«Sagar-errekako ur jauzia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
17. lerroa: | 17. lerroa: | ||
43.171198,-2.427012 ~[[Mutxaneko putzua (eu) | Mutxaneko putzua]] | 43.171198,-2.427012 ~[[Mutxaneko putzua (eu) | Mutxaneko putzua]] | ||
| center = 43.168594,-2.429058 | | center = 43.168594,-2.429058 | ||
| height = 600 | zoom = | | height = 600 | zoom = 16 | type = earth | ||
}} | }} | ||
21:07, 29 azaroa 2019(e)ko berrikuspena
Sagar-errekako ur-jauzia, izenak esaten duenez, Sagar-errekan bertan dago, Deba ibaitik 1.250 bat metrotara. Gaztelaniaz la catarata ere esaten zaio.
Gaur egun erreka osoari Sagar-erreka esaten bazaio ere, garai batean bi zati ondo bereiztuta ziren: Olakorta goiko zatian eta Sagar-erreka behekoa. Bien bitartean, bi zatiak bereizten, ur-jauzia dago.
Sagar-errekakoa ur-jauzi handia da, segur aski eskualde osoan parerik ez duena. Errekak ur handia daroanean ikusgarria izaten da.
Kokapena
Bertara heltzeko, Igaraten Sagar-errekako errepidea hartu eta 1.300 bat metrotara, gure ezkerrean, ur-jauzia agertuko da.
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Inguruan
Ur-jauzia baino berrehun metro beherago Mutxaneko putzua dago, Mutxaneko gunearen ondoan (presa, erretena, burdinola eta etxe zaharra).
500 metro gorago, berriz, Soraluze eta Bergarako muga dago. Eta handik gora Sagar-errekako presa, garai batean Eibar urez hornitzen zuena.
Gaur egun albistegia
2019ko azaroak 11an, Euskal Telebistako euskal katean, Sagar-errekako ur-jauziaren bideoa agertu zen.
Aurreko egunetan euri handiak eginda, Sagar-errekak ur handiak zekartzan eta ur-jauzia ikusgarri zegoen. Bittor Murguzurrek grabatu zuen, eta Euskal Telebistara bidali zuen.
Iluntzeko albistegian eman zuten, eguraldia atalean, Andoni Aizpuruak komentatuta.