«Osintxu (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Jaiak) |
No edit summary |
||
23. lerroa: | 23. lerroa: | ||
==Historia== | ==Historia== | ||
Elizako artxibo zaharrean ''Osiranzu'' izenaz agertzen zen, baina herrikideek, etimologia arazoak baino gehiago ohitura kontuagatik, Osintxu deitzen zuten eta horrela gelditu da gaur egunera arte. | Elizako artxibo zaharrean ''Osiranzu'' izenaz agertzen zen, baina herrikideek, etimologia arazoak baino gehiago ohitura kontuagatik, Osintxu deitzen zuten eta horrela gelditu da gaur egunera arte. | ||
Ertarotik Bizkaia, Araba eta Deba arroa Kalagorriko elizbarrutian egon dira. Garai haietan, inguruko jauntxoek hartu zuten eliza eta ermitak babssteko ardura, eta ordainetan beren ondasunak eeabiltzen zituzten, batez ere Bizkaian eta Deba Arroan. | |||
XV mendean Kalagorriko apezpikuak ''erasoa'' jo zuen ondasun horiek berreskuratzeko. Besteak beste, Kalagorriko elizbarrutiko patroien omenez ermita eta eliza berriak egin zituen, edo aurretik zeudenak erabili. Patroi hauek San Emeterio eta San Zeledonio ziren. | |||
Deba arroarl gutxienez, bi tokitan gertatu zen hauBergaeako Osintxun eta Soraluzeko [[San Martzial ermita (eu)|San Martzialen]]<ref>Soraluzeko kasuan ermita aurretik zegoen, San Martzialen izenean.</ref> | |||
1795ean, maiatz eta ekaineko Komentzio gerra zela eta, Muskiritxu gainean, frantses eta euskal ejertzitoen arteko borroka ugari izan ziren. | 1795ean, maiatz eta ekaineko Komentzio gerra zela eta, Muskiritxu gainean, frantses eta euskal ejertzitoen arteko borroka ugari izan ziren. | ||
55. lerroa: | 61. lerroa: | ||
==Jaiak== | ==Jaiak== | ||
Osintxuko patroiak San Emeterio eta San Zeledonio dira | Osintxuko patroiak San Emeterio eta San Zeledonio dira, Soraluzeko San Martzialeko ermitarenak bezela. | ||
Osintxun zein Soraluzeko San Martzialen ''kopraixak'' aspalditik ospatzen ziren San Emeterio eta San Zeledonio egunean. Jaiak egun berean egiten zirenez, jendeak baten eta bestearen artean aukeratu behar zuen. Horregatik, eta jaiek talka ez egiteko, 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen. | Osintxun zein Soraluzeko San Martzialen ''kopraixak'' aspalditik ospatzen ziren San Emeterio eta San Zeledonio egunean. Jaiak egun berean egiten zirenez, jendeak baten eta bestearen artean aukeratu behar zuen. Horregatik, eta jaiek talka ez egiteko, 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen. | ||
70. lerroa: | 70. lerroa: | ||
Azken urteetan, osintxuarren eta soraluzetarren harreman onei segida emateko, uztaila bukaeran soraluzetarrak Osintxura joaten dira bertakoak inbitatzera, eta abuztuan bukaeran, berriz, osintxuarrak Soraluzeraino etortzen dira gonbitea luzatzeko. | Azken urteetan, osintxuarren eta soraluzetarren harreman onei segida emateko, uztaila bukaeran soraluzetarrak Osintxura joaten dira bertakoak inbitatzera, eta abuztuan bukaeran, berriz, osintxuarrak Soraluzeraino etortzen dira gonbitea luzatzeko. | ||
==Bitxikeriak== | ==Bitxikeriak== |
22:01, 16 iraila 2019(e)ko berrikuspena
- Oharra: Sarrera hau osatzeko Bergarako Udala. Osintxu web orria erabili izan da.
Azalpen orokorrak
Bergaratik Eibarrera doan errepidearen alde banatara dago herri-gunea, mendiak eta Deba ibaiak mugatzen dutelarik. Herriaren gainontzekoa Muskiritxu (Muzkitxu), Iraban, Kalparra eta Mekolaldeko zenbait baserrik osatzen dute.
Osintxuko kalea lehenengo garapen industrialaren ondoren osatu zen, zehatzago esateko, 1910ean Arteche Hermanos enpresa sortu zutenean. 1905ean, 73 biztanle zeuden 16 familiatan banatuta.
Baserriak hiru ingurutan biltzen dira, bi Deba ibaiaren eskumaldean (Muskiritxu iparraldean eta Iraban hegoaldean), eta hirugarrena, Kalparra, ezkerraldean.
Auzuneak pilotalekua du (aldagelak eta guzti), liburutegia eta ludoteka ere.
Historia
Elizako artxibo zaharrean Osiranzu izenaz agertzen zen, baina herrikideek, etimologia arazoak baino gehiago ohitura kontuagatik, Osintxu deitzen zuten eta horrela gelditu da gaur egunera arte.
Ertarotik Bizkaia, Araba eta Deba arroa Kalagorriko elizbarrutian egon dira. Garai haietan, inguruko jauntxoek hartu zuten eliza eta ermitak babssteko ardura, eta ordainetan beren ondasunak eeabiltzen zituzten, batez ere Bizkaian eta Deba Arroan.
XV mendean Kalagorriko apezpikuak erasoa jo zuen ondasun horiek berreskuratzeko. Besteak beste, Kalagorriko elizbarrutiko patroien omenez ermita eta eliza berriak egin zituen, edo aurretik zeudenak erabili. Patroi hauek San Emeterio eta San Zeledonio ziren.
Deba arroarl gutxienez, bi tokitan gertatu zen hauBergaeako Osintxun eta Soraluzeko San Martzialen[1]
1795ean, maiatz eta ekaineko Komentzio gerra zela eta, Muskiritxu gainean, frantses eta euskal ejertzitoen arteko borroka ugari izan ziren.
Urte batzuk geroago, lehen karlistadan (1833-1840), Bergarako milizia batek menperatu zituen karlisten matxinaden berriak ere badira.
1834eko uholdearen aurretik, San Emeteri eta Zeledonioren omenez eraikitako ermita bat ere bazen gaurkoaren aurrean. Errepideaz bestaldetik, ibai ertzean, zubi ondoan zegoen. Uraren indarrak desagertarazi zuen ermita hau, Deba ibaian agertu ziren santu martiriak besterik ez dira gelditzen. Gaur egungo eliza urte batzuk geroago eraiki zen, eta 1881ean parrokia bihurtu zen.
Osintxun garrantzi handia izan dute betidanik aztikeri eta sorginkeriek. Mugarriko txabolan akelarreak ere ospatzen omen ziren.
Ondarea
Emeteri eta Zeledonio Santu Martirien eliza
XIX. mendearen erdialdean eraiki zen, 1834ean, urak ermita zapuztu ondoren.
Nabe bakarreko eraikuntza dugu, kainoi tankerako sabaiz osatutako hiru zati dituelarik. Absidea erdi-puntuko arku batean kokatua, zirkulu erdiaren itxurakoa da. Korua bi zutabetan oinarrituta dago eta egurrezko eskulekua du. Aldarera doan harrizko eskailera kenduta, zoruaren beste zati guztiak egurrezkoak dira. Dorreak eliza barrena du oinarria.
Baserriak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Muskiritsuko baserri aipagarrienak Arando, Laspiurgañekoa, Gantxegigoiti eta Gento.
Irabanekoak Olalde, Azkorta, Oregi, Galartza eta Mekoleta.
Eta Kalparrekoak, berriz, Izarre eta Untzueta.
Erroten ibilbidea
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Muskiritxu errekan zehar, gaur egin funtzionatzen ez badute ere, iraganaren usaina gordetzen duten hainbat errota ikusi ahal izango ditugu: Osintxuko bolua, Atxuriondo, Billotegi eta Laspiur.
Jaiak
Osintxuko patroiak San Emeterio eta San Zeledonio dira, Soraluzeko San Martzialeko ermitarenak bezela.
Osintxun zein Soraluzeko San Martzialen kopraixak aspalditik ospatzen ziren San Emeterio eta San Zeledonio egunean. Jaiak egun berean egiten zirenez, jendeak baten eta bestearen artean aukeratu behar zuen. Horregatik, eta jaiek talka ez egiteko, 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen.
Garai batean, kopraixak ospatzeko txahala hiltzen zen bezperatik, eta salda egin ostean. Jaiaren egunsentian etxe era baserri bakoitzetatik joaten zen jendea karitatearen bila: salda eta ogia okela egosiaz. Karitate hau bertan hartzen zen, eta gaixoei etxera eraman ere.
Gaur egun ere karitatea banatzen da, baina ez da txahalik hiltzen[2].
Azken urteetan, osintxuarren eta soraluzetarren harreman onei segida emateko, uztaila bukaeran soraluzetarrak Osintxura joaten dira bertakoak inbitatzera, eta abuztuan bukaeran, berriz, osintxuarrak Soraluzeraino etortzen dira gonbitea luzatzeko.
Bitxikeriak
Mugarri baserriko istoriak
Deba ibaiaren ezkerraldean dago, ibaitik oso gertu eta Soraluze eta Bergara arteko mugarri baten ondoan (hortik izena). Gertutasunarengatik, bertakoek betidanik izan dute Soraluzekin lotura berezi bat
Bertakoa zen Paula Alberdi (Paulita), hainbat motako okmadak eta kolpeen kontrako ukenduak egiten zituenak, oso estimatuak.
Paulita honek ere Plazentziatarrak esaten dotse abestiaren bertsio bat ahotsak.eus orrian eman zuen[3]:
- Plaentxiatarrak esaten dotse
- errekiari ibaixa
- hartuko leuke boltsillorako
- bost pezetako zurixa.
- Plaentxiatarrak esaten dotse
Mugarri baserrian oraindik gordetzen omen da sorginen edalontzi bat. Behin batean sorginek bertako gizona dantza egiten gonbidatu, eta gero ura eskaini zioten edalontzi polit batean. Harek aitaren egiterakoan sorgin denak desagertu ziren.
Osintxu, Placencia irredenta
Orain dela gutxi arte Osintxuk eta osintxuarrek harreman estuagoan zituzten Soraluzekin (3 km) Bergarakin baino (5 km). Jendea, gejken bat, oinez edo gurdiz mugitzen zen, eta azken urteetan trenez. Ikuspuntu guztietatik Soraluze askoz gertuago zegoen.
Agian horregatik gerra ostean, 1940 hamarkadan, Bergara laga eta Soraluzekin bat egiteko mugkmendua egon omen zen, baina laster asko eten zuten.
Gerora, ibilgailuen erabilera zabaldu zenean Bergararekinlotura sendotu zen.
Erreferentzia
- ↑ Soraluzeko kasuan ermita aurretik zegoen, San Martzialen izenean.
- ↑ Txahala hiltzeko egurrezko mailuaz buruan jotzen zitzaion era, talde ekologisteen salaketak izan ziren.
- ↑ "Plaentxiatarrak" antzinako kanta, Paula Alberdik abestuta. Ahotsak.eus