«Zaharren egoitza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Argitaratzen}} | {{Argitaratzen}} | ||
[[Fitxategi: Zaharren_egoitza._Ikuspegi_orokorra_(Google_2013).png | center | | [[Fitxategi: Zaharren_egoitza._Ikuspegi_orokorra_(Google_2013).png | center | 800px | right | Mesedetakoa Andra Mari zaharren egoitza (Google 2013)]] | ||
==Izena== | ==Izena== | ||
Mesedetakoa Andra Mari zaharren egoitza/ Residencia de ancianos Nuestra Señora de la Merced. | Mesedetakoa Andra Mari zaharren egoitza/ Residencia de ancianos Nuestra Señora de la Merced. |
00:10, 4 abendua 2019(e)ko berrikuspena
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Izena
Mesedetakoa Andra Mari zaharren egoitza/ Residencia de ancianos Nuestra Señora de la Merced.
Kokapena
Babesetxe zaharraren gainean eraiki zuten. Atxuri parkearen gainean dago, Atxuri kalearen bukaeran (Atxuri 6).
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Sorrera
1970 urtean, Ama Mercedes Arratibelek eraikuntza egoera latzean zegoela jakinarazi zion Babesetxeko Batzordeari, konponketak etengabe behar zituela eta babestuak hartzeko behar ziren baldintzak ez zituela betetzen. Beste alde batetik, garai berriak zetozen laguntza-arloan, kontzeptu zaharrak baztertu eta estrategia eta alternatiba berriak hartzeko garaiak, gure inguruaren errealitate berriarekin bat. Egoera horiek guztiek beste Babesetxe bat eraikitzeko beharra erakutsi zuten: modernoa, funtzionala eta erosoa, artatze-eskema zaharrak eta konnotazio peioratiboak atzean utzita, etxe alaia, azken batean.
Lehen momentuan, Ezozia bailarako Mendiola baserriaren inguruan eraikitzea pentsatu zen, lekua bera aproposa baitzen. Gero, Olean eraikitzeko proiektua egin zuten, baina lurra erosteko tren-konpainiarekin egindako tratuek ez zuten aurrera egin. Horren ondorioz, eskura zeuden lurrak erabiliko zituztela erabaki zuten, hau da, Babesetxeko lurrak.
Javier Marquet Artola eta Luis Mª Zulaika Arsuaga arkitektuek egin zuten proiektua eta Arkitektuen Elkargo Ofizialak 1973ko apirilean eman zion onarpena proiektu horri.
Horren ondoren, Babesetxe berria eraikitzeko behar ziren laguntza guztiak bilatzen hasi ziren. Lan gogorra benetan, 1975eko aurrekontua 43 bat milíoi pezetakoa baitzen. Hala ere, herriak 6 milioi baino gehiago eman zituen eta zinegotziek lan bikaina egin zuten erakunde ofizialetan; beraz, horri guztiari esker, obrak ordaintzeko beste lortu zen.
1976ko azaroaren 3an, udalbatzarrak obra egiteko baimena eman zuen. Lanak 1978an amaitu ziren eta 1978ko uztailaren lehen egunean, larunbata, Mesedetako Andra Maria Babesetxe berria inauguratu zuten.
Babesetxea eraikitzean eta eraikin zaharra botatzean, lursailak antolatu zituzten eta Erruki-Etxearen jabetzapeko lur-azalera aldatu egin zen berriro ere: fundazioaren lurretan egon zen 3.792 m2ko sail bat saldu egin zuten enkante publikoan 1977an.
Eraikina
Babesetxe zaharraren eraikina baino altuago zegoen, 1.700 m2ko zabalera zeukan eta ekipamendurik berriena zeukan.
1978 urtean zabaldutako eraikinak honako osagaiak zeuzkan:
- Babestuentzako lekua. Harreman-eremua: egongela eta joko-gela, jangela, terapia okupazionala, geriatri-bainuko gela.
- Babestuentzako lekua. Logelak: 30 logela bikoitz, komunekin eta bainugelekin hornituta.
- Mojentzako lekua. Harreman-lekua (egongela; jangela), logelak (zortzi zelda, komunak eta bainugelak), sakristia eta kaperauaren logela.
- Zerbitzu orokorrak: sukaldea eta biltegiak, kapera eta klaustroa, eritegia eta garajea.
1990ean, Babesetxearen aurrean dagoen terraza eraiki zen; horrela, babestuen zerbitzurako den kanpoalde zabala, haizetsua eta atsegina egitea lortu da.
(Handitzeko sakatu)
Gaur egun
1996 urtean 35 babestu eta zazpi moja zeuden, Amezketako Teresa Agirrezabala Larreta zuzenduta.
2005 urtean, gero eta gutxiago geratzen zirela eta, mertzedariek alde egiten zuten Soraluzetik. Herriak omenaldia egin zien.
Igogailuak
Zenbat jendek lan egiten duen. Batzordea. Zenbat dauden. Diputazioak laguntzen.
Erreferentziak
- Merzedariak ehun urte Soraluzen. Javier Elorza (Soraluzeko Udala 1995).