«Zaharren egoitza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    31. lerroa: 31. lerroa:
    [[Fitxategi: Zaharren_egoitza._Logoa.jpg | right | 250px | right | Zaharren egoitzaren logoa]]
    [[Fitxategi: Zaharren_egoitza._Logoa.jpg | right | 250px | right | Zaharren egoitzaren logoa]]
    ==Eraikina==
    ==Eraikina==
    Babesetxe zaharraren eraikina baino altuago zegoen, 1.700 m2ko zabalera zeukan eta ekipamendurik berriena zeukan.  
    ===1978ko eraikin berria===
    Babesetxe zaharraren eraikina baino altuago egin zuten, [[Erlei baserria (eu)|Erlei]] baserriaren azpian. 1.700 m2ko zabalera zeukan eta orduko ekipamendurik berriena zeukan.  


    1978 urtean zabaldutako eraikinak honako osagaiak zeuzkan:
    1978 urtean zabaldutako eraikinak honako osagaiak zeuzkan:
    40. lerroa: 41. lerroa:


    1990ean, Babesetxearen aurrean dagoen terraza eraiki zen; horrela, babestuen zerbitzurako den kanpoalde zabala, haizetsua eta atsegina egitea lortu da.
    1990ean, Babesetxearen aurrean dagoen terraza eraiki zen; horrela, babestuen zerbitzurako den kanpoalde zabala, haizetsua eta atsegina egitea lortu da.
    1996 urtean 35 babestu eta zazpi moja zeuden, Amezketako Teresa Agirrezabala Larreta zuzenduta.


    ''(Handitzeko sakatu)''
    ''(Handitzeko sakatu)''
    47. lerroa: 50. lerroa:
       Zaharren_egoitza._Terraza.jpg  | Terraza
       Zaharren_egoitza._Terraza.jpg  | Terraza
    </gallery>  
    </gallery>  
    ===2007ko eraldaketak===
    Eraikin berria zabaldu zenetik 25 urte pasata, hainbat aldaketa izan ziren.
    Alde batetik, 2005 urtean mertzedariek alde egiten zuten Soraluzetik, gero eta gutxiago geratzen zirela eta. Bestetik, postu gehiago behar ziren eta, bukatzeko, 2008 urterako Gipuzkoako Aldundiak adinekoen egoitza guztiek betebeharreko baldintza estuak indarrean jartzeko asmoa agertu zuen, eta Soraluzeko eraikinak ez zituen betetzen.
    Orduan zaharren egoitza eraldatzeko proiektua idatzi zuten, 567.324 eurotakoa. 2007ko urtarrilean Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak hitzarmena sinatu zuten, lanak erdibana ordaintzeko<ref>[https://www.diariovasco.com/prensa/20070120/bajodeba/soraluze-aldundiak-udalak-zaharren_20070120.html Soraluze/ Aldundiak eta Udalak zaharren egoitza hobetzeko lankidetza sinatu dute]. Diario Vasco (2007/01/20).</ref>.
    Alde batetik, logelak handitu ziren, eta banakako logela gehiago jarri. Horretarako bigarren solairua erabili zuten, aurretik mertzedariek erabilitakoa. Modu honetan 43 logeletatik 49 izatera pasa zen, horietatik 13 banakakoak. Gainera, oztopo arkitektonikoak kendu zituzten: ate zabalagoak, bainerak kendu eta oztoporik gabeko dutxak ipini, sarreran arrapala eraiki...
    Bestalde, larrialdi plana idatzi zen, eta beharrezkoak babes neurriak, seinaleak, atzemateko sistema eta alarma jarri ziren. Azkenik, egoitzako altzari asko aldatu zituzten eta fisioterapia eta errehabilitazioko gela berria egin zuten.




    ==Gaur egun==
    ==Gaur egun==
    1996 urtean 35 babestu eta zazpi moja zeuden, Amezketako Teresa Agirrezabala Larreta zuzenduta.
    49 plaza, horietako 13 banakakoak. Gutxieneko gela azalera egoiliarreko 5 metro koadro.
     
    Zaharren eguneroko premiak (jana, garbitasuna, arropak...) asetuz gain, egoitzak mediku geriatra, psikologo geriatra eta langile soziala dauka.
     
    Gainera, Soraluzeko hainbat elkarteek laguntzen dute herriko giroa bertara hurbiltzen: Musika Eskola, esateko. Honetaz gain, bada elkarte bat, Alkarri<ref>[http://www.alkarri.org/ Alkarri]. Web ofiziala.</ref>, 2016 urtetik pertsona nagusien ongizatea lortzeko ari dena.


    2005 urtean, gero eta gutxiago geratzen zirela eta, mertzedariek alde egiten zuten Soraluzetik. Herriak omenaldia egin zien.


    Igogailuak
    Igogailuak

    19:57, 4 abendua 2019(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
    Mesedetakoa Andra Mari zaharren egoitza (Google 2013)

    Izena

    Mesedetakoa Andra Mari zaharren egoitza/ Residencia de ancianos Nuestra Señora de la Merced.


    Kokapena

    Babesetxe zaharraren gainean eraiki zuten. Atxuri parkearen gainean dago, Atxuri kalearen bukaeran (Atxuri 6).

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Sorrera

    1970 urtean, Ama Mercedes Arratibelek eraikuntza egoera latzean zegoela jakinarazi zion Babesetxeko Batzordeari, konponketak etengabe behar zituela eta babestuak hartzeko behar ziren baldintzak ez zituela betetzen. Beste alde batetik, garai berriak zetozen laguntza-arloan, kontzeptu zaharrak baztertu eta estrategia eta alternatiba berriak hartzeko garaiak, gure inguruaren errealitate berriarekin bat. Egoera horiek guztiek beste Babesetxe bat eraikitzeko beharra erakutsi zuten: modernoa, funtzionala eta erosoa, artatze-eskema zaharrak eta konnotazio peioratiboak atzean utzita, etxe alaia, azken batean.

    Lehen momentuan, Ezozia bailarako Mendiola baserriaren inguruan eraikitzea pentsatu zen, lekua bera aproposa baitzen. Gero, Olean eraikitzeko proiektua egin zuten, baina lurra erosteko tren-konpainiarekin egindako tratuek ez zuten aurrera egin. Horren ondorioz, eskura zeuden lurrak erabiliko zituztela erabaki zuten, hau da, Babesetxeko lurrak.

    Javier Marquet Artola eta Luis Mª Zulaika Arsuaga arkitektuek egin zuten proiektua eta Arkitektuen Elkargo Ofizialak 1973ko apirilean eman zion onarpena proiektu horri.

    Horren ondoren, Babesetxe berria eraikitzeko behar ziren laguntza guztiak bilatzen hasi ziren. Lan gogorra benetan, 1975eko aurrekontua 43 bat milíoi pezetakoa baitzen. Hala ere, herriak 6 milioi baino gehiago eman zituen eta zinegotziek lan bikaina egin zuten erakunde ofizialetan; beraz, horri guztiari esker, obrak ordaintzeko beste lortu zen.

    1976ko azaroaren 3an, udalbatzarrak obra egiteko baimena eman zuen. Lanak 1978an amaitu ziren eta 1978ko uztailaren lehen egunean, larunbata, Mesedetako Andra Maria Babesetxe berria inauguratu zuten.

    Babesetxea eraikitzean eta eraikin zaharra botatzean, lursailak antolatu zituzten eta Erruki-Etxearen jabetzapeko lur-azalera aldatu egin zen berriro ere: fundazioaren lurretan egon zen 3.792 m2ko sail bat saldu egin zuten enkante publikoan 1977an.


    Zaharren egoitzaren logoa

    Eraikina

    1978ko eraikin berria

    Babesetxe zaharraren eraikina baino altuago egin zuten, Erlei baserriaren azpian. 1.700 m2ko zabalera zeukan eta orduko ekipamendurik berriena zeukan.

    1978 urtean zabaldutako eraikinak honako osagaiak zeuzkan:

    • Babestuentzako lekua. Harreman-eremua: egongela eta joko-gela, jangela, terapia okupazionala, geriatri-bainuko gela.
    • Babestuentzako lekua. Logelak: 30 logela bikoitz, komunekin eta bainugelekin hornituta.
    • Mojentzako lekua. Harreman-lekua (egongela; jangela), logelak (zortzi zelda, komunak eta bainugelak), sakristia eta kaperauaren logela.
    • Zerbitzu orokorrak: sukaldea eta biltegiak, kapera eta klaustroa, eritegia eta garajea.

    1990ean, Babesetxearen aurrean dagoen terraza eraiki zen; horrela, babestuen zerbitzurako den kanpoalde zabala, haizetsua eta atsegina egitea lortu da.

    1996 urtean 35 babestu eta zazpi moja zeuden, Amezketako Teresa Agirrezabala Larreta zuzenduta.

    (Handitzeko sakatu)

    2007ko eraldaketak

    Eraikin berria zabaldu zenetik 25 urte pasata, hainbat aldaketa izan ziren.

    Alde batetik, 2005 urtean mertzedariek alde egiten zuten Soraluzetik, gero eta gutxiago geratzen zirela eta. Bestetik, postu gehiago behar ziren eta, bukatzeko, 2008 urterako Gipuzkoako Aldundiak adinekoen egoitza guztiek betebeharreko baldintza estuak indarrean jartzeko asmoa agertu zuen, eta Soraluzeko eraikinak ez zituen betetzen.

    Orduan zaharren egoitza eraldatzeko proiektua idatzi zuten, 567.324 eurotakoa. 2007ko urtarrilean Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak hitzarmena sinatu zuten, lanak erdibana ordaintzeko[1].

    Alde batetik, logelak handitu ziren, eta banakako logela gehiago jarri. Horretarako bigarren solairua erabili zuten, aurretik mertzedariek erabilitakoa. Modu honetan 43 logeletatik 49 izatera pasa zen, horietatik 13 banakakoak. Gainera, oztopo arkitektonikoak kendu zituzten: ate zabalagoak, bainerak kendu eta oztoporik gabeko dutxak ipini, sarreran arrapala eraiki...

    Bestalde, larrialdi plana idatzi zen, eta beharrezkoak babes neurriak, seinaleak, atzemateko sistema eta alarma jarri ziren. Azkenik, egoitzako altzari asko aldatu zituzten eta fisioterapia eta errehabilitazioko gela berria egin zuten.


    Gaur egun

    49 plaza, horietako 13 banakakoak. Gutxieneko gela azalera egoiliarreko 5 metro koadro.

    Zaharren eguneroko premiak (jana, garbitasuna, arropak...) asetuz gain, egoitzak mediku geriatra, psikologo geriatra eta langile soziala dauka.

    Gainera, Soraluzeko hainbat elkarteek laguntzen dute herriko giroa bertara hurbiltzen: Musika Eskola, esateko. Honetaz gain, bada elkarte bat, Alkarri[2], 2016 urtetik pertsona nagusien ongizatea lortzeko ari dena.


    Igogailuak

    Zenbat jendek lan egiten duen. Batzordea. Zenbat dauden. Diputazioak laguntzen.


    Erreferentziak