«Udal hornikuntza. Arraina (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
19. lerroa: | 19. lerroa: | ||
Salbuespen bakarra andreek zuten: lehen 100 sardinak zergen salbu zeuden eta<ref>Las sardinas saladas que trajeran las mujeres a cuestas... Exentas del pago de alcabalas hasta 100 sardinas si no son para la reventa (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1505/01/02).</ref>. | Salbuespen bakarra andreek zuten: lehen 100 sardinak zergen salbu zeuden eta<ref>Las sardinas saladas que trajeran las mujeres a cuestas... Exentas del pago de alcabalas hasta 100 sardinas si no son para la reventa (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1505/01/02).</ref>. | ||
[[Fitxategi: | [[Fitxategi: Oliba_olioa._Bakailaoa.jpg | thumb | left | 400px | Bakailaoak]] | ||
===Arrain sikua: makailaua eta abadejoa=== | ===Arrain sikua: makailaua eta abadejoa=== | ||
Gainontzeko arrain sikuek (makailaua eta abadejoa batezere), ez zuten salmenta librerik; monopolio antzekoa izaten zen, udalak arautua. | Gainontzeko arrain sikuek (makailaua eta abadejoa batezere), ez zuten salmenta librerik; monopolio antzekoa izaten zen, udalak arautua. |
16:46, 23 azaroa 2021(e)ko berrikuspena
- Beste udal hornikuntzak jakiteko, sakatu hemen.
Soraluzetarrek jaten zuten arraina mota askotakoa zen. Alde batetik, bertako ibai eta erreketan norberak hartutakoa: amuarrainak, izokinak, barboak, loinak… Gero, erositakoa zegoen, freskoa (sardinak, legatzak, bisiguak...) zein sikua (sardin zaharrak, makailaua eta abadejoa).
Arraina eta zergak
Arrain freskoa
Arrain freskoa inguruko portuetatik ekartzen zuten: Deba eta Mutrikutik gehien bat, eta Ondarrua eta Zumaiatik.
Saltzaileak bi motakoak ziren. Alde batetik oinez etorritako andrak ziren, buru gainean arraina garraiatzen zutela; eta gero mandazainak ziren, askoz kopuru handiagoak erabiltzen zutenak. Soraluzen oso zerga desberdinak ezartzen zieten[1].
Lehen kasuan ez zuten zergarik ordaintzen, sardinak ekarrita ere[2]. Mandazainek, berriz, zergapetuta zeuden, lehengo 6 arrain, 12 bisigu eta 100 sardina salbu.[3].
Arrain sikua: sardin zaharrak
Sardin zaharren kasuan, salmenta libre zen ere… zergak ordaindu eta gero.
Salbuespen bakarra andreek zuten: lehen 100 sardinak zergen salbu zeuden eta[4].
Arrain sikua: makailaua eta abadejoa
Gainontzeko arrain sikuek (makailaua eta abadejoa batezere), ez zuten salmenta librerik; monopolio antzekoa izaten zen, udalak arautua.
Enkantea olio hornikuntzarekin batera egiten zen. Hala pasa zen, gutxienez, 1765[5] eta 1769[6] urteetan.
Enkanteak eta auziak
Urtero enkantea egiten zen, eta irabazleek kontratua sinatu behar zuten Udalarekin[7].
Enkante hauek ez ziren beti arazo gabekoak. Askotan galtzaileek irabazlearen kontra jotzen zuten, 1765.ean[8] egin zuten moduan.
Arrain siku emakidadunak
Ez dira izen asko ezagutzen, eta horietatik, kasu gehienetan, emakida ustiaketa urteaz gain oso datu gutxi daude:
Juan Bautista de Lecuona (1740, agian Elgoibarkoa), Andrés de Mendiola eta Andrés de Aguirre (1769, agian Eibarkoak, Soraluzen ezkonduak eta bertan hilda).
Erreferentziak
- Archivos municipales de Eibar (1409-1520) y de Soraluze/Placencia de las Armas (1481-1520). Javier Elorza Maiztegi (Eusko Ikaskuntza 2001).
- ↑ Ordenanza sobre el arrendamiento de la alcabala y relación del gravamen que se debe aplicar a los diferentes productos por este impuesto (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1505/01/02).
- ↑ El pescado fresco que trajeran las mujeres a cuestas incluidas las sardinas… Exentos del pago de alcabalas (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1505/01/02).
- ↑ El pescado fresco que llevaren los mulateros... Exentos del pago de alcabalas hasta 6 pescados, 12 besugos y 100 sardinas (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1505/01/02).
- ↑ Las sardinas saladas que trajeran las mujeres a cuestas... Exentas del pago de alcabalas hasta 100 sardinas si no son para la reventa (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1505/01/02).
- ↑ ...la almoneda del abastecimiento de aceite y abadejo (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1765).
- ↑ ...con el concejo de la villa de Placencia, de remate de la provisión de aceite y bacalao para la dicha villa (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1769/11/20).
- ↑ Escritura de obligación de Andrés de Mendiola y Andrés de Aguirre, principales, y Fernando de Zigaran, fiador, con el concejo de la villa de Placencia, de remate de la provisión de aceite y bacalao para la dicha villa (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1769/11/20).
- ↑ Pedimento de Andrés de Aguirre contra Pedro Ignacio de Beiztegui, sobre la almoneda del abastecimiento de aceite y abadejo (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1765).