«Jauregi etxea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
35. lerroa: | 35. lerroa: | ||
Gaurdaino bertako hainbat erakunde hartu ditu bere barnean; lehena, ''Sociedad de Amigos'' zeritzon erakundea izan zen; beheko solairua okupatzen 1859an hasi zen. | Gaurdaino bertako hainbat erakunde hartu ditu bere barnean; lehena, ''Sociedad de Amigos'' zeritzon erakundea izan zen; beheko solairua okupatzen 1859an hasi zen. | ||
XX. mendeko bigarren erdialdean Idigoras jantzi denda egon zen bertan. Hura ixterakoan, parrokia kapera bat antolatu zuen, eguneroko mezak bertan emateko. | |||
22:25, 17 ekaina 2021(e)ko berrikuspena
Jauregi etxea / Enparan / Abadetxea | |
---|---|
Estiloa | Barroko-Neoklasikoa |
Mendea | XVIII |
Kokapena | Kalebarren |
Mota | Arkitektura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
1688 urtean Sebastián de Jauregui y Loyola jaunak Jauregitarren maiorazgoa sortu zuen.
Hurrengo mendearen bigarren erdian jauregi-etxea eraiki zuten, Loiola etxearen ondoan. Harri landuz eta itxura batekoa egin zuten, transizio barroko-neoklasikokoa.
Zubi nagusira ematen duen ertz batean armarri narriatua dauka, dagoeneko elementu dekoratiboak baino nabari ez zaizkiona; animaliak agertzen dira, lehoiak ala otsoak segururena. Ezin esan Jaurregitarren armak errepresentatuko zituen, ala Azpeitiko Enparandarrenak; izan ere, horiek izan ziren eraikuntzaren antzinako jabeak eta eragileak.
Egun Abadetxea da[1]. Herrian uste izan da emaileak Soraluzeko elizari etxea utzi nahi ziola testamentuan, baina idatziz jasotzerakoan Soraluzeko hitza desagertu zen... eta ordutik Donostiako Elizabarrutia da jabea.
Gaurdaino bertako hainbat erakunde hartu ditu bere barnean; lehena, Sociedad de Amigos zeritzon erakundea izan zen; beheko solairua okupatzen 1859an hasi zen.
XX. mendeko bigarren erdialdean Idigoras jantzi denda egon zen bertan. Hura ixterakoan, parrokia kapera bat antolatu zuen, eguneroko mezak bertan emateko.
Erreferentziak
- ↑ Bada beste etxe bat Abadetxea izenekoa, Kalebarren 6 zenbakian. Segururena aurreko abadetxea izango zen.