«Maineko Placentia uhartea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t (Jcao wikilariak «Maineko Placentia irla (eu)» orria «Maineko Placentia uhartea (eu)» izenera aldatu du) |
17:28, 3 urtarrila 2016(e)ko berrikuspena
Maineko Placentia irla | |
---|---|
[[Fitxategi: | 400px | frameless]] | |
Mota | Uhartea |
Kokapena | Estatu Batuak (Ipar Amerika) |
Maineko Placentia Estatu Batuetako uharte txikia da, Kanadako mugatik gertu dagoena, Acadia National Park-ean.
Argazkiak
(handitzeko sakatu)
Geografia
Uharte bitxia da Placentia, eta oso ezaguna egin da azken urteetan bertan gertatutako pasarte hunkigarri bati esker. Eta Mainen uharte bat nabarmentzea ez da erraza, 4.600 baitaude.
Placentia 200 hektarea baino zertxobait gehiago dituen uhartea da, txikia, Frenchboro uharte multzokoa, beste hamaikarekin batera. Hurbil dago kontinentetik, hamar bat kilometrora (ordubete pasatxo itsasontziz), eta une honetan bertan inor bizi ez bada ere, toki ederra da egunpasarako: uharte osoa pinadi itxi batek hartzen du, eta orein taldeak daude, kontinentetik igeritan pasa direnak.
Placentia uhartea Acadia National Park-aren esparruan dago. Parke nazional hau Estatu Batuetako zaharrena da. Gaur egungo jabea Natural Conservancy izeneko elkartea da.
Historia
Uhartean badago ezagun egin zuen bikotearen ohorezko plakatxo bat, Art eta Nan Kellamek uhartean egin zuten egonaldi luzea gogora dakarrena.
1949an, Kellam bikotea Kaliforniatik joan zen bizitzera Placentia Island-era, bizimodu modernoak eskaintzen zizkien komodidade guztiak atzean utzita. 36 urte eman zituzten horrela, isolatuta. Art Kellan, hegazkin ingeniaria ogibidez, 1985ean hil zen, isolamendu horren ondorioz. Gaixotu egin zen eta, horretarako prestatuta zeukan tramankuluak ez zuenez funtzionatu, ezin izan zuen laguntza garaiz jaso, nahiz eta azkenean lortu zuen itsasontzi batek uhartetik ateratzea; berandu, baina.
Art hil zenean, Nan Kellamek Natural Conservancy-ri eman zion uhartea dohaintzan, eta hainbat urteren buruan idatzitako koadernoak ere laga zituen. Bera saiatu zen bakarrik jarraitzen uhartean, baina azkenean zahar-etxe batera joan zen 1990ean, eta han egin zituen bere bizitzako azken hamar urteak. 2010ean, Art eta Nan Kellamen maitasun istorioa -elkarrenganakoa eta naturarekikoa-, arrakasta handia izan zuen We Were an Island liburuan jaso zuen Peter Blanchard autoreak.
Euskal baleazaleak
Euskal baleazaleek itsaso zabalean utzitako arrastoari buruz asko ikertu eta idatzi da, nahiz eta orain arte gehien entzun ditugun balentriak Ternua inguruan eta, batik bat, Kanadako Red Bay estazio garrantzitsuan burutakoak izan.
Albaola Itsas Faktoria[1]k 2015 urtean zabaldu zuenez: zehazki, 1602an Gosnold esploratzaile ingelesa Maineko kostaldera gerturatu zenean, europar erara jantzitako indiarrez osatutako tripulazioa zuen euskal baletxalupa batekin egin zuen topo. Hauek esan ziotenez, aurreko egunetan Donibane Lohitzungo arrantzale batzuekin egonak ziren; ‘Placentia’ izena ere aipatu zuten. Beti pentsatu izan da Ternuako Placentia herriari buruz ari zirela, nahiz eta 1.100 km-tara egon; baina, orain dela zenbait urte, Maineko kostaldean nabigatzen zebiltzan Albaolako kide batzuk gaur egun ‘Placentia’ izena duen uharte txiki bat dagoela konturatu ziren, Gosnold-ek aipatzen duen ingurutik oso gertu. Bertako adituen artean Albaolak egindako ikerketen arabera, euskal baleazale zein bakailaozaleen presentziaren aztarnak bertan izatea litekeena da; Ternuako Placentia herria bezala, hau ere euskal marinelek izendatutakoa izan daitekela uste baita.
Albaolak, Acadia National Park, Nature Conservancy, Abbe Museum, eta World Ocean Observatory-k lagunduta, zundaketa kanpaina bat egitea erabaki zuen, Placentia Uhartea Egitasmoa- Ingalaterra Berriko kostaldeetan euskal presentzia goiztiarraren ikerketa egitasmoa. Kanpaina[2] 2015ko abuztuan egin zuten, 15etik 22a arte, hain zuzen.
Aste horretan XVI eta XVII mendean bakailau bila joandako euskaldunen aztarnak topa dituzte[3], eta asentamientu horiek markatu eta kartografiatu dituzte. Bertako arkeologoekin batera, besteak beste, Xabier Agote, Zabier Alberdi, Ander Arrese eta Iosu Etxezarraga aritu dira Albaola aldetik.
Erreferentziak
- ↑ Albaola Itsas Faktoria
- ↑ Euskal baleazaleen aztarnen bila Maineko Placentian. El Diario Vasco (2015/08/14)
- ↑ Xabier Alberdi, balleneros vascos en la costa de Estados Unidos. El blog de Roge (EiTB)