«Gabolatseko zubia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |

24. lerroa: | 24. lerroa: | ||
SAPA._Zubi_ondoko_lantegi_nabea.jpg | SAPAko lehen nabea, zubi ondoan | SAPA._Zubi_ondoko_lantegi_nabea.jpg | SAPAko lehen nabea, zubi ondoan | ||
09_Gabolats_zubia._Lehen.jpg | Gabolatseko zubia, berriztuta | 09_Gabolats_zubia._Lehen.jpg | Gabolatseko zubia, berriztuta | ||
Gabolatseko_harpasuak_(Jesús_Churruca).jpg | Gabolatseko harpasuak
(J. Churruca) | |||
09_Gabolats_zubia._Orain_(Kontrargi_2018).jpg | Ikuspegi orokorra
(Kontrargi 2018) | 09_Gabolats_zubia._Orain_(Kontrargi_2018).jpg | Ikuspegi orokorra
(Kontrargi 2018) | ||
Gabolatseko_zubia._Iturburutik_(Google_2013).png | Iturburutik
(Google 2013) | Gabolatseko_zubia._Iturburutik_(Google_2013).png | Iturburutik
(Google 2013) |
00:01, 15 abendua 2019(e)ko berrikuspena
Gabolatseko zubia | |

Ibaia | Deba |
Urtea | 191. |
Mota | Harria eta porlana |
Luzeera | 32 m |
Zabalera | 3 m |
Altuera | 5 m |
Erabilera | Ibilgailu arinak eta oinezkoak |
Azalpen orokorrak
Zubi hau izen bereko harpasuak ordezkatzeko egin zuten, 1910 hamarkadan. Sasoi hartakoa da Errekaldeko zubia ere, oso antzekoa.
Gabolats eta Baltegieta (Iturburu) kaleak lotzen ditu.
Eraikitzerakoan, zubia baino pasarela zen, oinezkoentzak. Eusteko, hori bai, harrizko bi zutabe sendo ipiñi zituzten.
Dena dela, aurki plataforma zabaldu eta egokitu zuten ibilgailu arinak ere pasatzeko. Eskudela edo barandilla berriak Errekaldekoen modukoak dira.
(handiago ikusteko, gainean sakatu)
Kokapena
Kontuak
Bada zubiari Baltegietako zubia esaten zaiona (Gabolats eta Baltegieta lotzen dituelako), nahiz eta izen zabalduena Gabolatseko zubia izan. Dena dela, Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra txostenean Baltegietako zubia Olabarrenako zubi berriari esaten zaio.
Etorkizuna
Teknikoen arabera, ufalak direnean zubi honen harrizko bi zutabeek talka egiten diete ureei eta, ondorioz, ur maila igotzen dute, arriskua handituz.
Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokor berriak jasotzen duenez, zubia ordezkatzeko asmoa dago. Berriak arku bakarrekoa izango zen, ez zuen zutaberik izango ertz batetik bestera.
Dena dela, ba daude beste zubi lehenetsiak dirua eskuratzen denerako: Errekaldeko pasabidea eta Olabarrenako zubia.