«Konbentzioaren Gerra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
37. lerroa: | 37. lerroa: | ||
Orduan, Julian de Churrucak gertatukoaren agiria eskatu zuenez, herriko eskribaua zen Manuel Antonio de Larreateguik akta modukoa jaso zuen, Julian berak eta Joaquin Lorenzo de Lascurain Soraluzeko alkateak sinatu zutena<ref>Euskal-Erria XVII urtea, XXXV alea, 584 zbk. (123 eta 124 orrialdeak 1996/09/30)</ref>. | Orduan, Julian de Churrucak gertatukoaren agiria eskatu zuenez, herriko eskribaua zen Manuel Antonio de Larreateguik akta modukoa jaso zuen, Julian berak eta Joaquin Lorenzo de Lascurain Soraluzeko alkateak sinatu zutena<ref>Euskal-Erria XVII urtea, XXXV alea, 584 zbk. (123 eta 124 orrialdeak 1996/09/30)</ref>. | ||
Egun batzuk geroago, Julianek jakin zuen Altzolako biltegietan Soraluzetik bidalitako arma multzoa zegoela, frantsesek bahitua. Abuztuak 18ko iluntzean bertaratu zen bere saldoarekin eta, nahiz | Egun batzuk geroago, Julianek jakin zuen Altzolako biltegietan Soraluzetik bidalitako arma multzoa zegoela, frantsesek bahitua. Abuztuak 18ko iluntzean bertaratu zen bere saldoarekin eta, nahiz eta frantsesak Debako bidean zeudela zabaldu, biharamunean denak jaso zituen. Bide batez Elgoibarren zeuden beste armak ere jaso zituen, frantsesek Tolosara bidaltzeko agindu zutela<ref>Manifiesto histórico de los servicios que ha hecho el M.N. y M.L. Señorío de Vizcaya en la ultima guerra con la Francia / escrito de órden del mismo, en el año de 1795. José Agustín Ibáñez de la Renteria (Imprenta Francisco de San Martin 1798).</ref>. | ||
15:29, 19 urria 2021(e)ko berrikuspena
(1789-1793) Gerra aurreko urteak
Frantziako Iraultza
XVIII. mende bukaeran Frantzian ez zen girorik: uzta txarrak, lan falta, gosea, oldarraldiak... Luis XVI.ak 1789.eko maiatzean Batzar Orokorrak (États Généraux) deitu zituen.
Bertaratuak (kapareak, elizgizonak eta gainontzekoak) ez ziren ados jartzen, eta 1789.eko uztailak 14ean, Parisko herritarrek Bastilla erret espetxea hartu zuten. Egun horretan hasi zen Frantziako Iraultza[1]. Aurki feudalismoaren bukaera, elizaren pribilejioa kentzea, erret konstituzioa... etorri ziren eta kanpotik Austria, Prusia... Frantziaren kontrako gerra hasi zuten.
1792.eko irailean frantsesak egundoko garaipena lortu zuten, Valmyn, eta errepublika aldarrikatu zuten. 1793.eko urtarrilak 21ean gillotinatu zuten.
Orduan Frantziako kontrako elkartea handitu zen, Britainia Handia, Portugal eta Espainia bildu zirela. Azken hau oso haserre zegoen, Frantziako eta Espainiako erregeak Borboiak ziren eta, beraz, "lehengusuak". Konbentzioaren Gerra[2] hasi zen
Soraluzeko abade frantsesak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
1791. urtean Frantziako Errepublika Elizaren kontra hasi zen. Hainbat abade eta prailek erbesteratu ziren, haietako asko Espainiara.
Soraluzera hiru abade euskaldun etorri ziren (1791). Eta Espainiako gobernuak meza ematea debekatu zienean, Udalak eta gainontzeko abadeek salbuespena egiteko eskatu zuten, oso lan mesedegarria egiten zutelako.
(1793-1794) Gerraren lehen urtea
Soraluzeko hiru konpainiak
Soraluzen hiru konpainia eratu ziren, errepublikar frantsesei aurre egiteko. Hirugarren konpainiaren kapitaina Manuel Silvestre de Mendiola Yturralde (Soraluze, 1775/01/01 - 1856/03/28) izan zen. Maisu kainoigilea, politikan nabarmendu zen: Gipuzkoako diputatu orokorra (Hondarribia 1802), Eibarko alkatea (1805), berriro ditutatu orkorra (Errenteria 1814). Diputazioak Fernando VII.ari armak oparitu zizkionean, berak parte hartu zuen. Josefa Zumaran Lizaranzu andrearekin ezkondu zen, Eibarren (1804/09/12). Josefa Soraluzen hil zen (1855/04/13).
Gerraren bilakaera
1793.eko apirilean Espainiako gudarostea Roselló (Katalunia) inbaditu zuen, garaipenak lortuz eta hainbat gotorleku hartu.
Pirineetako beste aldean, muga inguruan borroka txikiak izan ziren, baina eragin handirik gabe.
Bestela izan zen 1794.ean. Frantziako Errepublikak egundoko errekrutamendua egin ostean, erasora pasa zen bi aldetan[3].
(1794-1795) Frantziarren lehen erasoa
Uztailan hasi ziren erasoak: Nafarroako iparra hartu zuten lehena (Elizondo eta Doneztebe), Hondarribia gero eta abuztuak 3an Donostiak ateak pare-parean zabaldu zizkien. Orduan Filipinetako Konpainiak bertan behera utzi zuen bere jarduera, tartean Soraluzeko Erret Lantegien kudeaketa.
Julian de Churrucaren espedizioak
Donostia kapitulatu zuela jakiterakoan, Julián de Churruca Mutrikuko alkateak[4] bertako zein inguruko 400 gizon bildu zuen eta Soraluzeraino eraman zituen bertan armatzeko asmoz, gero Colomerako kontearen gudarostearekin bat egiteko (Nafarroako erregeordea eta mugako gudarostearen jeneral burua).
Soraluzera abuztuak 10ean heldu ziren, baina bertan ez zuten armarik aurkitu, ez eta inolako langilerik ere, egun horretan bertan alde egin zutelako, frantsesek fusilatukomzituzten beldur.
Orduan, Julian de Churrucak gertatukoaren agiria eskatu zuenez, herriko eskribaua zen Manuel Antonio de Larreateguik akta modukoa jaso zuen, Julian berak eta Joaquin Lorenzo de Lascurain Soraluzeko alkateak sinatu zutena[5].
Egun batzuk geroago, Julianek jakin zuen Altzolako biltegietan Soraluzetik bidalitako arma multzoa zegoela, frantsesek bahitua. Abuztuak 18ko iluntzean bertaratu zen bere saldoarekin eta, nahiz eta frantsesak Debako bidean zeudela zabaldu, biharamunean denak jaso zituen. Bide batez Elgoibarren zeuden beste armak ere jaso zituen, frantsesek Tolosara bidaltzeko agindu zutela[6].
Abuztutik aurrera, Gipuzkoako Diputazioak independentzia aldarrikatu zuen, eta bake negoziazioa eskatu zion Frantziako Errepublikari. Hauek bertan sartzea departamentu moduan eskani zuten.
Erreferentziak
- ↑ Frantziako Iraultza. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ 1794.eko udabarrian elkarren segidan hil ziren Kataluniako jeneral espainiarra era bere bigarrena. Uda hasieran frantsesek galdutakoa berreskuratuzuten eta irailerako Katalunian sartu ziren. Ez atzera ez aurrera ibili ostean, 1795.eko otsailean Rosas hartu zuten. Baina ekainerako espainiarrak muga zeharkatu zuten atzera, herri batzuk hartuz.
- ↑ Cosme Damián de Churruca famatuaren anaia, familia jatorriz soraluzetarra zuen.
- ↑ Euskal-Erria XVII urtea, XXXV alea, 584 zbk. (123 eta 124 orrialdeak 1996/09/30)
- ↑ Manifiesto histórico de los servicios que ha hecho el M.N. y M.L. Señorío de Vizcaya en la ultima guerra con la Francia / escrito de órden del mismo, en el año de 1795. José Agustín Ibáñez de la Renteria (Imprenta Francisco de San Martin 1798).