«Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
102. lerroa: | 102. lerroa: | ||
==Soraluzeko marrazketa eskola== | ==Soraluzeko marrazketa eskola== | ||
::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Soraluzeko marrazketa eskola(eu) | ''hemen'']].</small> | ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Soraluzeko marrazketa eskola (eu) | ''hemen'']].</small> | ||
1779. urtean, langileen hezkuntza hobetzeko asmoarekin eta Caracasko Gipuzkoar Konpainiak bultzatuta, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskalerriaren_Adiskideen_Elkartea Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]. Wikipedia (euskaraz).</ref> marrazki eskola zabaldu zuen Soraluzen. | 1779. urtean, langileen hezkuntza hobetzeko asmoarekin eta Caracasko Gipuzkoar Konpainiak bultzatuta, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskalerriaren_Adiskideen_Elkartea Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]. Wikipedia (euskaraz).</ref> marrazki eskola zabaldu zuen Soraluzen. |
01:04, 6 azaroa 2021(e)ko berrikuspena
Bere historian zehar, Espainiako armada eta Soraluzeko Erret Lantegien arteko bitartekari (asentista) asko izan ziren.
1734. urtean Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia[1] zena bitartekari bakarra izendatu zuten, eta halaxe izan zen 1784. arte. Orduan Filipinetako Errege Konpainia zenak ordezkatu zuen, hamar urtez.
Armagintzaren egoera XVII. mende bukaeran
Asentisten sistemak hainbat puntu ahul zituen. Erregeak asentistari pasatzen zion arma eskaera, honek gremioekin prezioak eta datak gremioekin adosten zituen, eta diru zati bat aurreratzen zien. Armak bukatuta, Soraluzerik bidaltzen ziren eta, teorian, erregeak asentistari ordaintzen zion eta honek gremioekin zorrak kitatzen zituen. Baina erregeak gero eta beranduago ordaintzen zuen eta, ondorioz, gremioek ez zuten eskaera berririk ordaintzen aurrekoak kobratu gabe.
Sevillako Indietako Artxibategi Orokorran, beste askoren artean, bada espediente bat, Expediente sobre armas que se compraron en Vizcaya para Nueva España con el caudal que mandó el Conde de la Monclova, años de 1687 y 1698 izenekoa[2].
Espediente hau hamaika txostenek osatzen dute, 12 urteetan sortuak. Erakusten dutenez, garai hartan Soraluzeko arma lantegiak nahikoa hondatuta zeuden, biltegiak hutsik eta bertako fraguak egun askotan erabili gabeak, eskaera faltarengatik; eta hau dena gutxi balitz, berezo nagusiak (Españako Koroa) gutxi eta berandu ordaintzen zuen.
Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia
Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia[3], Caracasko Gipuzkoar Konpainia edo Gipuzkoar Konpainia (gaztelaniaz sortua, Real Compañía Guipuzcoana de Caracas edo Compañía Guipuzcoana izenaz) gipuzkoar merkataritza-konpainia izan zen 1728.tik 1785. arte, eta monopolioa izan zuen Venezuelarekiko merkataritzan. Bere akziodunak Espainiako erregea, Donostiako Udala, Gipuzkoako Aldundia eta inbertsore pribatuak izan ziren.
Sorrera 1718.ko matxinadak eragin zuen, aduanetako matxinadak hain zuzen. Tabakoa, kakaoa eta kolonietako beste hainbat gai ekarri zituen Venezuelatik, eta hara hainbat produktu eta tresna esportatu. Europako merkataritza-trafikorako garrantzi handikoa izan zen, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera bultzatu zuen, eta modu erabakigarrian Ilustrazioko ideiak eraman zituen Venezuelara, Hego Amerikaren independentzia-mugimenduaren atarian.
Venezuelako merkataritzatik gain, beste hainbat negoziotan sartu zen. 1734. urtean Soraluzeko Erret Lantegien bitartekari (asentista) bakarra izateko eskatu zuen, eta lortu ere.
Ekoizpena eta eragin ekonomikoa
Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia bitartekari bakarra bilakatzeak eragin nabarmena izan zuen, onerako zein txarrerako.
Txarrerako, Konpainiak ekoizpenari buruzko kontrolak nabarmen zorroztu zituen alde batetik, eta bestetik preziotan. Erregeak (hots, Espainiako armadak) ordaintzen zituen prezioei bere etekina kentzen zion, gremioen irabaziak murriztuz.
Baina ezin ahaztu bestelako eraginak. Ordainketak askoz fidagarriagoak izan ziren, lantegi txikien egoera ekonomikoa hobetuz. Gainera, ekoizpena handitu zenez, lan gehiago sortu zuen lantegiak ugaritzeko eta eskulana ere erakartzeko.
1764 urtean, Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia berak puntu batzuk azpimarratu nahi izan zituen.
Alde batetik negozioaren hazkundea: Konpainiak asientoa hartu zuenean, 1735 urtean, urteko 8.000 bat fusil egiten ziren, giltzak Liejatik (Belgika) ekarri behar zirela bertakoek teknologia aurreratuenak menperatzen ez zituztelako. Hamar urte geroago urteko 12.000 fusil ekoizten ziren, giltza guztiak Soraluzen eta inguruan egiten zirela. Eta beste hogei urte geroago, 1764. urte inguruan hain zuzen, urtero urtero kontratak 14.000 fusilekoak izaten ziren, gehi 4.000 gastadore lanabes eta karabina eta gainera pistolak erregeak eskatu bezain beste. Ekoizpenari aurre egiteko 577 gizon behar ziren[4].
1735-1764 epean Soraluzeko Erret Lantegiek 300.000 fusil baino gehiago ekoiztu zituzten, gehi beste honenbeste baionetak eta gastadoreen lanabesak. Teknologia aldetik ere Europako aurreratuenak omen ziren.
Halako ekoizpenari aurre egiteko diru fondoa handia beharrezkoa zen: urteko 2.000.000 errial (130.000 peso).
1775 eta 1777 urteetan, Konpainiak Ameriketara bidaltzeko arma-horniketa sorta oso handiak ekoizteko mandatua jaso zuen Erregerengandik, Soraluze eta Tolosako arma-fabriketan egitekoak.
Eraketa
Aurretik zuzendari bakarra bazen ere, erregeak izendatuta, Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia sartu zenetik bi zuzendari izan ziren paraleloan. Alde batetik, erregearen ordezkaria (militarra beti), kalitate azterketen arduraduna; eta bestetik Konpañiaren ordezkaria, ardura ekonomikoarekin.
Ardurek garbi banatuta ematen bazuten ere, jarduera zaildu egin zen, askotan bi zuzendariak elkarren kontra jarduten ziren eta.
Konpainiak lau zuzendari izendatu zituen. Lehena Miguel Antonio de Zuaznabar izan zen (1735-1742), eta beste hirurak Lardizabal sendikoak: Juan Francisco de Lardizabal aurretik (1742-1753), ostean Jose Antonio de Lardizabal semea izendatu zuten Erret Lantegien zuzendari (1753-1777), eta hau hiltzerakoan bere semea Jose Maria de Lardizabal (1777-1784).
Konpainiaren etekina
Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia-k ez zuen etekin oso handia ateratzen armen salerosteari. Halaxe jaso zen, behintzat, 1744. urteko Batzarrean, asientoa berritzeko eskatu zutenean[5].
1761. urteko kontratuan[6] agertzen diren prezioak[7] aztertzen badira, armen salerostearekin bataz besteko %4,7 bat lortzen zuten:
Arma mota Salneurria Ordainduta Etekina Ehunekoa Azken modeloko fusila 90,00 86,75 3,25 %3,6 Corps guardien karabina 78,00 74,00 4,00 %5,1 Corps guardien pistola parea 101,00 97,00 4,00 %4,0 Zalditerirako karabina 58,00 54,00 4,00 %6,9 Zalditerirako pistola 38,50 37,00 1,50 %3,9
Etekin motz hauek erakusten dute orduko armen ekoizpena ez zela oso lehiakorra. Mende horren bukaeran hasiko zen gremio sistemen gainbehera, batez ere Espainiako armadak beste lantegi lehiakorragoei eskaerak egiten hasi zenean (Oviedo eta Trubiako arma lantegi berriak).
Askoz etekin gehiago ateratzen zizkien gastadoreen lanabesei, %34 bat. Etekin gordina antzekoa bazan ere, prezio askoz merkeagoa zuten eta hortaz ehunekoa zazpi bider altuagoa da:
Lanabesa Salneurria Ordainduta Etekina Ehunekoa Bi eskuko aizkora handia 12,00 9,00 3,00 %25 Aizkora txikia 11,00 7,00 4,00 %36 Marrazoa 10,00 5,50 4,50 %45 Aitzur-pikatxoia 12,00 8,00 4,00 %33 Bi puntako pikatxoia 9,00 7,50 1,50 %17 Aitzur zabala 15,00 9,50 5,50 %37 Pala angeluzuzena 13,00 7,00 6,00 %46
Soraluzeko marrazketa eskola
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
1779. urtean, langileen hezkuntza hobetzeko asmoarekin eta Caracasko Gipuzkoar Konpainiak bultzatuta, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak[8] marrazki eskola zabaldu zuen Soraluzen.
Marrazketa eskola Soraluzeko Erret Lantegian ezarri zuten eta, Elkarrearen beste eskoletan ez bezela, eragiten zituen gastuak armagileen gremioek ordaintzen zituzten.
Marrazki eskolaren zuzendaria Gabriel de Capelastegui izan zen, Elorrioko arkitektu ospetsua.
Urriak 3an maisu-plaza oposatzeko lehiaketa ireki zuten, Joachin Calderón aztetzaileak irabazi zuela. Marrazketa eskola 6 egun geroago hasi zituen klaseak, urriak 9an. Eskolak gauez ematen ziren, era lehen urtean 95 ikasle izan ziren.
Kontutan hartu behar da Soraluzeko Erret Lantegiaren zuzendaria, Jose Maria de Lardizabar Oriar y Olloqui, Euskalerriako Adiskideen Elkarteko bazkidea zela.
Bukaera
1779-1784 epea oso txarra izan zen Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiarentzat. Alde batetik, 1778. urtean Ameriketako merkataritza erabat liberalizatu zuten, konkurrentzia handituz. Bestetik, Ingalaterrarekiko gerra berpiztu zen (1780-1783), Venezuelako merkataritza ostopatuz: esateko, Nuestra Señora de la Asunción ontzia ere harrapatu zioten.
Gauzak horrela, 1784.rako Konpainia zorrek itota zegoen, eta desegin egin zen.
Orduan, Frantzisko Cabarrús bankari baionesak, konpainiaren akziodun eta zuzendaritza-batzordeko kideak, proposamen bat egin zuen Konpainia berregituratzeko, Habanako Konpainiarekin eta San Fernando Konpainiarekin bateratuz. Konpainia berria Filipinetako Errege Konpainia bilakatu zen, 1788.an hezurmamitua, eta Filipinekin trafikoaren monopolioa eskuratu zuen. Honetaz gain, Caracasko Konpainiaren Soraluzeko Erret Lantegien asientoa eta Bizkaiko ontziolak ere bereganatu zituen.
Erreferentziak
- Soraluze. Monografía histórica 59. orrialdea. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1997)
- ↑ Real Compañía Guipuzcoana de Caracas.
- ↑ Encargo de armas a las Reales Fábricas de Placencia el año 1687. José Garmendia Arruabarrena (R.S.B.A.P. 1988).
- ↑ Caracasko Gipuzkoar Konpainia. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ 577 gzon hauek maisuak izango ziren. Ofizialak, laguntzaileak eta aprendizak gehitu behar zitzaien.
- ↑ Que aunque se había experimentado no ser lucrativo para la Compañía el Asiento de Armas de las Fábricas de Placencia, no obstante, en atención a ser cosa del Real servicio y utilidad de los pueblos u moradores de la Provincia la subsistencia de ellas...
- ↑ Nueva contrata para la provisión de armas. Real Compañía Guipuzcoana de Caracas (1761)
- ↑ Prezioak erreal kuartotak daude (reales de vellón).
- ↑ Euskalerriaren Adiskideen Elkartea. Wikipedia (euskaraz).