«Abizenak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
180. lerroa: | 180. lerroa: | ||
|| Soraluzekoa izateaz gain, Bergara, Durango, Hernani eta Itziarkoa (Deba). | || Soraluzekoa izateaz gain, Bergara, Durango, Hernani eta Itziarkoa (Deba). | ||
|} | |} | ||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== |
Hauxe da oraingo bertsioa, 20:54, 5 urria 2021 data duena
Abizenen jatorria
Abizen patronimikoen jatorria aitaren izena zen: López, Loperena, Lopetegui… Eta abizen toponimikoen jatorria tokia, etxea, baserria, herria... izaten zen.
Abizen batzuk leku askotan sortu ziren batera (Ibarra, Iraola...), toki izen moduan oso zabalduta daudelako. Baina beste abizen batzuk jatorri bakarra dute; nahiz eta familiako batzuk tokiz aldatu, batzuetan ez zuten abizena galtzen (ospea gorde nahi zutelako edo...) eta abizenaren adar berriak sortzen zituzten.
Abizenen jatorria aztertzeko oso baliogarriak dira kaparetasun auziak eta odol garbiaren agiriak. Aintzinako Erregimenean pertsona guztiek ez zituzten eskubide berberak, lan mota batzuk kapareek edo hidalgoek besterik ezin zuten egin. Hortik norberaren abizenaren jatorria argitzeko askoren interesa.
Abizenen bilakaera
Ertarotik aurrera pertsona askoren izenak hiru zati zituen: izen propioa gehi patronimikoa gehi toponimikoa. Soraluzen gordetako agiri zaharretan hainbat adibide gordetzen dira: María Beltrán de Irure (1555), Juan Ibáñez de Irure (1560), Pedro Pérez de Arteaga (1564), Domingo Martínez de Arechaga (1572), Pedro Martínez de Aseguinolaza (1589)… Patronimikoa aitaren izenak markatzen zuen eta jatorriak, berriz, toponimikoa (etxea, baserria, inoiz herria).
Beraz, abizenak belaunaldiz belaunaldi aldatzen ziren, nahiz eta bizitokia edo jatorria mantendu: aita Juan Pérez de Izaguirre bazen, semea Melchor Ibáñez de Izaguirre izango zen.
Baina XVI mendetik XVIII mendera patronimikoaren erabilera indarra galtzen ari zen: Melchor de Churruca (1576), Bartolomé de Igueribar (1566)… Inoiz, familia baten aldaketak gordetzen dira: Juan Ibáñez de Armendia aita, baina Juan de Armendia semea (1584).
Eta XVIII mendean abizen toponimikoak dira nagusi, beti de aurretik dutela. Jatorria mantentzen bazen, abizenak ez ziren aldatzen... baina inoiz Juan de Izaguirre izeneko baten Joaquín bere semea Soraluzetik joaten bazen, bizitoki berrian Joaquín de Placencia izango zen.
Azkenean, abizenak fosilizatu egin ziren. Araban osorik, hau da, patronimikoa gehi toponimikoa. Baina toki gehienetan, Soraluze barne, toponimikoa gailendu zen. Azken aldaketa XIX mende bukaeran etorri zen, Erregistro Zibilak garatu zirenean: abizen toponimikoek berezko zuten de hori desagertu egin zen kasu gehienetan, jabeek kontra egin ez bazuten behintzat.
Soraluzeko abizenak
Soraluzen bertan sortutako abizenak dira. Hala ere, badaude bakar batzuk kanpotik etorritakoak (Irure Nafarroatik, Isasi Eibartik...)
Gehienak toponimikoak direnez, kasu askotan Euskal Herriko hainbat tokitan abizen berdinak sortu ziren. Baina Soraluzen bakarrik dozenatik gora: Aldasoro, Atsegin, Espren, Gorbea, Hernizketa, Imitola, Izagirre Goikoa, Laskortegi, Loiolaetxea, Mendiolaetxea, Mueska, Mueska-Iturburu, Plazentzia, Sagaregi, Salogoen, Solaguen, Ubarkalde eta Unamuno.
Abizena Azalpenak Aginaga
AguinagaSoraluzekoa izateaz gain, Azkoitia, Elgoibar eta Iranzukoa (Irun). Agirre
AguirreSoraluzekoa izateaz gain, Albiztur, Aduna, Alquiza, Amezketa, Anoeta, Artigas, Astigarreta, Azpeitia, Bergara, Egizkioga, Eibar, Eizaga (Zumarraga), Eleizalde (Usurbil), Elgeta, Errezil, Eskoriatza, Goiaz, Gudugarreta (Beasain), Itziar (Deba), Lazkao, Leaburu, Lizarra, Marin (Eskoriatza), Mendaro, Mutriku, Oikina (Zumaia), Orio, Oiartzun, Segura, Urnieta, Urretxu, Zaldibia, Zegama eta Zumarragakoa.
Oinetxeak armarria zeukan.Aldasoro Soraluzekoa bakarrik.
Armarria: erdibitua: lehena urdinaren gainean urrezko bi lili eta bigarrena zilarra gainean otso beltza, mihia eta azazkal gorriez.Aretxaga
ArechagaGipuzkoan, Soraluzekoa bakarrik. Arizaga Soraluzekoa izateaz gain, Aduna, Andoain, Azpeitia eta Urnietakoa.
Soraluzeko armarria: zilarra gainean arte berdea eta zilarrezko bi otso, alde batetik bestera enbor oinean.Atsegin
AtseguinSoraluzekoa bakarrik.
Oinetxeak armarria zeukan.Bolintxu
BolinchoSoraluzekoa izateaz gain, Berrizkoa (Bizkaia). Espilla Soraluzekoa izateaz gain, Eskoriatza , Ermua, Oñati eta Zarautzkoa.
Soraluzeko armarria: zilarrezkoa, erronbo urdina (azur) dauka urrezko arrano batekin kargatua: tarte bakoitzean armiño beltz (sable) bat. Inguru gorriaren barruan zilarrezko zortzi lertxun hosto.Espren Soraluzekoa bakarrik. Goenaga Soraluzekoa izateaz gain, Antzuola, Astigarreta (Beasain), Azpeitia, Azkoitia eta Errezilgoa.
Soraluzeko armarria: urdinaren gainean urrezko grifoa, inguru gorri eta urrezko ajedrezadoak inguratua.Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
Goienetxe
GoenecheSoraluzekoa izateaz gain, Eibar eta Ziortzakoa. Gorbea
GorveaSoraluzekoa bakarrik.
1738 urtean abizenaren kaparetasuna frogatu zuten.Hernizketa
HernizquetaSoraluzekoa bakarrik.
1667 urtean abizenaren kaparetasuna frogatu zuten.Ibarra
YbarraSoraluzekoa izateaz gain, Abadiño, Aiara, Amorebieta, Amoroto, Antzuola, Arratia, Arratzu, Berriatua, Bolibar-Zenarruza, Dima, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Elorrio, Etxebarri, Getxo, Gordexola, Gorliz, Gueñes, Itsasondo, Igorre, Laudio, Leitza, Mallabia, Etxebarria, Mendaro, Mendexa, Mutriku, Okondo, Orozko, Santaolaya (Burgos), Sopelana, Ugazua (Eskoriatza), Urduliz, Uzarraga (Antzuola), Valpuesta (Burgos), Xemein (Markina) eta Nafarroa Beherekoa. Imitola Soraluzekoa bakarrik. Iraola Soraluzekoa izateaz gain, Errezil, Itsaso, Itsasondo eta Tolosakoa.
Soraluzekoei bi armarri dagozkie. Lehena urrezkoa da, bi lehoi elkarren kontra borrokatan eta, buruan, hiru lili urdin elkarren ondoan. Bigarrenak bi zati ditu; ezkerrean bi eskopeta bata bestearen gainean eta, goian, izarra; eskuman zuhaitza eta basurdea enborraren gainean.Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
Iribe Soraluzekoa izateaz gain, Abadiño, Angiozar (Bergara), Azkoitia, Lazkao eta Olaberriakoa.
Soraluzeko armarria: gorri gainean urrezko hiru izar, ondo lerrokatuta; behekoa apaingarri batekin.Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
Irure Berez Nafarroakoa; adarrak ditu Soraluze, Arroa (Zestoa), Errezil eta Itziarkoa (Deba).
Soraluzekoei bi armarri dagozkie. Lehena orlegia da, zilarrezko dorrea duena; ingurua urdina, urrezko zortzi izarrekin. Bigarrena urdina, zuhaitza erdian eta honen alboan Nafarroako erret armarritxoa; zuhaitz gainean gurutze gorri liliduna eta alboan lehoia zutik; ingurua orlegia, zakur eta idiekin.Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
Isasi Berez Eibarkoa; adarrak ditu Soraluze, Amurrio, Aramaio, Arratia, Baranbio (Lezama), Bedia, Enkarterriak, Eskoriatza, Gamiz, Galdakao, Goronaeta (Aretxabaleta), Luiando (Aiara), Marin (Eskoriatza), Olatz (Mutriku) eta Orozkon. Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
Iturbe Soraluzekoa izateaz gain, Antzuola, Apotzaga (Eskoriatza), Arrasate, Basagoen (Leintz), Bergara, Elgeta, Lekeriketa (Elorrio), Oxirondo (Bergara) eta Urretxukoa.
Oinetxeak armarria zeukan.Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
Iturriaga Soraluzekoa izateaz gain, Andoain, Artea, Azpeitia, Azpilkueta (Baztan), Bedoña (Aretxabaleta), Berastegi, Beruete (Basaburua), Erandio, Errenteria, Gaztelu (Abadiño), Igorre, Larrauri, Mañaria, Mundaka, Mungia, Orio, Zamudio, Zeanuri eta Lapurdikoa.
Soraluzeko armarria: zilarrezkoa, zuhaitza eta basurdea zutik, inguru gorria urrezko zortzi oskolekin.Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
Izagirre
IzaguirreSoraluzekoa izateaz gain, Aduna, Astobiza (Lezama), Belauntza, Berastegi, Bergara, Ezkio, Hondarribia, Irun, Itsasondo, Laudio, Lazkao, Mungia, Oxirondo (Bergara), Urnieta, Iguria (Elorrio) eta Zumarragakoa.
Soraluzeko armarria: orlegia, urrezko dorrea olatu urdin eta zilarrezkoen gainean; urrezko bi lehoi dorreari atxikituta, eta dorreko leiho batetik urrezko besoa irtetzen da, eskuan burnizko mailua duela.Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
Izagirre Goikoa
Izaguirre GoicoaSoraluzekoa bakarrik.
Oinetxeak armarria zeukan.Larreategi
LarreateguiSoraluzekoa izateaz gain, Bilbo, Eibar, Elorrio eta Ermukoa.
Soraluze eta Eibarko armarria: orlegia, urrezko grifoa, inguruan ajedrezatua, urrezkoa eta gorria.Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
Laskurain
Lascurain/ LascoainSoraluzekoa izateaz gain, Antzuola, Bergara, Eibar, Irun eta Tolosakoa.
Soraluze, Irun, Antzuola eta Bergarako armarriak bi zati ditu: lehena urrezkoa, aritz orlegia eta basurde beltza zutik; bigarrena zilarrezkoa, zortzi borobil gorriekin.Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
Laskortegi
LascorteguiSoraluzekoa bakarrik. Loiola
LoyolaBerez Azpeitiakoa; adarrak ditu Soraluze, Antzuola, Bergara, Eibar eta Nafarroan.
Soraluze eta Bergarako armarriak bi zati ditu: lehena zilarrezkoa, pertza laratzatik zintzilik eta, berari lotuta, bi otso zutik, denak beltzak; bigarrena urrezkoa, zazpi marra gorriekin.Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
Loiolaetxea
Loyola EcheaSoraluzekoa bakarrik.
Isasiren arabera, 1625 urtean abizenaren kaparetasuna frogatu zuten.Mallagarai
MallagaraySoraluzekoa izateaz gain, Mallabiakoa. Mandiola Berez Leintz bailarakoa; adarrak ditu Soraluze, Azpeitia, Eibar, Elgoibar eta Oñatin.
Soraluzeko armarria: lau zatitan, lehena eta laugarrena gorriak, arrano beltzarekin; bigarrena eta hirugarrena zilarrezkoak, bi otso beltz mingain gorriekin, bata bestearen gainean eta bi aldetara begiratzen.Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
Mendiola Berez Mendiolakoa (Eskoriatza); adarrak ditu Soraluze, Alzaga, Aramaio, Eibar, Leintz-Gatzaga, Gernika, Zeberio eta Arabako lautadan.
Soraluzeko armarria: lau zatitan, lehena eta laugarrena gorriak, zilarrezko arrano batekin; bigarrena eta hirugarrena zilarrezkoak, bi otso beltz mingain gorriekin, bata bestearen gainean eta bi aldetara begiratzen.Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
Mendiolaetxea
Mendiola EcheaIsasiren arabera, 1625 urtean abizenaren kaparetasuna frogatu zuten. Mueska
MuescaSoraluzekoa bakarrik.
Mueska-Iturburu
Muesca-IturburuSoraluzekoa bakarrik.
Olaza Soraluzekoa izateaz gain, Albisturrekoa.
Plazentzia
Placencia/ PlazaenziaSoraluzekoa bakarrik. Sagaregi
SagareguiSoraluzekoa bakarrik. Sagarraga Berez Zeanurikoa; adarrak ditu Soraluze, Bakio, Elgoibar eta Mundakan. Salogoen
SalogüenSoraluzekoa bakarrik.
Armarria: lau zatitan, lehena eta laugarrena urdinak, bakoitzean bi bordoi handi bata bestearen gainean, eta bigarrena eta hirugarrena zilarrezkoak, bakoitzean bost maxkor eta bi orri.Solaguen
SolagüenSoraluzekoa bakarrik.
1676 urtean abizenaren kaparetasuna frogatu zuten.Txurruka
ChurrucaSoraluzekoa izateaz gain, Azkoitikoa.
Soraluzeko armarria: urdin gainean zilarrezko hiru zingola; urrezko ingurua, kate urdinaz.Ubarkalde
UbarcaldeSoraluzekoa bakarrik. Unamuno Soraluzekoa bakarrik. Zabala Soraluzekoa izateaz gain, Amezketa, Anzuola, Asteasu, Azpeitia, Bedoña (Aretxabaleta), Begara, Elgoibar, Elgeta, Errezil, Gellano (Aretxabaleta), Marin (Eskoriatza), Ordizia eta Urrestillakoa (Azpeitia). Zabaleta Soraluzekoa izateaz gain, Arrasate, Bergara, Urnieta eta Urretxukoa.
Zigaran
CigaranSoraluzekoa izateaz gain, Bergara, Durango, Hernani eta Itziarkoa (Deba).
Erreferentziak
- Apellidos. Ramiro Larrañaga (Boletín de la R.S.B.A.P. 2003).
- Auñamendi Eusko Enziklopedia. Bernardo Estornés Lasa Funtsa (Eusko Ikaskuntza).
- Casas solariegas y apellidos de Guipúzcoa. Julio de Atienza (La obra de Julio de Atienza y Navajas, barón de Cobos de Belchite y marqués del Vado Glorioso en "Hidalguía" 1993).