«Kolon soraluzetarra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
12. lerroa: | 12. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Paco_Vargas._Erretratua.jpg | thumb | | [[Fitxategi: Paco_Vargas._Erretratua.jpg | thumb | 160px | left | [[Paco Vargas (eu)|Paco Vargas]]]] | ||
[[Fitxategi: Colón vizcaino. Azala.jpg | thumb | | [[Fitxategi: Colón vizcaino. Azala.jpg | thumb | 160px | right | [[Colón vizcaino (eu)|Colón vizcaino]]]] | ||
==Istorio honen historia== | ==Istorio honen historia== | ||
Istorio honen sortzailea, Francisco Meléndez y Polo, (gaitzizenez ''Paco Vargas'' edo ''El Hidalgo de Soraluze'', berak zioenez) Soraluzeko Fabrika zuzendariaren semea izan zen. | Istorio honen sortzailea, [[Francisco Meléndez y Polo (eu)|Francisco Meléndez y Polo]], (gaitzizenez ''Paco Vargas'' edo ''El Hidalgo de Soraluze'', berak zioenez) Soraluzeko Fabrika zuzendariaren semea izan zen. | ||
Ideia honen atzetik hainbat ikerketa egin zituen eta azkenean, 1936 urtean, Salamancan liburua argitaratu zuen: [[Colón vizcaino (eu)|Colón vizcaino]] izenekoa. | Ideia honen atzetik hainbat ikerketa egin zituen eta azkenean, 1936 urtean, Salamancan liburua argitaratu zuen: [[Colón vizcaino (eu)|Colón vizcaino]] izenekoa. |
18:55, 21 abendua 2019(e)ko berrikuspena
Cristobal Colónen istorioa
Cristobal Colón Soraluzen jaio omen zen, 1441ean, Irure auzoko Salonazpi baserrian. Soraluzeko Andre Mariaren elizan egon omen zitzaion bataioa eta, ohitura zen moduan, egun horretan euskal santutegiaren izendegiak agintzen zuen izena jarri zioten, Cristobal.
Izatez, Cristobal Maistegui Larriategui Salogoen Lascurain zen, baina Maiztegi abizena Colón itzuli zuen: maizter = colono + tegi = paraje. inoiz ez zuen bere benetako izena erabili, horrek arazoak ekarri lekizkiolako, familia garrantzitsu batetik omen zetorren, etsai asko zituena.
Colón Gipuzkoako Placenciakoa omen zen, eta ez Pedro Martin de Anghierak zioen Lombardiako Placenciakoa. Bere tesia eraikitzeko, Cristobal Colón-i buruz ezagutzen ziren aipamen guztiak jaso eta bere ikuspuntutik azaldu zituen: bere lau bidaiak, eskutitzak, berari buruz idatzitakoak, itsasontzi taldearen buru jarri zuen itsasontziaren izen euskalduna (Mari-Galante = Mari-Galanta).
Eta, noski, euskararen erabilera toponimo berriak asmatzerakoan irla, portu, ibai edo mendiak izendatzeko: Jamaica = hamaika, La Habana = labana, Zugasti, Urre, Zuai, Txiki, Arana, Kai, Karramarro... Eta batez ere Amerikako lurrak ikusi zituenekoa:
- Santa María itsasontzian gertatzen denari adi, LURRA! oihu egin zuen. Konturatu zenean oihuak bere jatorria salatzen zuela, ¡TIERRA! zuzendu zuen. Horra hor Mundu berrian euskaraz esan ziren aurreneko berbak.
Istorio honen historia
Istorio honen sortzailea, Francisco Meléndez y Polo, (gaitzizenez Paco Vargas edo El Hidalgo de Soraluze, berak zioenez) Soraluzeko Fabrika zuzendariaren semea izan zen.
Ideia honen atzetik hainbat ikerketa egin zituen eta azkenean, 1936 urtean, Salamancan liburua argitaratu zuen: Colón vizcaino izenekoa.
José de Ariztimuño Olaso Aitzol apaiz ezagunak ere izan zuen liburu honen berri, eta 1936eko uztailaren 9an El Día egunkarian idatzi zuen artikuluan, tesi honek, zenbait argudio eztabaidagarri jasotzen baditu ere, beste edozein aukera moduan kontuan hartzeko beste datu biltzen dituela adierazi zuen.
Zoritxarrez, gerra zela eta, liburu honek ez zuen merezi bezalako zabalpenik izan, eta liburu jabe batek azaldu zuenez, gerra ostean ale asko eta asko erre ziren, bada ezpada ere... Dena dela, herrian eta inguruan istorioa oso zabalduta dago urteetan.
2018 urtean ETBko Herri txiki, infernu handi programan Soraluze agertu zen, eta bertan Juan Luis Ugaldek istorio hau zehatz-mehatz azaldu zuen.