«Batzokia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
18. lerroa: | 18. lerroa: | ||
Deba_erreka._Arregia_jauregia_eta_Batzokia_(Eusko_Jaurlaritza).jpg | Erreka aldetik <br> (Eusko Jaurlaritza) | Deba_erreka._Arregia_jauregia_eta_Batzokia_(Eusko_Jaurlaritza).jpg | Erreka aldetik <br> (Eusko Jaurlaritza) | ||
Deba_erreka._Batzokia,_zubia_eta_kiroldegia_(2017).jpg | Batzokia, zubia eta kiroldegia | Deba_erreka._Batzokia,_zubia_eta_kiroldegia_(2017).jpg | Batzokia, zubia eta kiroldegia | ||
Batzokia._Ur_gain_frontoia._Kantxa.jpg | ''Ur gain'' frontoiaren kantxa.jpg | |||
Batzokia._Ur_gain_frontoia._Solairua.jpg | ''Ur gain'' frontoiaren solairua.jpg | |||
Batzokia._Balkoia_eta_armarria.jpg | Balkoia eta armarria | Batzokia._Balkoia_eta_armarria.jpg | Balkoia eta armarria | ||
Batzokia._Armarria.jpg | Armarria | Batzokia._Armarria.jpg | Armarria | ||
31. lerroa: | 33. lerroa: | ||
''Batzokia'' eraikina 1932 urtean egin zuten, ''Inmobiliaria Nai-bat''-ek sustatuta. Estilo ''baskista''z diseinatuta, ''Abenda-etxea'' izena zeukan aurrekaldean, eta Euskal Herriko armarria, zazpi probintziak hartzen dituena. Eraikitze lanak 1933eko otsailak 26an bukatu ziren. | ''Batzokia'' eraikina 1932 urtean egin zuten, ''Inmobiliaria Nai-bat''-ek sustatuta. Estilo ''baskista''z diseinatuta, ''Abenda-etxea'' izena zeukan aurrekaldean, eta Euskal Herriko armarria, zazpi probintziak hartzen dituena. Eraikitze lanak 1933eko otsailak 26an bukatu ziren. | ||
Plaza Zaharraren albo batean egin zuten, Deba ibaiaren aldera. Plaza eta ibaiaren artean altura handia dagoenez, Batzokia plazaren parean agertzeko egitura handia jaso izan behar zuten azpian. Egitura honetan, besteak beste, frontoia egin zuten. Ez da oso frontoi handia, baina nahikoa polita eta, ibaiaren aldean dagoenez, argitasun oparoa du. Trinketea ez bada ere, baditu ezaugarri pare bat. Alde batetik, ezkerreko paretaz gain eskumako "pareta" dauka, ibai aldeko leihoak egiten dutena; gainera, atzeko aldean egurrezko solairua dauka altuan, ikusleentzako. | Plaza Zaharraren albo batean egin zuten, Deba ibaiaren aldera. Plaza eta ibaiaren artean altura handia dagoenez, Batzokia plazaren parean agertzeko egitura handia jaso izan behar zuten azpian. Egitura honetan, besteak beste, frontoia egin zuten, ''Ur gain'' izenekoa. Ez da oso frontoi handia, baina nahikoa polita eta, ibaiaren aldean dagoenez, argitasun oparoa du. Trinketea ez bada ere, baditu ezaugarri pare bat. Alde batetik, ezkerreko paretaz gain eskumako "pareta" dauka, ibai aldeko leihoak egiten dutena; gainera, atzeko aldean egurrezko solairua dauka altuan, ikusleentzako. | ||
Batzokiak barruan taberna, antzokia, arropazaindegia, liburutegia, ezpata-dantzarien gela, bilera gela... zituen, eta goiko solairuan atezainaren familiarentzako etxebizitza. Gainera lau terraza zituen: bata lehenengo solairuan, behe solairuan ezkerrean eta eskuman beste bi eta erreka aldera, frontoi parean, laugarrena. | Batzokiak barruan taberna, antzokia, arropazaindegia, liburutegia, ezpata-dantzarien gela, bilera gela... zituen, eta goiko solairuan atezainaren familiarentzako etxebizitza. Gainera lau terraza zituen: bata lehenengo solairuan, behe solairuan ezkerrean eta eskuman beste bi eta erreka aldera, frontoi parean, laugarrena. |
23:52, 17 uztaila 2020(e)ko berrikuspena
Batzokia | |
---|---|
Estiloa | Erregionalista |
Mendea | XX |
Kokapena | Plaza Zaharra |
Mota | Arkitektura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
Batzokia eraikina 1932 urtean egin zuten, Inmobiliaria Nai-bat-ek sustatuta. Estilo baskistaz diseinatuta, Abenda-etxea izena zeukan aurrekaldean, eta Euskal Herriko armarria, zazpi probintziak hartzen dituena. Eraikitze lanak 1933eko otsailak 26an bukatu ziren.
Plaza Zaharraren albo batean egin zuten, Deba ibaiaren aldera. Plaza eta ibaiaren artean altura handia dagoenez, Batzokia plazaren parean agertzeko egitura handia jaso izan behar zuten azpian. Egitura honetan, besteak beste, frontoia egin zuten, Ur gain izenekoa. Ez da oso frontoi handia, baina nahikoa polita eta, ibaiaren aldean dagoenez, argitasun oparoa du. Trinketea ez bada ere, baditu ezaugarri pare bat. Alde batetik, ezkerreko paretaz gain eskumako "pareta" dauka, ibai aldeko leihoak egiten dutena; gainera, atzeko aldean egurrezko solairua dauka altuan, ikusleentzako.
Batzokiak barruan taberna, antzokia, arropazaindegia, liburutegia, ezpata-dantzarien gela, bilera gela... zituen, eta goiko solairuan atezainaren familiarentzako etxebizitza. Gainera lau terraza zituen: bata lehenengo solairuan, behe solairuan ezkerrean eta eskuman beste bi eta erreka aldera, frontoi parean, laugarrena.
1933eko maiatzak 6 eta 7an inaugurazioa ospatu zuten. EAJren buru zein puntako hizlariak etorri ziren: Jesús María Leizaola, Carlos Linazasoro soraluzetarra, Polixene de Trabudua, Telesforo Monzon, Jose Antonio Agirre...
Gerra garaian inkautatu zuten eta Kalebarren 1ean zegoen Círculo Carlista bertara eraman zuten.
1970 urtean, berriz, Soraluzeko Ametsa ikastolak erosi zuen, ikasle berriak hartzeko toki faltan zela eta. Eginbehar berriei egokitzeko, eraikina goitik behera berregin zuten: antzokia desegin, ikasgelak zabaldu... Nahiz eta goiko terraza "jan" eta leiho berriak egin, fatxada, aldiz, mantendu egin zuten.
Hamar bat urte geroago ikastola ikastetxe berrira pasa zen eta EAJ-PNV-k batzokia berreskuratu zuen. Garai bateko apaingarri bakar batzuk oraindik gordetzen ditu: armarria, balkoi nagusia, alboko terrazaren errejak...
EAJren egoitzak
Eusko Alderdi Jeltzaileak hainbat egoitza izan ditu Soraluzen. hasieran Etxaburuetan egon zen, 2. zenbakian, Daniel Múgicaren gozotegiaren gainean. Handik Baltegieta kalera pasa omen zen, eta gero Santa Ana kaleko 9 zenbakira, sarrera Galipotetik zuela.
1933 urtean Plaza Zaharreko Batzokia inauguratu zuten, eta bertan egon ziren karlistak herrira sartu artean (1936/09/22).
Franco hil eta gero aurki zabaldu zuten berriro ere egoitza, Santa Ana kaleko 6. zenbakian orduan, Uztarri taberna izandakoan. Azkenean, 1980 hamarkadan Plaza Zaharreko Batzokia berreskuratu zuten, eta ordutik hona han daude.