ra arte.
Franco hil ostean Espainiara bueltatu ahal izan zuen. 1978 urtean itzuli eta azken urteotan Salamancan bizi izan zen.
Nahiz eta Soraluzera itzultzeko gogo bizia izan, egoera fisikoak ez zion laga. Hala ere, eta berak eskatuta, hil eta gero (2024) bere errautsak Soraluzen zabaldu zuten.
Erreferentziak
- Errusiako umeak
- Isiltasuna hausten. Soraluze 1936
- Ana del Bosque. Los niños que nunca volvieron (Secretaría de Estado de Migraciones).
- ↑ Los hijos del trabajo. Ricardo Sanz García, anarkista espainiarra (1898-1986).