«Soraluze Marraskilo Tour (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t (Jcao wikilariak «Marraskilo Tour (eu)» orria «Soraluze Marraskilo Tour (eu)» izenera aldatu du) |
(Ez dago alderik)
|
21:15, 8 uztaila 2019(e)ko berrikuspena
Mendi ibilaldi hau Soraluzeko Mendi Taldeak antolatzen du urtero.
Ibilbidea Soraluzeko mugetatik gertu pasatzen da.
Ibilbidea
Urteko ibilbidea honako hau izaten da: Sagar Erreka >> Topinburu >> Azurtza >> Gallaztegitorrea >> Krabelinaitz >> Untzeta >> Soraluze >> Zeleta >> Argateburu >> Karakate >> Atxolin >> Irukurutzeta >> Kurutzebakar >> Artzain Txaboleta >> Pagobedeinkatu >> Ipiñarrieta >> San Andres >> Bozkoitxi >> Soraluze.
Bi zatik osatzen dute Soraluze Marraskilo Tourra. Lehenak, Sagar-errekako mendien ingurukoak, 16 bat kilometro ditu; bigarrenak, berriz, Mazelaegiko mendiak lotzen ditu bere 19 kilometroen zehar.
Bi zatiak elkarrekin lotuta daude, eta ia zirkularrak dira. Guztira, gorako desnibela 1.806 metrotakoa da, eta beherakoa 1.779 metrotakoa. Puntu altuena Kurutzebakar mendia da (902 m) eta apalena Soraluzen bertan dago (84 m).
Antolaketa
Izen ematea mugatua da, azken urteetan guztira 250 plaza izan direla.
Bi aukera izaten dira: ibilbide osoa egitea, goizeko seiretan irtenda Plaza Barritik (hau da, Sagar-errekako mendien inguruko zatiak lehen eta Mazelaegiko zatia gero, guztira 35 km), edo ibilbide motza, goizeko zortziretan irtenda (Mazelaegiko zatia bakarrik, 19 km).
Partaideei kamiseta bana ematen zaie, eta ibilbidearen ostean bazkaria izaten da, partaideak inbitatuta daudela.
Erreferentziak
- Soraluze Marraskilo Tour. Wikiloc.