«Konbentzioaren Gerra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    80. lerroa: 80. lerroa:
    Ekainean frantsesek Elosuaren kontra egin zuten, baina Crespo teniente jenerala garaiz konturatu zen eta 29an Urretxutik Gatzagara erretiratu zen. Aldi berean beste tropa batzuk eraman zuen Elgetako inguruetara, Bizkaiko eta Nafarroako bideak zaintzeko.
    Ekainean frantsesek Elosuaren kontra egin zuten, baina Crespo teniente jenerala garaiz konturatu zen eta 29an Urretxutik Gatzagara erretiratu zen. Aldi berean beste tropa batzuk eraman zuen Elgetako inguruetara, Bizkaiko eta Nafarroako bideak zaintzeko.


    Azkenean, espainiarrak erretiratzeko agindua jaso zutenez, 4.500 soldaduko frantses batailoi bat Elgoibarretik Bizkaian sartu zuten: Eibar uztailak 12an, Ermua, Durango era Legutio 13an, Soraluze hurrengo egunetan, Arrasate 16an, Gasteiz 17an, Bilbao 19an
    Azkenean, espainiarrak erretiratzeko agindua jaso zutenez, 4.500 soldaduko frantses batailoi bat Elgoibartik Bizkaian sartu zen: Eibar uztailak 12an hartu zuen, Ermua, Durango era Legutio 13an, Soraluze hurrengo egunetan, eta azkenean Bilbao 19an, tirorik jo gabe. Beste batailoi batek Arrasate 16an, Gasteiz 17an eta Miranda Ebro 22an. Irurtzun zegoen 3.500 gizonezko beste batailoia uztailak 13an abiatu eta Altsasua hartu zuen; uztailak 22rako Iruña inguruko Gaztelu eta Erga mendietan zeuden.
     
    La division que se encontraba en Azpeitia, camino de Deva y Guetaria, entró en Vizcaya por Elgoibar, y como los españoles recibieron la orden de retirarse, no encontró dificultad alguna en conquistar el Señorío sin haver disparado un fusilazo.
     
    .
    (191 orrialdea)
     
    Lana faltan egoera larria zenez, 1795.ean Soraluzeko Udalak garia ekarri zuen, Antoine de Betbeder<ref>Arudyn jaioa (1725), 1740.ean Donostian ari zen. Louise Lassaguerekin Senperen ezkondu zen (1754) eta zazpi seme-alabak izan zituzten, denak Donostian.</ref> merkatariari erosita.  


    Uda hartan lana faltan egoera larria zenez, 1795.ean Soraluzeko Udalak garia ekarri zuen, Antoine de Betbeder<ref>Arudyn jaioa (1725), 1740.ean Donostian ari zen. Louise Lassaguerekin Senperen ezkondu zen (1754) eta zazpi seme-alabak izan zituzten, denak Donostian.</ref> merkatariari erosita.


    ==(1795) Gerra bukaera==
    ==(1795) Gerra bukaera==

    20:40, 19 urria 2021(e)ko berrikuspena

    (1789-1793) Gerra aurreko urteak

    Frantziako Iraultza

    XVIII. mende bukaeran Frantzian ez zen girorik: uzta txarrak, lan falta, gosea, oldarraldiak... Luis XVI.ak 1789.eko maiatzean Batzar Orokorrak (États Généraux) deitu zituen.

    Bertaratuak (kapareak, elizgizonak eta gainontzekoak) ez ziren ados jartzen, eta 1789.eko uztailak 14ean, Parisko herritarrek Bastilla erret espetxea hartu zuten. Egun horretan hasi zen Frantziako Iraultza[1]. Aurki feudalismoaren bukaera, elizaren pribilejioa kentzea, erret konstituzioa... etorri ziren eta kanpotik Austria, Prusia... Frantziaren kontrako gerra hasi zuten.

    1792.eko irailean frantsesak egundoko garaipena lortu zuten, Valmyn, eta errepublika aldarrikatu zuten. 1793.eko urtarrilak 21ean gillotinatu zuten.

    Orduan Frantziako kontrako elkartea handitu zen, Britainia Handia, Portugal eta Espainia bildu zirela. Azken hau oso haserre zegoen, Frantziako eta Espainiako erregeak Borboiak ziren eta, beraz, "lehengusuak". Konbentzioaren Gerra[2] hasi zen

    Soraluzeko abade frantsesak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    1791. urtean Frantziako Errepublika Elizaren kontra hasi zen. Hainbat abade eta prailek erbesteratu ziren, haietako asko Espainiara.

    Soraluzera hiru abade euskaldun etorri ziren (1791). Eta Espainiako gobernuak meza ematea debekatu zienean, Udalak eta gainontzeko abadeek salbuespena egiteko eskatu zuten, oso lan mesedegarria egiten zutelako.


    (1793-1794) Gerraren lehen urtea

    Soraluzeko hiru konpainiak

    Soraluzen hiru konpainia eratu ziren, errepublikar frantsesei aurre egiteko. Hirugarren konpainiaren kapitaina Manuel Silvestre de Mendiola Yturralde (Soraluze, 1775/01/01 - 1856/03/28) izan zen. Maisu kainoigilea, politikan nabarmendu zen: Gipuzkoako diputatu orokorra (Hondarribia 1802), Eibarko alkatea (1805), berriro ditutatu orkorra (Errenteria 1814). Diputazioak Fernando VII.ari armak oparitu zizkionean, berak parte hartu zuen. Josefa Zumaran Lizaranzu andrearekin ezkondu zen, Eibarren (1804/09/12). Josefa Soraluzen hil zen (1855/04/13).

    Gerraren bilakaera

    1793.eko apirilean Espainiako gudarostea Roselló (Katalunia) inbaditu zuen, garaipenak lortuz eta hainbat gotorleku hartu.

    Pirineetako beste aldean, muga inguruan borroka txikiak izan ziren, baina eragin handirik gabe.

    Bestela izan zen 1794.ean. Frantziako Errepublikak egundoko errekrutamendua egin ostean, erasora pasa zen bi aldetan[3].

    (1794-1795) Errepublikarrak Gipuzkoan

    Martxoan Filipinetako Konpainiak bertan behera utzi zuen bere jarduera, tartean Erret Lantegien kudeaketa. Ondorioz, Soraluzeko armagileak lan (eta diru) barik geratu ziren.

    Uztailan hasi ziren erasoak: Nafarroako iparra hartu zuten lehena (Elizondo eta Doneztebe), Hondarribia gero eta abuztuak 3an, defendatzeko indarrik ez zuenez, Donostiak ateak pare-parean zabaldu zizkien.

    Nafarroako erregeordea eta mugako gudarostearen jeneral burua zen Colomerako kondeak gidatutako 4.000 laguneko gudarosteak gogor ekin zien frantsesei Tolosan, baina abuztuaren 9an atzera egin zuen Lekunberrira.

    Julian de Churrucaren espedizioak

    Donostia kapitulatu zuela jakiterakoan, Julián de Churruca Mutrikuko alkateak[4] bertako zein inguruko 400 gizon bildu zuen eta Soraluzeraino eraman zituen bertan armatzeko asmoz, gero Colomerako kondearen gudarostearekin bat egiteko.

    Soraluzera abuztuak 10ean heldu ziren, baina bertan ez zuten armarik aurkitu, ez eta inolako langilerik ere, egun horretan bertan alde egin zutelako, frantsesek fusilatukomzituzten beldur.

    Orduan, Julian de Churrucak gertatukoaren agiria eskatu zuenez, herriko eskribaua zen Manuel Antonio de Larreateguik akta modukoa jaso zuen, Julian berak eta Joaquin Lorenzo de Lascurain Soraluzeko alkateak sinatu zutena[5].

    Egun batzuk geroago, Julianek jakin zuen Altzolako biltegietan Soraluzetik bidalitako arma multzoa zegoela, frantsesek bahitua. Abuztuak 18ko iluntzean bertaratu zen bere saldoarekin eta, nahiz eta frantsesak Debako bidean zeudela zabaldu, biharamunean denak jaso zituen. Bide batez Elgoibarren zeuden beste armak ere jaso zituen, frantsesek Tolosara bidaltzeko agindu zutela[6].

    Frantsesen zigor espedizioak

    Hainbat tokitan, Azpeitia eta Deba esateko, errepublikarren aldekoak agertu ziren. Baina frantsesek babestu ezin zutenez, irainak eta erasoak jasan zituzten.

    Jakin zuenean, Pinet gudaroste buruak lau herri erretzea agindu zuen. Beraz, hiru batailoi irten ziren Tolosatik abuztuak 27an. Errezil, Azpeitia, Azkoitia eta Elgoibar pasa ostean, beti etsaien kontra borrokatan, 29an Eibarrera heldu eta su eman zioten; gauza bera egin zuten Ermuarekin.

    Soraluzen, bitartean, Domingo de Zarandona[7] polbora eta jaurtigaiak ezkutatu zituen, frantsesek ez topatzeko. Espero bezela, frantsesek Soraluzera pasa ziren 29an bertan, baina ez zuten polbora eta jaurtigaiak topa. Hala ere, ez zen falra zer apurtu eta zer erre, tartean Mariaren Sorkunde Guztiz Garbiaren kofradiaren Sortze, Kontu eta Bisiten liburu zaharra.

    Soraluze atzean lagata, Bergara, Antzuola, Urretxu eta Ordiziatik Tolosara itzuli ziren, abuztuak 31ko iluntzean heldu zirela.

    Bitartean Shilt, beste batailoi batekin, kostaldera abiatu zen, eta Ondarroa eta Berriatuari su eman zien.

    Azaroak 29an frantsesek atzera egin zuten bidea, Antzuolatik Berfaran sartuz. Eta orduan herria harpilatu zuten.

    Azpeitia, neguko gotorlekua

    Bergararik itzuleran, Azpeitia eta Azkoitiaz jabetu ziren, eta bertan ezarri zuten eskumako gudarostea negua pasatzeko, hartuezineko gotorlekua zelakoan.

    Azkoitia-Azpeitia hobeto zaintzeko asmoz, Crespo teniente-jeneral espainiarra Elosuan kokatu zen, bere 15.000 soldaduak inguruetan zabaldu ostean, Bergara eta Deba ibaiaren ertzetan. Eta ibaia zeharkatzeko puntuetan kainoiez lagundutako gotorlekuak eraiki zituen. Gainera, kanpaleku bat eratu zuen Muskiritsu mendian, Elosua eta Elgoibar artean, Soraluzeko Mendigainean.

    Negu hartan fronte lerroa modu honetan geratu zen Euskal Herrian: Itziarretik hegoaldera Debarroa eta Urola arroaren artean, eta gero Sakanatik Orreagaraino. Lekunberri eta Gorriti inguruan borrokak izan ziren.

    Momentu hartan 6.000 lagunek osatzen zuten Frantziako gudarostea, eta hurrengo hilabeteetan negu arroparen faltak, janari faltak, bizitokien egoera eskasak eta negua berak ederki kaltetu zuten. Tifus izurria izan zen, eta Moncey jeneralak milaka soldadu galdu zituen.

    Gipuzkoan bi Aldundi

    1794.eko abuztuan frantsesak Donostian sartzerakoan, Gipuzkoako Aldundiak ez zuen Espainiara alde egin, Godoy lehen ministroak nahi bezela. Aldiz, Getarian geratu zen, eta handik Gipuzkoako independentzia aldarrikatu zuen. Batzar Nagusia deitu zuten, baina herri batzuk ez ziren agertu ere egin.

    Frantziako Errepublikari bake negoziazioa eskatu zioten, baina honek abuztuan 23an lurralde konkistatutzat jo zuen eta bi egun geroago 46 batzarkide espetxeratu zituzten eta Baionara eraman. Bi lagun geratu ziren libre bakarrik, Joaquin Barroeta-Zarauz Aldamar diputatua eta Fernando Etxabe-Asu Romero diputatu nagusia, negoziatzen jarraitzeko. Baina abuztuak 29an errepublikarrek Eibar erre zutenean bide hori zapuztu zen zeharo.

    1794.eko irailaren 1ean, frantsesek ez okupatutako udalerriek Batzar Nagusia egin zuten Arrasaten, gerra antolatzeko: Soraluze, Mutriku, Elgoibar, Eibar (bi ordezkari), Elgeta, Bergara (3), Antzuola, Arrasate (3), Aretxabaleta, Eskoriatza, Gatzaga, Oñati (2), Legazpia, Urretxu, Zumarraga, Segura eta Zegama. Batzar Nagusi honetan biharren Aldundia aukeratu zuten, probintzia ordezkatzeko.


    (1795) Frantsesen oldarraldia

    Udaberriarekin soldadu frantses gehiago heldu ziren, eta 1795.eko ekainaren bukaeran hiru dibisio eratu zuten berriro. Soldadu espainiarrak, berriz, 15.000 izatetik negu ostean 9.000 izatera ez ziren heltzen, gipuzkoar eta bizkaitar askok desertatu zuelako, askotan frantsesek eraginda.

    Maiatzak 9an Marbot jeneralak Muskiritsuko kanpalekua eraso egin zuen zuen, arrakasta ososz. Raoul brigada jenerala, Itziarko soldaduekin, Deba ibaiaren inguruko etsaiak xaxatzen zituen bitartean, Azpeitiatik abiatutako bi zutabe kanpalekua eraso zuten goizeko bostetan. 150 lagun hil eta 50 preso hartu zituzten, gainontzekoak laino trinkoari esker hanka egitea lortu zutela. Schlit jenerala, lainoan galduta, Elgoibarra heldu zen Azkoitia zelakoan, baina alde egitea lortu zuen inor galdu gabe.

    Ekainean frantsesek Elosuaren kontra egin zuten, baina Crespo teniente jenerala garaiz konturatu zen eta 29an Urretxutik Gatzagara erretiratu zen. Aldi berean beste tropa batzuk eraman zuen Elgetako inguruetara, Bizkaiko eta Nafarroako bideak zaintzeko.

    Azkenean, espainiarrak erretiratzeko agindua jaso zutenez, 4.500 soldaduko frantses batailoi bat Elgoibartik Bizkaian sartu zen: Eibar uztailak 12an hartu zuen, Ermua, Durango era Legutio 13an, Soraluze hurrengo egunetan, eta azkenean Bilbao 19an, tirorik jo gabe. Beste batailoi batek Arrasate 16an, Gasteiz 17an eta Miranda Ebro 22an. Irurtzun zegoen 3.500 gizonezko beste batailoia uztailak 13an abiatu eta Altsasua hartu zuen; uztailak 22rako Iruña inguruko Gaztelu eta Erga mendietan zeuden.

    Uda hartan lana faltan egoera larria zenez, 1795.ean Soraluzeko Udalak garia ekarri zuen, Antoine de Betbeder[8] merkatariari erosita.

    (1795) Gerra bukaera

    Le 30 thermidor , les troupes se mirent en marche pour retourner en France. Apres un court séjour à Bayonne y elles défilèrent successivement, une partie vers l’armée des côtes de l’Océan , et l’autre vers les Pyrénées orientales. St.-Sébastien ne fut remis aux Espagnols que le 2 vendémiaire an 4


    Gerra ostekoak

    Eibar berreraikitzeko laguntzak

    1796.ean Barzar Nagusia egin zen Seguran eta, besteak beste, Eibarren erreketa eta berreraikitzeaz aritu ziren. Ostean, Aldundiak Eibar inguruko herriei dirulaguntzak eskatu zizkien Eibar berreraikitzeko.

    Erantzunak denetarikoak izan ziren. Soraluzeko Udalak laguntza ukatu zuen:

    "Ondasun propioen gainbehera eta zerga eskasak direla, hurrengo azaroaren 1.erako ezin dut inolako kopururik eman".

    Garia ordaintzekoak

    1832. urtean oraindik ordaindu gabe zegoen 1795.ean Antoine de Betbederrek Soraluzera bidalitako garia, nahiz eta oinordezkoek behin era berriz erreklamatu. Oinordekoak Baionako hiru lagun ziren, Francisco de Larralde Betbeder (Pedro Larralde eta Marie de Betbederren semea, eta beraz Antoineren biloba), eta bi anaia, Bernardo eta Miguel d'Arcangues[9].


    Erreferentziak

    1. Frantziako Iraultza. Wikipedia (euskaraz).
    2. Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian. Wikipedia (euskaraz).
    3. 1794.eko udabarrian elkarren segidan hil ziren Kataluniako jeneral espainiarra era bere bigarrena. Uda hasieran frantsesek galdutakoa berreskuratuzuten eta irailerako Katalunian sartu ziren. Ez atzera ez aurrera ibili ostean, 1795.eko otsailean Rosas hartu zuten. Baina ekainerako espainiarrak muga zeharkatu zuten atzera, herri batzuk hartuz.
    4. Cosme Damián de Churruca famatuaren anaia, familia jatorriz soraluzetarra zuen.
    5. Euskal-Erria XVII urtea, XXXV alea, 584 zbk. (123 eta 124 orrialdeak 1996/09/30)
    6. Manifiesto histórico de los servicios que ha hecho el M.N. y M.L. Señorío de Vizcaya en la ultima guerra con la Francia / escrito de órden del mismo, en el año de 1795. José Agustín Ibáñez de la Renteria (Imprenta Francisco de San Martin 1798).
    7. Hurrengo urteetan Domingo de Zarandona maisu arkabuzgilea izan zen (1793-1797), eta eskopeta bat egin zuen Maria Luisa erreginarentzat, ibiltzeko makila bihurtzen zela.
    8. Arudyn jaioa (1725), 1740.ean Donostian ari zen. Louise Lassaguerekin Senperen ezkondu zen (1754) eta zazpi seme-alabak izan zituzten, denak Donostian.
    9. Archivo de la Real Chancillería de Valladolid. Civiles, Pérez Alonso, Ahaztuak, 1050.0003 kutxa.