«Regnorum Hispaniae Nova Descriptio (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
18. lerroa: | 18. lerroa: | ||
Iturriaren arabera, mapa honen argitaratze-data aldatzen da: 1630, 1642 edota 1665. Batetik bestera badira alde txikiak; esaterako, probintzien edo eskualdeen arteko muga gehiago edo gutxiago agertzen dira. | Iturriaren arabera, mapa honen argitaratze-data aldatzen da: 1630, 1642 edota 1665. Batetik bestera badira alde txikiak; esaterako, probintzien edo eskualdeen arteko muga gehiago edo gutxiago agertzen dira. | ||
<gallery mode="packed-hover" heights="250"> | |||
Regnorum_Hispaniae_(Willem_Blaeu_1642).jpg | Atlas Novus. Regnorum Hispaniae Nova Descriptio (1642) | |||
Regnorum_Hispaniae_(Willem_Blaeu_1665).jpg | Atlas Novus. Regnorum Hispaniae Nova Descriptio (1665) | |||
</gallery> | |||
Hauxe da oraingo bertsioa, 21:13, 12 maiatza 2024 data duena
Regnorum Hispaniae Nova Descriptio | |
---|---|
Egilea | Willem Janzsoon Blaeu (Johannes Janssonius) |
Urtea | 1630 |
Hiria | Amsterdam |
Tamaina | 50 x 38,4 zm |
Mapa zertan den
Willem Janzsoon Blaeu geografoak, latinez Johannes Janssonius, munduko atlasa argitaratzeko asmoa zuen, eta 1629 urtean Abraham Ortelius-ek Theatrum Orbis Terrarum (1570) egiteko erabili zituen plantxak erosi zituen.
Willem hil eta gero Joan Bleu semeak 1662-1667 urteen zehar Atlas Maior izenekoa argitaratu zuen, Theatrum Orbis Terrarum, sive Atlas Novus in quo Tabulæ et Descriptiones Omnium Regionum izenarekin. Lanak 11 ale zituen, latinez, 594 mapa eta latinezko 3.000 bat orri testu. Gerora frantsesez (12 aletan), holandesez (9 aletan), alemanez (10 aletan) eta gaztelaniaz (10 aletan) ere atera zituzten.
Aurretik, 1630an hasita, bertsio txikiagoak atera zituzten: Theatrum Orbis Terrarum, Atlas Novus... Sortu zuen urtean bertan M. Merian mapa hau kopiatu zuen, alemanerazko bertsioa egiteko: Hispania Regnum.
Iturriaren arabera, mapa honen argitaratze-data aldatzen da: 1630, 1642 edota 1665. Batetik bestera badira alde txikiak; esaterako, probintzien edo eskualdeen arteko muga gehiago edo gutxiago agertzen dira.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze Plazentia moduan agertzen da, baina gainontzeko herri artean nabarmendu barik.
Bitxikeriak
Euskalherrian hiru hiriburu nabarmentzen dira: Gasteiz, Iruña eta Baiona.
Pasaiatik Hondarribia arteko eskualdea Nafarroaren barruan agertzen da. Ekialdetik, Canfranc ere Nafarroaren barruan agertzen da.