«Ondare txikia. Harakin kakoak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
17. lerroa: | 17. lerroa: | ||
Bere funtzioa galduta, etxaurrea atortzen zenean (harategia atondu, edo beste negozio bat zabaltzen zenean) kakoa kentzen zuten. | Bere funtzioa galduta, etxaurrea atortzen zenean (harategia atondu, edo beste negozio bat zabaltzen zenean) kakoa kentzen zuten. | ||
Gaur egunean, harakin kakoek zera adierazten dute, inoiz lokal horretan harategia izan dela. | |||
19:38, 10 apirila 2021(e)ko berrikuspena
Harakin kakoak harategien etxaurretan zeuden burnizko kakoak, txerri hil berriak bertatik zintzilikatzeko eta txerrikiak salgai zirela erakusteko.
Horregatik, lurretik bizpahiru metrotara kokatzen ziren.
Erabilera
Harategian txerria hiltzen zenean, zabaldu eta husten zen.
Ondo garbitu ostean, enbor luzea sartzen zitzaion buru azpitik. Enbor honek bi metroetakoa edo luzeago izaten zen, txerria airean geratzeko; eta beti harakin kakoaren altura baino luzeagoak.
Behin txerria enborretik zintzilik zela, enborra kakoan lotzen zen, eta beste punta lurrean finkatzen zen. Txerria airean geratzen zen, zabal zabalik, hormara begira.
Desagerpena
Osasun arauak gero eta zorrotzagoak izanik, 1960 hamarkadan harakinek laga zioten txerria harategien kanpoaldean erakusteari. Gainera, hiltegi handiei esker okelaren hornikuntza bermatuta zegoen, eta txerrikien eskaintza ez zen iragarri behar.
Bere funtzioa galduta, etxaurrea atortzen zenean (harategia atondu, edo beste negozio bat zabaltzen zenean) kakoa kentzen zuten.
Gaur egunean, harakin kakoek zera adierazten dute, inoiz lokal horretan harategia izan dela.
Geratzen diren harakin kakoak