«Mugarriak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Fitxategi: Mugarriak._Kurutzebakarraldea_(Juan_Carlos_Astiazarán_2020).jpg | thumb | 240px | right | Kurutzebakarraldea]]
    [[Fitxategi: Mugarriak._Kurutzebakarraldea_(Juan_Carlos_Astiazarán_2020).jpg | thumb | 240px | right | Kurutzebakarraldea]]


    Soraluzek beste hiru herriekin egiten du muga. Maltzagatik hasita, eta ordulari baten orratzen norabidean:  
    Soraluzek beste hiru udalerriekin egiten du muga. Maltzagatik hasita, eta ordulari baten orratzen norabidean:  
    * Aurretik Elgoibarrekin. [[Kortazarreko Haitza (eu)|Kortazarreko Haitzera]] lehen, eta [[Mendigain (eu)|Mendigaina]] jarraituz [[Kurutzebakar mendia (eu)|Kurutzebakarreraino]].
    * Aurretik Elgoibarrekin. [[Kortazarreko Haitza (eu)|Kortazarreko Haitzera]] lehen, eta [[Mendigain (eu)|Mendigaina]] jarraituz [[Kurutzebakar mendia (eu)|Kurutzebakarreraino]].
    * Gero Bergararekin, [[Deba ibaia (eu)|Deba ibaira]] jaitsiz Mugarrira, handik gora [[Krabeliñatx (eu)|Krabeliñatxera]] eta [[Sagar-erreka (eu)|Sagar-errekatik]] Santutxo Aingeruguardaraino.
    * Gero Bergararekin, [[Deba ibaia (eu)|Deba ibaira]] jaitsiz Mugarrira, handik gora [[Krabeliñatx (eu)|Krabeliñatxera]] eta [[Sagar-erreka (eu)|Sagar-errekatik]] Santutxo Aingeruguardaraino.
    19. lerroa: 19. lerroa:
       43.187290, -2.399322 ~Pagomuneta~~Green_marker.png;
       43.187290, -2.399322 ~Pagomuneta~~Green_marker.png;
       43.188201, -2.400680 ~Gizaburua~~Green_marker.png;
       43.188201, -2.400680 ~Gizaburua~~Green_marker.png;
       43.187270, -2.397676 ~Otzoaldasoro~~Green_marker.png;
       43.187270, -2.397676 ~Otsoaldasoro~~Green_marker.png;
       43.186457, -2.395810 ~Idoia~~Green_marker.png;
       43.186457, -2.395810 ~Idoia~~Green_marker.png;
       43.185455, -2.391883 ~Idoiako laua~~Green_marker.png;
       43.185455, -2.391883 ~Idoiako laua~~Green_marker.png;
    116. lerroa: 116. lerroa:
    | Gizaburua            || 43.188201 || -2.400680 ||    ||  
    | Gizaburua            || 43.188201 || -2.400680 ||    ||  
    |-
    |-
    | Otzoaldasoro         || 43.187270 || -2.397676 ||    || Desagertuta
    | Otsoaldasoro         || 43.187270 || -2.397676 ||    || Desagertuta
    |-
    |-
    | Idoia                || 43.186457 || -2.395810 ||    || Desagertuta (Idoia Otzoaldasoroalde)
    | Idoia                || 43.186457 || -2.395810 ||    || Desagertuta (Idoia Otzoaldasoroalde)

    21:05, 14 apirila 2022(e)ko berrikuspena

    Kurutzebakarraldea

    Soraluzek beste hiru udalerriekin egiten du muga. Maltzagatik hasita, eta ordulari baten orratzen norabidean:


    Mugarrien mapa

    Mapa kargatzen...


    Elgoibarrekiko mugarriak

    (Kokapenak gutxi gora-beherakoak dira, Soraluzeko toponimoen mapatik[1] eta Google maps-etik hartuak).

    Izena Longitudea (I) Latitudea (M) Altuera (m) Azalpenak
    (Deba ibaia) 43.192802 -2.436542 78 Soraluze, Eibar eta Elgoibar batzen diren puntua
    Maltzaga / Maldatzaga 43.193589 -2.436021 Desagertuta (Aginaga azpikoa)
    Arranaitzabal 43.197040 -2.424810 Desagertuta (Aginaga)
    Zabalekurutze 43.194768 -2.419392 (Iturbe)
    Arpoto 43.193219 -2.416624
    Iturbe txabola
    Kortazar 43.192241 -2.413566 750 Desagertuta
    Urteagaburu 43.191870 -2.410294
    Akelarregaña 43.191866 -2.407000 763 Desagertuta
    Pagomuneta 43.187290 -2.399322 769
    Gizaburua 43.188201 -2.400680
    Otsoaldasoro 43.187270 -2.397676 Desagertuta
    Idoia 43.186457 -2.395810 Desagertuta (Idoia Otzoaldasoroalde)
    Idoiako laua 43.185455 -2.391883
    Idoiako Atxolinalde 43.184767 -2.389630
    Atxolin 43.182377 -2.385492 841 Atxolingaña ere
    Aizkoin 43.181063 -2.382897
    Pagobedeinkatua 43.180844 -2.381481
    Kurutzebakar 43,176128 -2,373788 902


    Bergararekiko mugarriak

    (Datuak Pol-pol[2] web orritik eskuratu eta birkalkulatu dira)

    Izena Longitudea (I) Latitudea (M) Altuera (m) Azalpenak
    Kurutzebakar 43.176128 -2.373788 901,59 1871 data idatzita
    Kurutzebakarraldea 43.174326 -2.374270 882,85 Pol-Polen arabera Aizpuruko Zabala tumulua bera da, baina ez[3].
    Aizpuruzabala 43.171253 -2.375766 821,00 Desagertuta
    Azkonazulueta 43.169872 -2.377075 823,16 Hiru zatittan apurtuta. Zati baten V idatzita
    Ozetagaña / Ozeta 43.168411 -2.382244 761,43 Harri irregular borobila
    Arkaitza / Askaisa 43.167333 -2.383048 730,00 Amildegi gaineko aitza, pago baten ondoan
    Iruerreketa 43.164617 -2.390647 435,00 Desagertuta (presa eta kanala bertan eginda)
    Bolu 43.161751 -2.399542 Desagertuta (Egoitzako bideazpian)
    Ondarra 43.163262 -2.399806
    Mugarri 43.162840 -2.400704 107,00 Osintxuko sahiesbidean
    Mugarri Etxetxoburua 43.161861 -2.404548 Mendi bizkarrean, horma hasten dan inguruan
    Itzioegi 43.161908 -2.406367 Zelai erdian, munako horma hasiera inguruan
    Untzetazpikoa / Untzetagalarraga 43.162336 -2.408513 387,61 P eta V idatzita
    Untzetaerdikoa 43.162948 -2.410486 435,03 P eta V idatzita
    Untzetagañekoa 43.164843 -2.413448 449,20 P eta V idatzita
    Untzeta 43.163986 -2.415850 Desagertuta
    Untzetaiturri 43.162965 -2.417044 Desagertuta
    Birjiñaiturri 43.163251 -2.418666 Desagertuta
    Birjiñaiturri 43.163648 -2.420360 Desagertuta
    Txaraitxi / Saraitxi 43.164427 -2.420609 Desagertuta
    Arteita 43.166059 -2.421217 505,00 Desagertuta
    Lindaria 43.166280 -2.422779 Desagertuta
    Sasibaltz 43.167674 -2.423865 405,42 P eta V idatzita
    Sasibaltz 43.166055 -2.425639 Lekutik aterata
    P eta V idatzita
    Sasibaltzbarrena 43.167889 -2.429629 207,00 Desagertuta
    Zubitxo 43.165731 -2.432775 215,00 Desagertuta
    Bergaldia / Bergaraldea 43.166084 -2.436827 379,42 Beste ordezko mugarri bat dago
    Bergaldia / Bergaraldea 43.166694 -2.436492 377,46 P eta V idatzita
    Pagozabal 43.167274 -2.435949 Desagertuta.
    Hesi kontra, beste mugarri txiki bat dago gertuan.
    Pagozabal 43.167735 -2.435566 384,25 Ordezko mugarria dago
    Pagozabal 43.167979 -2.434575 375,73 P eta V idatzita
    Pagozabal 43.168274 -2.434254 374,60 P eta V idatzita
    Pagozabal 43.168573 -2.434899 383,41 P eta V idatzita
    Aierdi / Ayardi 43.168697 -2.435545 Desagertuta
    Aierdi / Ayardi 43.168755 -2.437866 382,68 P eta V idatzita
    Aierdi / Ayardi 43.169079 -2.439671 381,84 P eta V idatzita
    Aierdi / Ayardi 43.169952 -2.440200 398,97 P eta V idatzita
    Santutxo Aingeruguarda 43.170698 -2.443162 535,88 EIBAR BERGARA eta PLACENCIA idatzita,
    eta 1871 data


    Eibarrekiko mugarriak

    (Datuak Egoibarra[4] web orritik eskuratu dira)

    Izena Longitudea (I) Latitudea (M) Altuera (m) Azalpenak
    Santutxu Aingeruguarda 43.1706976416 -2.44316195456 544 Placencia – Bergara – Eibar 1873
    Santutxuzabala 43.1727846026 -2.44272468993 517 P eta E idatzita
    Santutxutrangua 43.1743021905 -2.44186195904 488 Ez da jatorrizkoa, eta mugituta dago
    Pagomakur 43.1751708612 -2.44088206905 527 P idatzita
    Pagobedeinkatua 43.1766150748 -2.43974924489 535 P eta E idatzita
    Igartuzelai 3 43.1775500742 -2.43944540031 513 P eta E idatzita
    Igartuzelai 2 43.1790649031 -2.43986219314 478 P eta E idatzita
    Igartuzelai 1 43.1809174347 -2.43936537489 496 P bakarrik ikusten da
    Illordogaña 3 43.1816379579 -2.43939569630 499 P eta E idatzita
    Illordogaña 2 43.1825511257 -2.44015025113 503 P eta E idatzita
    Illordogaña 1 43.1836712666 -2.44087832903 499 P eta E idatzita
    Illordo/ Hirupago 43.1854062037 -2.44027182669 439 P eta E idatzita
    Illordo Etxetxoburua 43.1861423257 -2.43980978875 418 P eta E idatzita
    Irureko plaza 43.1885036202 -2.43656396903 316 P eta E idatzita
    Iruregaña / Irure 43.1890152870 -2.43623929851 311 P eta E idatzita
    Sutsuegi 43.1903135981 -2.43657193251 227 P eta E idatzita
    Maltzaga/ Maldatzaga 43.1926107748 -2.43677232640 83 Desagertuta
    (Deba ibaia) 43,192802 -2,436542 78 Soraluze, Eibar eta Elgoibar batzen diren puntua


    Mugarrien zehaztapenak

    Herrien arteko mugak behin eta berriz finkatu izan dira, eta zaindu: mugarriak desagertze direla, inoiz lekuz aldatzen dira...

    Horregatik, noizean behin lege edo arau batek udalerriak beraien mugarriak jasotzeko behartzen ditu. Arazoak ekiditzeko, muga bakoitzeko herri bateko zein besteko ordezkariak bilduta egiten dira azterketa hauek.

    Soraluzen gordetzen den mugarri zehaztapen zaharrena 1506. urtekoa da, Elgoibar eta Soraluze artekoa. Horretaz gain, azken 150 urtetan hiru aldiz zehaztu dira Soraluzeko mugak, 1871, 1889 eta 1939 urtetan, hain zuzen. Erabilitako dokumentazioa Espainiako Institutu Geografiko Nazionalaren web orritik [5]ekarri da.

    1506.ko mugarrien zehaztapena

    1506.ko irailak 23an Soraluze eta Elgoibarko ordezkariak bildu ziren Muskiritzun, bi herrien mugarriak zehaztu eta, behar zenean, ordezkatzeko.

    Soraluzetik agertu zirenak: Lope de Acheguinolaça (alkatea), Domingo de Arteaga (sindikoa), Garçía de Uribarri (lekukoa), Juan Garçía de Arreguia (lekukoa), Pero Sánchez de Yturbe (lekukoa) eta Martín Ybanes de Yrure (notarioa). Elgoibartik: Domingo Sánchez de Carquiçano (alkatea), Lope Peres de Sarasua (zinegotzia), Pero Sánchez de Ybarra (lekukoa), Juan Ferrándiz de Garagarça (lekukoa), Domingo de Azcarate (lekukoa) eta Pero Peres de Marigorta (notarioa). Agiria egiteagatik eskribauak urrezko florin bat kobratu zuen[6].

    Agirian Kortazarreko Haitzetik Maltzagarainoko mugarriak agertzen dira, 15.tik 26.era. Ez dakigu aurreko hamalauak galdutako orri batean jaso ziren edo beste baterako laga zituzten. Zehaztutako mugarriak hauek ziren:

    Mugarria Aurrekotik Azalpena
    XV …Yturbe ondoko haitz baten alboan
    XVI 30 urrats Pedro de Yturberen soro azpian
    XVII 60 urrats Baraçaeta izeneko tokian, Pedro de Yturberen sailetan
    XVIII 60 urrats Aginaga eta Areyçabalaga artean, mugarri zahar baten gertu
    XIX 80 urrats Areyçabalaga etxeko lizar batzuren azpian
    XX 50 urrats Aginaga gaineko bi lursailen artean, beherako bide erdian
    XXI 70 urrats Gorosti baten azpian
    XXII 32 urrats Aginaga baserriaren etxaburuan
    XXIII 12 urrats Aginaga etxearen ondoan
    XXIV 12 urrats Juan de Aguinagaren soro batean, Aginaga etxeondoan dagoen pikondo baten azpian
    XXV 50 urrats Aginagatik Elgoibarrera eta Soraluzera jaisten den errepidearen erdian
    XXVI Deba ibaiaren erdian dagoen harkaitzean

    1889.ko mugarrien zehaztapena

    1889ko abuztuak 30ko Errege-dekretuak mugarrien zehaztapena agindu zuen.

    Soraluze aldetik 7 lagunek hartu zuten parte: Andres Ariznabarreta (alkatea), Bruno Maiztegi (zinegotzia), Jose Arrillaga (zinegotzia), Domingo Lascurain (zinegotzia), Agustin Barrenetxea (herri-lanen maisua), Pedro A. Atristain (perito agrimensora) eta M. Luis Aranguren (udal idazkaria).

    Aktetan, mugarri bakoitzeko honako hauek zehazten dira: zenbakia, izena, zer den (harria, harri landua...), forma, aurreko mugarritik dagoen distantzia, hurrengo mugarrirako norabidea, bertatik ikusten dena, inguruko lurrak zeinenak diren eta bestelako oharrak.

    Soraluzek hiru udalerrirekin herri mugatzen duenez, hiru azterketa egin zituzten:

    • (24/10/1889) Elgoibarrekin. Akta irakurtzeko, sakatu hemen.
    • (30/09/1889) Bergararekin. Aktak irakurtzeko, sakatu hemen.
    • (04/11/1889) Eibarrekin. Akta irakurtzeko, sakatu hemen.

    1939.ko mugarrien zehaztapena

    1936eko gerra ostean agindu berria etorri zen, mugarriak atzera zehazteko. Orduko hartan, muga bakoitzeko bi herrien ordezkariez gain Gipuzoako Mugetako Brigada Topografikoak bidalitako topografo batek ere parte hartu zuen.

    Soraluze aldetik 6 lagunek hartu zuten parte: Miguel Larrañaga (alkatea), Carlos Lizarratu (zinegotzia), Domingo Ucin (zinegotzia), Rufino Zabaleta (zinegotzia), Pedro Ygnacio Sologaistua (perito) eta Arturo Oregui (udal idazkaria).

    Muga bakoitzeko bi txosten osatu ziren. Bata akta bera (testu laua) eta bigarrena ibilbidea[7]. Azken hau txosten teknikoa da, bertan jasotzen direla bai konpasaren ezaugarriak, baita mugarri batetik bestera hartutako neurri guztiak eta krokisak.

    Soraluzek hiru udalerrirekin herri mugatzen duenez, hiru azterketa egin zituzten:

    • (1939/08/22) Elgoibarrekin. Akta irakurtzeko, sakatu hemen, eta ibilbidea hemen..
    • (1939/09/26) Bergararekin. Akta irakurtzeko, sakatu hemen, eta ibilbidea hemen..
    • (1939/09/25) Eibarrekin. Akta irakurtzeko, sakatu hemen, eta ibilbidea hemen..


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko toponimoen mapa. (Soraluzeko Udala 2009)
    2. Bergarako mugak. Luis Mari Alberdi, Mikel Agirrezabal, Damaso Gallastegi eta Juan Mari Ruiz de Egino Pol-poleko kideak (Pol-pol web orria 2016)
    3. Kurutzebakarraldea mugarria Aizpuruko Zabala trikuharria baino altuago dago; seguru asko, hurrengo mugarriarekin nahastuko ziren: "Aizpuruzabala mugarria desagertuta dago, mugarria tumulua bera da."
    4. Eibarko mugarriak. Julian Etxeberria, Periko Iriondo eta Angel Treviño Klub Deportiboko kideak (Egoibarra web orria 2013)
    5. Centro de descargas. Instituto Geográfico Nacional.
    6. Akta irakurtzeko, jaitsi Liburutegi digitaletik Archivos municipales de Soraluze (1481-1520) liburua (Javier Elorza 2001).
    7. Erderaz "Itinerario de la línea límite entre los términos municipales de Placencia y..."