«Komunikabideak. XVIII mendeko errepide berria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    74. lerroa: 74. lerroa:


    ==Ondorioak==
    ==Ondorioak==
    Erregebide berria bukatu zenean, XIX mende hasieran, onurak erabatekoak izan ziren, garraioa asko erraztu zelako, batez ere armen esportazioari: Eibar-Bizkaia aldera eta itsas-ertzera. Baina... XIX mendea ez zen oso osasungarria izan Soraluzeko armagintzarentzat.


    Bestalde, XVIII mende arte ardatz nagusia Arabatik itsas-ertzerainokoa izan bazen, XIX mendetik aurrera Bilbao-Donostia ardatza gailendu zitzaion. Errepide berriaren eraginez Soraluze ardatz berri honengatik baztertuta geratu zen, eta atzerapausua izan zen herri moduan.


    Sagar-erreka-Azitain. Erregebide zaharra, ez zen erabili.
    Gainera, errepide berria erabiltzen hasi zenean zaharrak (Soraluze-Elgoibar San Roketik eta Sagar-erreka-Azitain Iruretik) alde batera laga zituzten. Honela, baserri asko eta asko mundutik apartatuagoak geratu ziren: pertsona desberdinak, negozio aukerak, ideia berriagoak...
     
     
    * Bergara-Osintxu tartea. Erregebide zaharra Deba ibaiaren eskumako aldetik zihoan Osintxuko zubiraino, han ezkerraldera pasatzeko.
    * Soraluze-Elgoibar (San Roketik). Erregebide zaharra, ez zen erabili.
     
    Ondorioz, lehengo errepide zaharrak mendibideak bilakatu ziren, eta Soraluzeko baserriak askoz isolatuagoak geratu ziren.
    Soraluze bera ere, erdi-erdian egotetik Bilbao-Donostia ardatzaren albo batean geratu zen.


    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==


    [[Kategoria: Ekonomia]]
    [[Kategoria: Ekonomia]]

    21:41, 9 abuztua 2019(e)ko berrikuspena

    Arazoak

    Historiaurrean hasita eta XVIII mende arte Soraluze inguruko komunikabideak ez ziren asko aldatu. Hobetu bai, mende guzti horietan hobetu ziren: bideak zabalagoak egin ziren, Deba ibaia zein errekak zeharkatzeko zubiak egin ziren...

    Baina, azken finean, erregebideak lehengoak ziren, eta arazoak ere, zaharrak. Alde batetik, Soraluzetik iparraldera joateko bideak ez ziren lauak, aldapatsuak baizik (Elgoibarrera joateko San Roketik, eta Eibarrera joateko Iruretik); eta aldapetan bideak ez ziren nahi bezain nasaiak. Honek gainkostuak ekartzen zizkion garraioari.

    Bestetik, erregebideen egoera ekonomiaren araberakoa izaten zen, egiten zitzaien mantenimientuaren araberakoa, alegia. Eta, konpontze-lanen faltan, erregebideak egoera kaxkarrean egoten ziren: lur-zorua zuloz beteta, ezker-eskumako hormak erdi erorita... istripu ugari sortuz.

    XVIII mendean ekonomia suspertu zen eta, garraio lanak biderkatu zirenez, arazoak areagotu ziren. Horregatik hainbat herri-lan egin ziren, bai erregebidea zabaltzeko (1761 urtean San Roke ermitaren aurreko haitza apurtu zuten[1]) edota bidearen segurtasuna bermatzeko (1775 urtean herrian bertan[2]).

    Dena dela, XVIII mende bukaerako argi agertzen zen betiko erregebide sistema txiki geratzen ari zela orduko garraioari aurre egiteko: burnia Arrasatetik eta Bizkaitik Soraluze inguruko burdinoletara (Soraluze, Eibar eta Elgoibar), burdinola horietatik Soraluzeko Erret Lantegira eta Erret lantegi honetatik Altzolako portura eta Arrasatetik Gaztela aldera.


    Egitasmoa

    Komunikabide sistema txiki geratu zenez, 1776 urtean Soraluzeko Erret Lantegiak eta Bergara, Eibar, Elgoibar eta Soraluzeko udalek erregebide berria egiteko eskatu zuen, arazoak errotik konpontzeko.

    Proiektu orokorra Frantzisko Ibero[3] Azkoitiako arkitektoak marraztu zuen[4]. Proiektu orokorraz gain, Frantzisko Iberok erregebide berriko bost zubi diseinatu zituen ere, Bergarakoak bostak.

    Egitasmoaren esparrua Bergaratik Altzolako porturaino eta Eibarreraino heltzen zen. Erregebide zaharraren zati batzuk aprobetzatzen ba zituen ere, erditik gora berri berria zen. Gaur egungo GI-627 eta N-634 errepideak trazadura bera erabiltzen dute, sahiesbide berrietan ezik: Elgoibar (1950 hamarkada), Alzola (1950 hamarkada), Soraluze (1970 hamarkada), Bergara (1980 hamarkada), Osintxu (1990 hamarkada) eta Eibar (1990 hamarkada).

    Tarte hauek osatzen zuten erregebide berria:

    • Bergara-Osintxu tartea (berria). Erregebide berria Bergarako Zubizarran hasi zen (hau ere berria), eta Deba ibaiaren ezkerraldetik Osintxuko zubiraino heltzen zen.
    • Osintxu-Soraluze tartea (aurrekoa). Lehengo erregebidea erabili zen, trazadura zabaltzen eta egokitzen.
    • Soraluze-Sagar-erreka (aurrekoa). Lehengo erregebidea erabili zen, trazadura zabaltzen eta egokitzen.
    • Sagar-Erreka-Maltzaga (berria). Bide berria Deba ibaiaren ezkerraldetik egin zen, mendi malkartsuen magalean. Behin Maltzagan, Ego ibaiaren beste aldera pasatzeko zubi berria eraiki zen.
    • Maltzaga-Elgoibar (berria). Hemen ere bide berria Deba ibaiaren ezkerraldetik egin zen, mendi malkartsuen magalean. Behin Markinarako bidearekin bat egin eta gero, honen zubitik Deba ibaia zeharkatu eta Elgoibarren sartuko zen. Hemen erregebide zaharrekin bat egingo zuen (Soraluzetik Ezoiza eta San Roketik zetorrena).
    • Elgoibar-Altzolako portua (aurrekoa). Lehengo erregebidea erabili zen, trazadura zabaltzen eta egokitzen.
    • Maltzaga-Azitain (berria). Bide berria Ego ibaiaren ezkerraldetik egin zen, mendi malkartsuen magalean.


    Lanak

    Egitasmoaren antolaketa gaur egunekoen modukoa zen: obra osoa hainbat zatitan ateratzen zen enkantera, irabazleek bere zatia egiten zuten, egindako lana egiaztatzen zen eta, gauzak ondo, ordaintzen zen[5].

    Gaurko moduan ere, lanek aurrera egiterakoan beste hainbat lan berriekin osatu behar izaten ziren[6].

    Eta, Erret Lantegien gremioen diputatuen arabera, istripuak ere ez ziren gutxi[7].


    Finanziazioa

    Edariei ‘’sisa’’ edo eskupekoa jarrita: ardoa (beltza), mistela, ardo gorria. Gramatika eskolari ere (1778). 1776 jarri, 1780 ez zutela ordaintzen, 1776/06/27 Despacho del corregidor de la provincia de Guipuzcoa en virtud de una provisión real sobre arbitrios del vino y mistela para la construcción del nuevo camino real solicitado por las Reales Fábricas de Armas y las villas de Vergara, Eibar, Elgoibar y Placencia. Instancia: Alcalde ordinario de la villa de Placencia. 1778/02/05 Copia de escritura de censo de la precepturía de gramática de la villa de Placencia a favor del concejo y Reales Fábricas de la dicha villa, para construcción del camino real. 1780/09/19 Pedimiento de José Tomás del Hierro y Joaquín de Calderón, diputados del común de la villa de Placencia, de auto de ejecución contra los rematantes de la sisa del vino y de la construcción del nuevo camino real, por incumplimiento de obligación de pago. Instancia: Alcalde ordinario de la villa de Placencia. 1780/09/19 Pedimiento de José Tomás del Hierro y Joaquín de Calderón, diputados del común de la villa de Placencia, de auto de ejecución contra los rematantes de la sisa del vino y de la construcción del nuevo camino real, por incumplimiento de obligación de pago. Instancia: Alcalde ordinario de la villa de Placencia. 1785/02/15 Pedimiento de Domingo Tomás de Urizar de nueva almoneda y remate de la sisa en el vino clarete para la construcción de nuevos caminos reales en la jurisdicción de la villa de Placencia. Instancia: Alcalde ordinario de la villa de Placencia. 1785/02/18 Demanda de Bartolomé de Arluciaga, rematante de la sisa en el vino clarete para la construcción de nuevos caminos reales de la jurisdicción de la villa de Placencia, contra Domingo Tomás de Urizar, rematante de la provisión de vinos a la dicha villa, sobre pago del importe de la dicha sisa. Instancia: Alcalde ordinario de la villa de Placencia. 1785/04/13 Demanda de Bartolomé de Arluciaga, rematante de la sisa en el vino clarete para la construcción de nuevos caminos reales de la jurisdicción de la villa de Placencia, contra Santos de Aranguren, rematante de la provisión de vinos a la dicha villa, sobre pago del importe de la dicha sisa. Instancia: Alcalde ordinario de la villa de Placencia. 1816/12/09 - 1816/12/09 Obligación de Pablo Antonio de Beiztegui, como principal, y Francisco de Olavarría, como fiador, de pagar la cantidad convenida por el remate de 1/4 por azumbre de vino como primera sisa de caminos para el pago de los trocistas del camino de Placencia Escribano: Elizpuru, José María de


    Eta jendeari jarritako zergak ere 1802/08/02 Pleito ejecutivo del concejo de la villa de Placencia contra los bienes de Martín Ignacio de Arizaga y Domingo de Iraolagoitia, vecinos de la dicha villa, por cuantía de 3841 reales y 23 maravedís de vellón, en virtud de las sisas del camino real. Instancia: Alcalde ordinario de la villa de Placencia. 1786, 1787 SOBRE QUE CONTRIBUYAN CON LAS PARTES QUE LES CORRESPONDE EN LA CONTRIBUCION DEL NUEVO CAMINO PROYECTADO DESDE VERGARA HASTA EL TERMINO DE ALZOLA. AYUNTAMIENTO DE PLACENCIA CONTRA FRANCISCO IGNACIO DE IBARRA, Y DEMAS CONSORTES VECINOS DE PLACENCIA.


    Ondorioak

    Erregebide berria bukatu zenean, XIX mende hasieran, onurak erabatekoak izan ziren, garraioa asko erraztu zelako, batez ere armen esportazioari: Eibar-Bizkaia aldera eta itsas-ertzera. Baina... XIX mendea ez zen oso osasungarria izan Soraluzeko armagintzarentzat.

    Bestalde, XVIII mende arte ardatz nagusia Arabatik itsas-ertzerainokoa izan bazen, XIX mendetik aurrera Bilbao-Donostia ardatza gailendu zitzaion. Errepide berriaren eraginez Soraluze ardatz berri honengatik baztertuta geratu zen, eta atzerapausua izan zen herri moduan.

    Gainera, errepide berria erabiltzen hasi zenean zaharrak (Soraluze-Elgoibar San Roketik eta Sagar-erreka-Azitain Iruretik) alde batera laga zituzten. Honela, baserri asko eta asko mundutik apartatuagoak geratu ziren: pertsona desberdinak, negozio aukerak, ideia berriagoak...

    Erreferentziak

    1. 1761/06/06. Querella de María Josefa de Eguizabal contra Manuel de Echevarria, por apertura de cantera y demolición de peñasco en una heredad para obras del camino real frente a la ermita de Santa Cruz, jurisdicción de la villa de Placencia (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).
    2. 1775/12/09. Auto, en virtud de un despacho del corregidor de la provincia de Guipuzcoa, de ejecución de obras y reparos para la seguridad del camino público de la villa de Placencia y diligencia sobre ello contra Lorenza de Saloguen y Juan Ángel de Olabegoitia, su marido, vecinos de la dicha villa (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).
    3. Frantzisko Ibero. Wikipedia (euskaraz).
    4. 1788, 1790. Borrador de extractos de expedientes, elaborados por el relator de la Sala Segunda de Gobierno, referentes a la construcción y reparación del camino desde Placencia de las Armas a Vergara, y construcción de otro nuevo desde Vergara a Eibar y puerto de Alzola, comprehendido en la jurisdicción de Elgoibar, y también sobre la concesión a las cuatro villas mencionadas de arbitrios para sufragar los gastos de las obras (arquitecto Francisco José de Ibero) siendo de gran utilidad para el comercio y las Reales Fábricas de esa zona (Madrilgo Artxibategi Historiko Nazionala. Desagertutako Kontseiluen Funtseen Bilduma).
    5. 1782/05/29. Nombramiento de Francisco de Ibero, vecino de la villa de Azpeitia, como perito para reconocimiento y medición de las obras del sexto trozo del camino real a su paso por la villa de Placencia para su última entrega, en virtud de un despacho del corregidor de la provincia de Guipuzcoa (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).
    6. 1778. El Consejo ordena al corregidor de Guipuzcoa que mande realizar las murallas y paredes para seguridad de los caminos construidos en Placencia de las Armas, Vergara, Eibar y Elgoibar (Madrilgo Artxibategi Historiko Nazionala. Desagertutako Kontseiluen Funtseen Bilduma).
    7. 1770, 1805. Los diputados de los gremios de la Real Fábrica de Armas de Placencia sobre las desgracias continuas que ocurrían en la construcción del camino que conducía de esta villa a Vergara (Madrilgo Artxibategi Historiko Nazionala. Desagertutako Kontseiluen Funtseen Bilduma).