«Aittantxaboleta (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    42. lerroa: 42. lerroa:
    Izenak, berez, ''atsedenerako txabolak'' esan nahiko zuen<ref>Atsedena >> atsêna, Soraluzeko hizkeraz.</ref>.
    Izenak, berez, ''atsedenerako txabolak'' esan nahiko zuen<ref>Atsedena >> atsêna, Soraluzeko hizkeraz.</ref>.


    XX mendean elkartea sortu zutenean bertan, eta izena ondo etortzen zaio... baina ingurukoek Aittantxaboleta esaten dute, ez Atsentxaboleta ezta Atsedentxaboleta.
    XX mendean elkartea sortu zutenean bertan, eta izena bilatzerakoan hiztegia erabili bazuten, ondo etortzen zaio... baina ingurukoek Aittantxaboleta esaten diote, ez Atsentxaboleta ezta Atsedentxaboleta.


    Dena dela, izena oso zabalduta dago eta Gipuzkoako Aldundiak bere mapetan halaxe erabiltzen du.
    Dena dela, izena oso zabalduta dago eta Gipuzkoako Aldundiak bere mapetan halaxe erabiltzen du.

    18:38, 14 iraila 2020(e)ko berrikuspena

    Txabola zaharrak (J.C. Astiazarán 2020)

    Historia

    Nahiz eta Osintxuko lurretan egon, oso toki maitea da soraluzetarrendako.

    XX mende erdialdetik elkartea dago bertan, bazkide soraluzetar asko dituena. Hasieran bertako txabolak erabiltzen bazituzten ere, gerora erainik berria egin zuten, "Gure borda" izenekoa.

    Elkartetik gertu behatokia dago, mendebaldera begira: Udalaitz, Anboto, Krabelinatx... eta Soraluze.


    Irudiak

    (handoago ikusteko, gainean sakatu)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Etimologia

    Leku honen etimologia oso eztabaidatua izan da, eta oraindik da.

    Aittantxaboleta

    Osintxukoek Aittantxabolia (Hilari Gantxegi, 1991) eta Aittantxaboleta (Miren Gabilondo Agirrebeña, 2002; Sebastian Elizburu Gorrotxategi, 2003) esaten diote[1]. Gazteleraz ere, lekuari Aichanchabolas esaten zaio Soraluzen.

    Soraluzen bazegoen Aita Domingo izeneko baserria, Sagarraga errekaren inguruan. Baserri honen txabola izan zitekeen, eta hortik izena; Soraluzeko beste baserri batzuk ere txabolak dituzte Osintxuko lurretan.

    Honengatik, Euskaltzaindiaren irizpena Aitaren txabola jartzearen aldekoa izan da.

    Behatokia (L.M. Alberdi 2011)

    Atsentxaboleta/ Atsedentxaboleta

    Izenak, berez, atsedenerako txabolak esan nahiko zuen[2].

    XX mendean elkartea sortu zutenean bertan, eta izena bilatzerakoan hiztegia erabili bazuten, ondo etortzen zaio... baina ingurukoek Aittantxaboleta esaten diote, ez Atsentxaboleta ezta Atsedentxaboleta.

    Dena dela, izena oso zabalduta dago eta Gipuzkoako Aldundiak bere mapetan halaxe erabiltzen du.

    Artzaintxabolak

    Artzainen txabolak edo artzainaren txabolak esan nahiko zuen.

    Txabolen erabilera aldetik zentzua dauka... baina gogoratu behar da mendebaldeko euskaran[3] artzaina edo artzaia beharrean pastoria erabiltzen dela.

    Beraz, ez du ematen oinarri nahikorik duenik.

    Koskorreta

    Txabola dagoen tontorrari Koskorreta esaten diote MTNEko mapetan.

    Baina ez berbaz eta ez idatziz beste inon ez da agertzen.


    Istorioak

    XX mendearen erdialdean, opor gutxi zirenean eta kanpora irterzeko ohiturarikmez zegoenean, baziren soraluzerarrak orduko oporrak (astebete) Aittantxaboletan ematen zituztenak,


    Erreferentziak

    1. ahotsak.eus. Soraluze.
    2. Atsedena >> atsêna, Soraluzeko hizkeraz.
    3. Mendebaldeko euskara. Bizkaian, Araban eta Deba bailaran hitz egiten dena (garai batean bizkaiera ere esaten zitzaion).