«Ordenanzas Municipales (1900) (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
62. lerroa: | 62. lerroa: | ||
[[Kategoria: Liburuxkak]] | [[Kategoria: Liburuxkak]] | ||
[[Kategoria: Udala]] |
00:15, 23 otsaila 2021(e)ko berrikuspena
Ordenanzas Municipales (1900) | |
---|---|
Egilea | Soraluzeko Udala |
Hizkuntza | Gaztelania |
Urtea | 1900 |
Argitaletxea | Imprenta y Encuad. de J.F. López |
Hiria | Bergara |
Izenburu osoa
Ordenanzas Municipales de la N. y L. villa de Placencia
Soraluze hiribildu noble eta leialaren udal arautegia
Liburua zertan den
Udal arautegi hau 1899ko azaroak 16an onartu ziren, Pedro Irigoien alkatea zela eta Ignacio de Aranguren udal idazkaria.
Gipuzkoako gobernadore zibilak, E. Vivanco jaunak, 1900ko maiatzak 11an onartu zituen. Ondoren, Bergaran inprimatu zituzten.
Arautegia 25 atal eta 168 artikulutan antolatuta dago:
- (14 artikulu) Erlijioaren kontrakoak
- (17 artikulu) Jai eta ospakizun publikoak. Aratusteak. Dantzaldiak
- (3 artikulu) Toki publikoak: kale, plaza etab.
- (12 artikulu) Kafetegi, taberna, kasino etab.
- (6 artikulu) Ikuskizun publikoak: titiriteroak, bolatineroak etab.
- (7 artikulu) Herri lasaitasuna. Bilera zaratatsuak. Alarma, errondak, zintzarrotsak, gau zaratak
- (10 artikulu) Kanposantuak
- (4 artikulu) Iragarkiak eta kartel publikoak
- (5 artikulu) Pesak eta neurriak
- (2 artikulu) Argiteria
- (19 artikulu) Pertsonen seguritatea. Herribideak. Paseabideak. Gurdi, zaldi eta ganadua
- (9 artikulu) Eraikinak eta lanak
- (5 artikulu) Suteak
- (2 artikulu) Lantegiak
- (artikulu bat) Galdutako umeak
- (artikulu bat) Zoroak
- (2 artikulu) Bainuak
- (7 artikulu) Txakurrak eta animali kaltegarriak
- (2 artikulu) Herribideen garbiketa
- (5 artikulu) Herri iturriak
- (5 artikulu) Eskolak
- (6 artikulu) Okindegiak
- (9 artikulu) Harategiak
- (14 artikulu) Janari eta edarien osasun azterketak: fruta eta lekaleak, esnea, arrainak, ehiza, herribideak, harrobiak, mendiak, eskaleak
- (artikulu bat) Isunak
Soraluzeri buruzkoak
Udal arautegi hau oso orokorra da, edozein herrirako balio zezakeena. Hala ere, badira pare bat puntu Soraluzeri propio dagozkionak.
90. artikuluak leherkariak herrian biltzea debekatzen du. Baina hurrengo artikuluan Igarate eta Polborina izeneko eraikinak, biak "Soraluzeko fabrikakoak", salbuetsita daude: "nahiz eta herritik gertu egon, oso ondo egokituta daude, etengabe zainduta eta ardura guztiekin, eta ez da beharrezkoa agintariek zaintzea."
110 artikuluan Compañía de Placencia de las Armas aipatzen da berriro. Sute kasuetan egin beharreko orokorren ostean, halaxe dio: "premia larriak halaxe eskatuko balu, agintariek Compañía de Placencia de las Armas zuzendaritzari eskatuko dio lantegi horren sute-bombaren laguntza, beharreko suhiltzaile kopuruarekin, lantegia eta Udalaren artean hitzartu moduan"
Gainontzeko testua, seguru asko, kopiatu eta itsatsi egingo zuten. Dena dela, jatorrizko eredua ingurukoa izango zen: "aurreskua" eta danborjoleak aipatzen dira, "auzolan" berba erabiltzen da, mendi auzoei "barrio o valle" esaten zaie...
Erreferentziak
Liburuxka ekartzeko Liburutegi digitalera joan.