«Andres Ezenarro (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    20. lerroa: 20. lerroa:
    Andres Ezenarro da Gerra Zibila baino lehen herrian egiten ziren Aratosteetako konpartsetako kantuen egilea: Lisiberan, Pintoriena, [[Arraunlariak (eu)|Arraunlariak]], Sorgiñak, Sudango Sultana, [[Zapatariak (eu)|Zapatariak]], Aratoste ontako, eta abar. Guztiak, Eustaki Maiztegi ''Txiket''-ek txukun-txukun transkribatu zituen.  
    Andres Ezenarro da Gerra Zibila baino lehen herrian egiten ziren Aratosteetako konpartsetako kantuen egilea: Lisiberan, Pintoriena, [[Arraunlariak (eu)|Arraunlariak]], Sorgiñak, Sudango Sultana, [[Zapatariak (eu)|Zapatariak]], Aratoste ontako, eta abar. Guztiak, Eustaki Maiztegi ''Txiket''-ek txukun-txukun transkribatu zituen.  


    Honetaz gain, kutsu politikoa zitue beste kantak ere egin zituen: [[Gure Karlos erregeaz (eu)|Gure Karlos erregeaz]], [[Hau da barregarria (eu)|Hau da barregarria]]...  
    Honetaz gain, kutsu politikoa zitue beste kantak ere egin zituen: [[Hau da barregarria (eu)|Hau da barregarria]]...  





    15:19, 14 martxoa 2019(e)ko berrikuspena

    Gerardo Ezenarro Urzelai
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Irun
    Hil Soraluze
    Profila Musikagilea


    Bizitza

    Irunen jaio zen, baina 12 edo 13 urtekin Soraluzera etorri zen lanera, Santuareneta haiz zuzen.

    Soraluzetar batekin ezkondu, eta Errebal kaleko 10. zenbakian bizi ziren. 8 seme-alaba izan zituzten, baina bat umea zela hil zitzaien; lehen biak bikiak izan ziren.

    Musikagilea zen afizioz, eta Aratusteetako Batzokiaren konpartsarako hainbat abesti egin zituen. Honetaz gain, abesti zaharrak ere bildu zituen.

    Soraluzen bertan hil zen.


    Musikagilea

    Andres Ezenarro da Gerra Zibila baino lehen herrian egiten ziren Aratosteetako konpartsetako kantuen egilea: Lisiberan, Pintoriena, Arraunlariak, Sorgiñak, Sudango Sultana, Zapatariak, Aratoste ontako, eta abar. Guztiak, Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu zituen.

    Honetaz gain, kutsu politikoa zitue beste kantak ere egin zituen: Hau da barregarria...


    Biltzailea

    Resurrección María de Azkue Soraluzetik pasa zenean abesti zaharren bila, Ander Ezenarrori Zeruko erregiña abestia hartu zion. Gero, Cancionero Popular Vasco-n argitaratu zuen, Isabel Kerejetari hartutako beste hiru abestirekin. Bai Isabel Kerejeta baita Andres Ezenarro Irunekoak ziren, baina Soraluzen hogetabost urte pasatxo eginda zituzten Azkuerekin egon zirenerako.

    Urte batzuk geroago, Ander Ezenarrok bi abesti bidali zizkion José Ariztimuño Aitzol-i, honek bere bilduman gorde zituenak: Aita San Migel Iurretako eta Isabel Kerejetari hartutako Etorri nintzanian.


    Oroitzapenak

    Ahotsak izeneko proiektuan, Anderren bi seme elkarrizketatu zuten, Gerardo[1] eta Jaio[2].


    Erreferentziak