«Historia. Soraluze Gipuzkoan (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
36. lerroa: | 36. lerroa: | ||
Kapituluetako batean, "Ermandadeko alkatearen" figura sortzea ezarri zen, lurraldean maiz gertatzen ziren gaiztakeriei aurre egiteko. | Kapituluetako batean, "Ermandadeko alkatearen" figura sortzea ezarri zen, lurraldean maiz gertatzen ziren gaiztakeriei aurre egiteko. | ||
===''Kaparerasun orokorra''=== | |||
Soraluze hiribildua sortu eta bost urterara (1348) Alfonso XI.ak ''Ordenamiento de Alcalá'' izenekoa agindu zuen, udal foruak eguneratzen zituena. Aldaketa garrantzitsu bat hiribilduetako agintarien izendapena izan zen. Ordura arte erregeak (edo ordezkoak) izendatzen bazituen, etorkizunean herriko biztanleek aukeratuko zituzten… eta, beharbada, kargutik kendu. | |||
Gaztelako (eta gainontzeko erresumetako) legediaren arabera, bakarrik kapareek<ref>Kaparea. Noblea; gazteleraz ''hidalgo =hijo de algo''.</ref> zuten udaletan parte hartzeko eskubidea. Beraz, erabaki honekin herria jauntxoen eskuetan jartzen zen. Eta hiribildua sortu baino aurreko udaletan gizon denak ziren partaideak, ez kapareak bakarrik. | |||
Arazoa konpontzeko, indarra hartu zuen ''kaparetasun orokorra''<ref>Gazteleraz, ''hidalguía universal''.</ref> teoriak, batez ere Bizkaia eta Gipuzkoan. Kaparea izateko aiton-amonak kapareak izan behar zirenez, nahikoa zen sasoi bateko euskalduneei kaparerasuna aitortzea, haien ondorengo guztiak kapareak bihurtzeko. Halaxe, Getariako Batzar Orokorretan kaparetasuna aitortu zieten jatorri gipuzkoarreko guztiei. | |||
Honek Gipuzkoako hiribilduen arazoak konpondu zituen, baina ez kanpokoak. Berrehun urte eta gehiago behar izan ziren Gaztelak ere gipuzkoarren kaparerasuna onartzeko<ref>Bizkaitarrek 1526. urtean lortu zuten.</ref>. Gaztelaren aitortza honek onura ikaragarria ekarri zien gizonezkoei, kapareentzat gorderako hainbat lanpostu eskuratu ahal izan zuten eta (eskribau, funtzionario...). Euskal Herria atlantikoa oso lurralde txiroa izanik, lan onak kanpoan topatzeko aukera gehiago eman zien. | |||
===Soraluze Arrasateko Ermandadean=== | ===Soraluze Arrasateko Ermandadean=== |
23:08, 14 iraila 2022(e)ko berrikuspena
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Aurretik, Hiribilduaren lehen urteak
Gehiago jakiteko, sakatu hemen
1025. urteko dokumentu batek aipatzen du lehenengoz Gipuzkoa deitura (Ipuscua, Huescako San Juan de la Peñako monasterioan aurkituriko dokumentu batean). Garai hartan Gipuzkoa izena toponimoa zen, eskualde bati zegokiona. Eta, beraz, muga zehatzak ez zituena.
XIII. mendearen hasieratik hasi ziren Gipuzkoako hiribilduak biltzen, beraien arazoak konpontzeko asmoz. Hiribilduak erregeek sortuak zirenez (jauntxoen boterea murrizteko asmoz), Gaztelako erregeen ordezkariek ere, korrejidoreek, hartzen zuten parte.
Tolosako Batzar Orokorrak (1375)
Soraluze Gipuzkoako Batzarretan
XIV. mendearen erdialdean Markinako lurraldean lau hiribildu antolatu ziren: Soraluze (1343), Eibar (1346), Elgoibar (1346) eta Markina (1355).
Ez da ezagutzen noiz batu ziren Soraluze, Eibar eta Elgoibar Gipizkoako Batzarretara, baina 1375. urteko Batzar Orokorretan, Tolosan egin zirenak, parte hartu zuten.
Batzar hau oso garrantzitsutzat jotzen da, bertan antolatu zen Gipuzkoako Lurraldeko Ermandadea[1], Gipuzkoaren sorrera ofiziala omen dena. Ordurako Soraluze bertan zegoen.
Gipuzkoako Lurraldeko Ermandadea
XIII. mende bukaerako krisiaren eraginez, jauntxoen diru sarrerak dezente murriztu ziren. Ondorioz, jauntxoek jopuak lapurtzen hasi ziren (beste kapareen jopuak, ez beraienak), hiribilduak erasotzen eta, azkenean, bi talde eginda elkarren aurka aritu ziren (oinaztarrak eta ganboatarrak).
1362. urtean lehengo aldiz agertzen da Gipuzkoa izena erakunde bati lotua: ‘’Gipuzkoako Lurraldeko Ermandadea’’. Ermandadeak hiribilduen arteko elkarteak izaten ziren, helburu jakin batekin sortuak eta, gehienetan, behin behinekoak. Hurrengo urtetan (1362-1370) behin baino gehiagotan aipatzen da agirietan ‘’Gipuzkoako Lurraldeko Ermandadea’’.
1375.eko Tolosako Batzar Orokorretan jorratutako gai larri bat lapurrena eta jauntxoen bortizkeriarena izan zen. Eta orduan antolatu zuten Ermandadea benetan.
Helburu nagusia herri bakea mantentzea zen; argiago esateko, hiribilduak babestu jauntxoen gehiegikerien aurrean.
Besteak beste, Ermandadeko alkateek eskumen bereziak zituzten Gipuzkoako edozein tokitan jardun ahal izateko, salatutako edozein kasu ikertzeko eta behin betiko epaiak emateko (hau da, helegiterik ez zutenak).
Getariako Batzar Orokorrak (1397)
1397. urtean Getarian egin ziren Batzar Orokorrak oso garrantzitsuak izan ziren, Gipuzkoaren eratze politikoan mugarria izan zirelako: orduan aitortu zieten jatorri gipuzkoarreko guztiei kaparetasuna eta, bestetik, Batzar hartan hartutako ebazpenak Probintziako lehen Ordenantza Liburuan idatzi zirelako.
Erregeak erakunde politiko berria sustatzeko interes handia zuen, batez ere jauntxoen boterea apalduko zuelakoan. Horregatik, Gonzalo Moro korrejidorea izan zen Batzarraren burua.
Kapituluetako batean, "Ermandadeko alkatearen" figura sortzea ezarri zen, lurraldean maiz gertatzen ziren gaiztakeriei aurre egiteko.
Kaparerasun orokorra
Soraluze hiribildua sortu eta bost urterara (1348) Alfonso XI.ak Ordenamiento de Alcalá izenekoa agindu zuen, udal foruak eguneratzen zituena. Aldaketa garrantzitsu bat hiribilduetako agintarien izendapena izan zen. Ordura arte erregeak (edo ordezkoak) izendatzen bazituen, etorkizunean herriko biztanleek aukeratuko zituzten… eta, beharbada, kargutik kendu.
Gaztelako (eta gainontzeko erresumetako) legediaren arabera, bakarrik kapareek[2] zuten udaletan parte hartzeko eskubidea. Beraz, erabaki honekin herria jauntxoen eskuetan jartzen zen. Eta hiribildua sortu baino aurreko udaletan gizon denak ziren partaideak, ez kapareak bakarrik.
Arazoa konpontzeko, indarra hartu zuen kaparetasun orokorra[3] teoriak, batez ere Bizkaia eta Gipuzkoan. Kaparea izateko aiton-amonak kapareak izan behar zirenez, nahikoa zen sasoi bateko euskalduneei kaparerasuna aitortzea, haien ondorengo guztiak kapareak bihurtzeko. Halaxe, Getariako Batzar Orokorretan kaparetasuna aitortu zieten jatorri gipuzkoarreko guztiei.
Honek Gipuzkoako hiribilduen arazoak konpondu zituen, baina ez kanpokoak. Berrehun urte eta gehiago behar izan ziren Gaztelak ere gipuzkoarren kaparerasuna onartzeko[4]. Gaztelaren aitortza honek onura ikaragarria ekarri zien gizonezkoei, kapareentzat gorderako hainbat lanpostu eskuratu ahal izan zuten eta (eskribau, funtzionario...). Euskal Herria atlantikoa oso lurralde txiroa izanik, lan onak kanpoan topatzeko aukera gehiago eman zien.
Soraluze Arrasateko Ermandadean
‘’Gipuzkoako Lurraldeko Ermandadea’’ren lana eraginkorragoa egiteko, beste ermandade txikiagotan antolatu zuten, orduko hiri nagusien inguruan: Arrasate, Azkoitia, Donostia, Getaria, Tolosa eta Segura.
Soraluze Arrasateko barrutian geratu zen, Bergara, Eibar, Elgeta eta Gatzagarekin batera.
Arrasateko Ermandadearen alkatea izendatzeko prozedura ere ordenantzetan dator: "Arrasatek bi urte bere alkatea, hirugarren urtean Bergarak, eta horrela urte guztietan"; hau da, bakarrik adineko gizon arrasatearrak eta bergararrak izan zitezkeela hautatuak eta, gainera, ezarritako txandari jarraituz.
Soraluze, Eibar, Elgeta eta Gatzaga txandatik kanpo geratzerakoan, batzarren bilera-egoitzak finkatzeko orduan ere kanpoan geratu ziren.
Nahiz eta Soraluzeri ez zegokion alkatetza hori edukitzea, soraluzetarrek botoa emateko eskubidea zuten, urteroko San Joan egunean egiten baitzen aukeraketan.
Ordenantza zaharrean jasotzen zen nahitaez joan behar zirela hautaketa horretara[5]: Deialdia Iraegi onibarretik[6] egiten denean, etxe bakoitzetik gizon bat bertaratu dadila, bestela hogei marabediko isuna ezarriko da. Iraegi hau Eibarko Otaola bailarako baserria da.
Gainera, garrantzitsutzat jo zuten hautapen hori; izan ere, bileretara ez agertzeagatik jarritako isuna kontzejuko bileretara ez agertzeagatik baino ia hiru aldiz handiagoa zen eta.
XIV. mendeko beste Batzar Nagusi
1390. urteko Batzarrean Soraluzek ez zuen ordezkaririk bidali, eta Azpeitiako ordezkariak haren izenean aritu zen.
1399. urteko Batzarrak erregeari mezua helarazi zion, zerga biltzaileen eskaerak bideratzeko eskatuz. Sinatzaileen artean Soraluze agertzen da.
Eta ostean, XV. mende oparoa
Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Erreferentziak
- La formación de las villas en Guipúzcoa. Mariano Ciriquiain-Gaiztarro (Revista de Administración Local 1947).
- ↑ Gazteleraz, Hermandad de la Tierra de Guipúzcoa.
- ↑ Kaparea. Noblea; gazteleraz hidalgo =hijo de algo.
- ↑ Gazteleraz, hidalguía universal.
- ↑ Bizkaitarrek 1526. urtean lortu zuten.
- ↑ "Quando el apellido se fiziere de la Herdad de Yraegui, que acuda de cada casa un omme so pena de veynte maravedís".
- ↑ Onibar. Landa, sail, soro.