«Les estats de la couronne de Castille (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    31. lerroa: 31. lerroa:


    Arabako Biasteri izen horrekin agertzen da, eta ez Laguardia.
    Arabako Biasteri izen horrekin agertzen da, eta ez Laguardia.
    Eta harritzekoa da Pierre Mariette-ren mapatik (1652) Robert-en mapara (1741) 90 urte pasa ziren ere, biak berdin berdinak dira: informazioa oraindik balekoa zen!





    21:06, 21 apirila 2020(e)ko berrikuspena

    Les estats de la couronne de Castille, dans les parties plus septentrionales de l'Espagne, et la ou sont les royaumes de Castille Vielle, León, Gallice, Asturie, Biscaie, Seignrie. Navarre & c.
    Egilea Nicolas Sanson / Pierre Mariette
    Urtea 1652
    Hiria Paris
    Tamaina 54 x 41 zm (grabatua)
    60 x 46 cm (orria)
    Les estats de la couronne de Castille (Pierre Mariette 1652).jpg


    Mapa zertan den

    Nicolas Sanson Frantziako grabatzailea izan zen. Abbevillen jaio zen 1600 urtean. Berak egindako mapa bati esker, 18 urtekin Richelieu kardinalaren babesa irabazi zuen. Geografia irakatsi zien Luis XIIIri lehen, eta Luis XIVri gero.

    1632 urtean lehen mapa garrantzitsua argitaratu zuen, Postes de France izenekoa, Melchior Tavernier argitaratzailearekin. 1662tik aurrera Pierre Mariette grabatuen argitaratzalearen bazkide izan zen. 1667 urtean hil zen, Parisen.

    Pierre Mariette Parisen jaio zen, 1634 urtean. Aita Pierre Mariette zenez, Pierre II Mariette ere esaten zitzaion.

    Aita grabatzailea zen, eta semea atzetik jarraitu zitzaion. Bi aldiz ezkondu zen, eta biak lanerako aprobetxatu. Aurretik Madeleine de Collemont alargunarekin (senarra inprimatzailea izan zen, eta fondoak Pierrek jaso zituen) eta Marie Piget andrearekin gero, liburu saltzaile baten alaba. 1662 urtean Nicolas Sanson grabatzailearen mapak inprimatzeko baimena lortu zuen. 1716 urtean hil zen, Parisen.

    Mapa honen argitalpen gehiago egin zituzten, Robert (1741) esateko.

    Robert-en argitalpena (1741)


    Soraluze ingurua

    Soraluzeri buruzkoak

    Gipuzkoan hiru herrik daukate besteok baino ikur handiagoa: Soraluze (Placentia), Tolosa eta Donostia.


    Bitxikeriak

    Bizkaiko Jaurgoak (Segneurie de Biscaye) hirutan banatzen da: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia bera, azken honek Santanderreraino heltzen dela.

    Arabako Biasteri izen horrekin agertzen da, eta ez Laguardia.

    Eta harritzekoa da Pierre Mariette-ren mapatik (1652) Robert-en mapara (1741) 90 urte pasa ziren ere, biak berdin berdinak dira: informazioa oraindik balekoa zen!


    Erreferentziak