«Irukurutzeta trikuharria. Indusketak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    48. lerroa: 48. lerroa:
    [[Fitxategi: Irukurutzeta_trikuharria._Ikuspegi_orokorra_(Juan_Carlos_Astiazarán_2018).jpg | thumb | 800px | center | Trikuharria industua (J.C. Astiazarán 2018)]]
    [[Fitxategi: Irukurutzeta_trikuharria._Ikuspegi_orokorra_(Juan_Carlos_Astiazarán_2018).jpg | thumb | 800px | center | Trikuharria industua (J.C. Astiazarán 2018)]]


    [[Fitxategi: Irukurutzeta_trikuharria._II_kanpaina._Ikuspegi_orokorra_(Jesus_Tapia_2019).png | thumb | 400px | right | Ikuspegi orokorra (J. Tapia 2019)]]
    ==2019 kanpaina (azterketa modernoak)==
    ==2019 kanpaina (azterketa modernoak)==
    Urte honetan [[Agarreburu trikuharria (eu)|Agarreburu]], [[Sabua tumulua (eu)|Sabua]] eta [[Frantsesbaso trikuharria (eu)|Frantsesbaso]] trikuharriak industu bazituzten ere, Irukurutzetan xehetasun batzuk bukatzea baino ez zuten egin: harrizko lajaren azpiko lurra aztertu zuten baina ez zuten material aipagarririk aurkitu.
    Urte honetan [[Agarreburu trikuharria (eu)|Agarreburu]], [[Sabua tumulua (eu)|Sabua]] eta [[Frantsesbaso trikuharria (eu)|Frantsesbaso]] trikuharriak industu bazituzten ere, Irukurutzetan bigarren aldiz aritu ziren material gehiago aurkitzeko asmoz, eta egitura zaharberritzeko.
     
    Material gehiagorik ez zuten topatu, ezta gordetzen den harlosa bakarraren jatorrizko tokia ere. Hala ere, zutik jarri zuten atzera, Aranzadik, Barandiaranek eta Egurenek aurkitutako kokapenean. Horrela tumuluaren egitura sendotu egin da, eta hobeto ulertu daiteke trikuharriaren jatorrizko itxura.




    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==
    * [[Dolmen de Irukurutzeta. I kanpaina (eu) | Excavación del dolmen de Irukurutzeta (Bergara). I kanpaina]]. Jesus Tapia (Aranzadiana 2018).
    * [[Dolmen de Irukurutzeta. I kanpaina (eu) | Excavación del dolmen de Irukurutzeta (Bergara). I kanpaina]]. Jesus Tapia (Aranzadiana 2018).
    * [[Irukurutzetako trikuharria. II kanpaina (eu) | Irukurutzetako trikuharria (Bergara). II ekinaldia]]. Jesus Tapia (Aranzadiana 2019).


    [[Kategoria: Historiaurrea]]
    [[Kategoria: Historiaurrea]]

    17:44, 4 urria 2020(e)ko berrikuspena

    Elurretan. 360 gradotako ikuspegia (Jose)

    1921ko kanpaina (indusketa historikoa)

    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek 1921 urtean Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa ikertu zuten. Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan, Irukurutzeta trikuharriari buruz honako hau idatzi zuten:

    Uztailak 2an Irukûtzeta trikuharrira igo ginen; nahiz eta Elosutik gertuena ez izan, lehenbailehen arakatzea merezi zuen, mendian ageri ageriko tokian kokaturik eta baserritarrek ezagutuena izanik oso litekeena zen altxor bilatzaileren batek aurrea hartu eta monumentua lehen baino nahasiagoa lagatzea.
    Kokapena
    Trikuharriak estazio dolmenikoaren tontor altuenena dago. Urrats batzutara eta pixkat altuago burnizko gurutze hirukoitza dago, mendiari izena eman diona, eta Bergara, Azkoitia eta Elgoibarren mugarria dena. Tontor honetatik Elgoibat, Azpeitia, Loiola eta Azkoitia dauden bailarak ikusten dira eta, Elgea mendilerroa eta Urko tontorrak baino harutzago, Durangoko bailara agertzen da.
    Trikuharriaren ondoan lautada dago, eta bertan sakonune txiki bat; bertan ur-putzua egiten da, eta urak urte ia urte osoan irauten du.
    (hemen Irukurutzetako erromeriaren historia tartekatzen dute)
    Tamaina eta egitura
    Kanpotik monumentua ofita harri-koxkorrez egindako harri-piloa da (1. argazkia), 20 metrotako diametroa duena, eta altuera bi metro pasatzokoa. Tumulu honen erdian zuloa dago, aurreko miaketen lekuko, eta bertatik erdi apurtutako harlosa agertzen da, ofitazkoa hau ere (2. argazkia), 25 zentimetroko lodiera du, eta gainontzeko neurriak lehen irudian agertzen dira. Itxura denez harlosa hau trikuharriaren aldameneko bat izan da. Barnealdean pintura beltzez egindako idazkun baten hondakinak daude; Orueta doktoreak jakin ahal zuenez, Sepultura hallada en 1878 jartzen omen zuen (1878 urtean topatutako hilobia), eta gordetzen diren letrekin bat dator.
    Indusketa
    Hego-hegomendebaldetik argazkia hartu eta gero, indusketari ekin genion ekialdetik hasita, bi metrotako zabaleran lubakia zabalduz. Lurra eta gainazaleko harriekin batera berunezko bost bala borobil eta brontzezko txanpon frantsesa agertu ziren. Gainera, suharria, suharrizko aizto pusketa, beste suharri zati bat eta hezur pusketa txikia.
    1878 urtean trikuharria arakatu zutenek gu baino suerte hobea izan zuten, idazkunean hilobia jartzeko zer edo zer topatuko zuten izen hori justifikatzeko; segururena ez ziren konturatu trikuharria zela, Gipuzkoan ez zaigu geratu monumentu mota honetako garai hartako berririk.
    Indusketa eta lur galbahetzea bukatuta, tumuluaren erdian gordetzen den harlosa bakarrari argazkia egin genion (2. argazkia) eta joan ginen.


    Goiko ikuspegia (J. Tapia 2018)

    2018 kanpaina (azterketa modernoak)

    Gipuzkoako trikuharrien artean handienetakoa izanik, Aranzadi Zientzia Elkartearen arabera indusketa arkeologikoak ekarpen nabarmenak egin zitzakelakoan 2018ko udan aztertu zuten.

    Trikuharriaren erdialdeko kraterra induskatu zen, hilobiko kamara aurkitzen zen tokia, eta tumulua estaltzen duen landare-geruza erretiratu zen, egitura osoa agerian utziz.

    Ondoren, kraterra errepasatu zuten eta laginak hartu, zerbait aurkituko zuten itxaropenez, nahiz eta jakitun ziren XX. mende hasieran Aranzadik, Barandiaranek eta Egurenek industu zutenerako jada “sakeatuta” zegoela. Hala ere, aztertzea erabaki zuten, ea zerbaitek “ihes egin ote zien” jakiteko. Suarri bi, gezi puntak eta frantsesen aurkako gerra garaiko balak (XVIII mende bukaerakoak) topa zituzten.

    Azkenik, arrastoen laginak hartu ziren hilobi-monumentua erabili zen garaiko (Neolitoa-Brontze Aroa) paisaia berregiteko eta GPS zentimetriko eta aire argazki serien bidez dokumentatu zen egitura osotasunean, gero ortoargazkiak eta 3D eredu bat egiteko.

    Lanak urria eta azaroa bitartean egin ziren eta bertan parte hartu zuten 10 boluntariok, topografo batek eta arkeologo batek.


    Trikuharria industua (J.C. Astiazarán 2018)
    Ikuspegi orokorra (J. Tapia 2019)

    2019 kanpaina (azterketa modernoak)

    Urte honetan Agarreburu, Sabua eta Frantsesbaso trikuharriak industu bazituzten ere, Irukurutzetan bigarren aldiz aritu ziren material gehiago aurkitzeko asmoz, eta egitura zaharberritzeko.

    Material gehiagorik ez zuten topatu, ezta gordetzen den harlosa bakarraren jatorrizko tokia ere. Hala ere, zutik jarri zuten atzera, Aranzadik, Barandiaranek eta Egurenek aurkitutako kokapenean. Horrela tumuluaren egitura sendotu egin da, eta hobeto ulertu daiteke trikuharriaren jatorrizko itxura.


    Erreferentziak