«San Ignacio musika banda (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
Gerra aurrean Soraluzen bi musika-banda zeuden, ''San Ignacio'' eta [[Paz y Labor musika banda (eu)|''Paz y Labor'']]. | Gerra aurrean Soraluzen bi musika-banda zeuden, ''San Ignacio'' eta [[Paz y Labor musika banda (eu)|''Paz y Labor'']]. | ||
''San Ignacio'' musika banda karlistena zen, | ''San Ignacio'' musika banda karlistena zen, 1913. urte inguruan sortua. Igandetan musika jotzen zuen, ''Círculo Jaimista'' bere egoitzan (gaur egun Bolia taberna dagoen tokian). Musika bai, baina ez zen dantzarik egoten, pekatua zelako. Liberalean, berriz, bai; batez ere ihauterietan. | ||
Gerra ostean ''San Ignacio'' musika banda geratu zen bakarrik, ''Paz y Labor'' desegin zutelako. Bakarra zenez, inguruko herrietan ''Plaentxiako bandia'' esalten zioten. | Gerra ostean ''San Ignacio'' musika banda geratu zen bakarrik, ''Paz y Labor'' desegin zutelako. Bakarra zenez, inguruko herrietan ''Plaentxiako bandia'' esalten zioten. |
22:15, 8 martxoa 2021(e)ko berrikuspena
Gerra aurrean Soraluzen bi musika-banda zeuden, San Ignacio eta Paz y Labor.
San Ignacio musika banda karlistena zen, 1913. urte inguruan sortua. Igandetan musika jotzen zuen, Círculo Jaimista bere egoitzan (gaur egun Bolia taberna dagoen tokian). Musika bai, baina ez zen dantzarik egoten, pekatua zelako. Liberalean, berriz, bai; batez ere ihauterietan.
Gerra ostean San Ignacio musika banda geratu zen bakarrik, Paz y Labor desegin zutelako. Bakarra zenez, inguruko herrietan Plaentxiako bandia esalten zioten.
Eibarko jaietan
Juan San Martin-ek Zirikadak liburuan jasoa:
- XI. PLAENTXIA'KO MUSIKAKO BANDIA
- Sanjuanak eltzen diranian, Eibar'ko jaiak dirala-ta, erriko musikerueri be jai emoten detse, eurak pe erriko jaiekin aprobetxau deitian; eta erbesteko musikuak ekartzen dira. Kanpoko banda orren tartian Plaentxia'kua be urtero ekartzen da. Bandarik zelebriena izanda nola ez ekarri, orixe bai; Eibar'ko erria, jaietan, ez dago Plaentxia'ko musikako banda barik pasatzeko, ez orixe.
- Plaentxiar musikalariak, Eibar'en dabien famaz beintzat, Euterpe ta Bako'ren lagun maitaliak dira, eta musikia joten diarduen artian izaten dituen deskantzuetan zaliak dira txurrutari emoten, ta iñoiz, azken ordurako «atal»[1] makalak arrapatzen dituez; euren zuzendari edo diretoriak amaika zeregin izaten dau eurak zaindu eziñik. Ta, ez ori bakarrik, musikiak pe azkenerako ala-alakuak urtetzen dau; baña, plaentxiatarreri ez esan olakorik, euren ustez Eibar'tik pasatzen danik bandarik onena da; orretarako agiririk onena, eibartarrak ez dakiela berak barik pasatzen erriko jaiak; bai, eurak eta Estella'ko dultzaineruak.
- Urte baten, Plaentxia'ko diretoriak deitu zetsan Eibar'kuari, esanaz:
- —I, esaidak aurtengo jaietan ze piezatzuek jotia nai dozuezen.
- Ori entzun da nornaik pentsauko leuke gutxienez Filadelfiako orkestiak besteko repertorioa zeukela.
- Eibar'ko diretoriak onela erantzun ei zetsan:
- —Ara, piezak nai dozuezenak jo zeikiez, baña gauza bat bakarrik eskatzen detsuet: joten dozuena joten dozuela, danok batera amaitzia.
Irudiak
(handiago ikusteko, sakatu gainean)
Erreferentziak
- ↑ «Atal», mozkorraldi edo aitzurra esateko.