«Oreka Art. Victor Arrizabalaga 2022 (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    43. lerroa: 43. lerroa:


    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==
    [[Kategoria: Kultura]]

    17:22, 3 martxoa 2022(e)ko berrikuspena

    Iragarkia. Victor Arrizabalaga (2022)

    Hitzen txokoa erakusketa

    2022. urteko martxoan Oreka Art-ek[1] Victor Arriazabalagaren erakusketa hau antolatu zuen. Ohikoa duenez, erakusketa Gabolats 9-11eko aretoan zabaldu zuten, martxoak 4tik 30ra hain zuzen.

    Egileak Jose Luis Borgesen aipamena aukeratu zuen bilduma aurkezteko:

    Zalantzarik gabe, gizartearen tresna ezberdinetatik, harrigarriena liburua da. Besteak bere gorputzaren luzapenak dira... Baina liburua beste zerbait da, memoriaren eta irudimenaren luzapena da.



    Iragarkia. Victor Arrizabalaga (2022)

    Egilea

    Victor Arrizabalaga[2] Bizkaiko Mañaria herrian jaio zen, 1957an. Gaur egun Durangon bizi da.

    Artearekin interesatua, 1990ean Durangoko kanpoko eskultura museoaren bultzatzailea izan zen.

    2015ean Arte Ederretako ikasketetan doktorea egin zuten, Euskal Herriko Unibersitatean.

    2016an Entre lo visible y lo invisible. El coleccionismo de arte en Bizkaia y Álava durante el siglo XX argitaratu zuen.


    Eskultura Plaza Berrian

    Erakusketarekin batera, eta Soraluzeko Udalarekin egindako hitzarmen bati esker, Oreka Ort-ek Victor Arrizabalagaren eskultura erraldoia ezarri zuen Plaza Barrian.

    Eskulturak letrek osatutako palalelepipedo baten itxura du. Oinarriaren zabalera metro batekoa da, eta guztira lau metrotako altura du. Daukan tamainarengatik, eskultura bi pieza nagusik osatzen dute.

    Martxotik ekaina arte bertan mantentzeko asmoa dago.


    Erreferentziak

    1. Oreka Art Gallery & Consulting.
    2. Victor Arrizabalaga. Web orria (gazteleraz).